Astelehena Zinemaldian (zer ikusi)

Goizean

Epel utziko ez zaituen filme bat nahi? City of life and death izan daiteke aukera on bat. Zuri-beltzean errodatua, angelu-handiarekin. 1937an Japoniak Txina okupatu zuenekoa kontatzen du, bi aldetatik. Lu Chuan da zuzendaria eta zer-esana emango du.

09:00etan, Victoria Eugenian.

12:00etan, Kursaal 1ean.

Arratsaldean

Michael Haneke zinema zuzendari austriarraren azken maisulana da Das Weisse Band. Hanekek inoiz ez du dezepzionatzen eta film honek urteko film onenaren Fipresci saria jaso du. Galdu ezinezko horietako bat da.

16:00etan, Principe 7n.

Catherine Breillaten pelikula bat ikusteko aukera eskaintzen du Kontrauhina sailak. `A ma soeur filmean, Elena eta Anaïs ahizpen istorioa kontatzen da. Bata ederra da eta bestea lodi eta itsusia. Batek mutil bat ezagutuko du eta bestea gizonentzat desira objektu bat besterik ez dela konturatuko da.

18:30etan, Principe 6n.

Gauean

Christophe Honoréren lan zaharragoak ikusteko modua dago Kontrauhina sailean, baina Sail Ofizialak bere azkena aurkezten digu. Making plans for Lena izena du, eta zorigaitzetik zoriontasuna ikusteko saiakera da. Gaua ondo amaitzeko plan bikaina.

22:30etan, Kursaal 1ean.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude