Zinema Euskaraz: Ozzy

Zinema Euskaraz: Ozzy

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, etzi urriak 14, “Ozzy”
filma zinema aretoetara iritsiko da, euskaraz.

Sinopsia:

“Ozzy erregeen pare bizi den Beagle arrazako zakur maitagarri eta baketsua da. Bere jabeen bidaia batek, ordea, hankaz gora jarriko du ordura arteko bizimodu paregabea. Susan, Ted eta Paulak ezin dute Ozzy beraiekin bidaia luze batera eraman, eta zakurrentzako Blue Creek izeneko luxuzko bainuetxe batean utziko dute. Orduan hasiko da Ozzyren amets gaiztoa, luxuzkoa zirudien bainuetxea Mr. Robbins maltzurrak zuzentzen duen zakurrentzako kartzela baita.

Ozzy laster jabetuko da egoeraz. Blue Creek-eko zakur gehienak kalean zaildutakoak dira, eta indartsuenaren legea da bertako araudi bakarra. Bizimodu berrira egokitu beharko du, arrisku egoerak saihestu eta Chester, Fronky eta Doc-en laguntzarekin, murgilduko den abenturetatik onik atera eta etxera salbu itzultzeko”.

.

Zinema sustatu… euskaraz

Zinema Euskaraz: OzzyAlberto Rodriguez eta Nacho de la Casak zuzendutako film espainiarrari ondorengo antzezleek jarri dizkiete euskarazko ahotsak: Asier Hormaza, Julen Agirrezabala, Miren Arabanburu, Aitor Gabilondo, Kepa Cueto, Kandido Uranga, Iñaki Beraetxe eta Mañu Elizondo.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.

Zinema euskaraz programaren baitan, “Ozzy”-z gain beste bi film euskaratu eta pantailaratzeko erabakia hartu du Zineuskadik orain gutxi. “Axe, el pequeño gran hombre” (Txina) eta “Batman, la lego película” (AEB). Lehena abenduaren 16an estreinatuko dela aurreikusten da, eta bigarrena 2017ko otsailean; biak ala biak euskarara bikoiztuak.

.

“Ozzy” filma proiektatuko duten zinema aretoen zerrenda:

Derio (Gure Aretoa), Durango (Zugaza), Getxo (Zinemak), Iruñea (La Morea), Bilbo (Multis), Gasteiz (Florida), Donostia (Antiguo Berri) eta Errenteria (Niessen).

 

euskara, haurrak, Ozzy, zinea, Zinema euskaraz, zineuskadi
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

2 pentsamendu “Zinema Euskaraz: Ozzy”-ri buruz

  • El Correoren gonbidapenarekin, aretoa tperaino beteta. Baina aurreko igandean, euskarazko beste film batean (Laban mamu txikia) 5 eurotan sarrera eta aretoan 4 lagun bakarrik.

  • “Laban mamu txikiak” arrakastarik ez izatearen arrazoiak asko izanen dira, baina uste dut, “komertzialtasunari” dagokionez, lehenbiziko mailan daudela, “Zikoinak”, “Asterix”, “Hurrak eta lapurrak”… Eta beste maila batean “Laban”, etab.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude