Realeko neskek Nahikariren golen falta sumatu

 

Realeko neskek Nahikariren golen falta sumatu

Realeko neskek Nahikariren golen falta sumatu

Realaren neskak partidu oso arraro batean galtzaile atera dira gaur (0-2). Arraroa gauza askorengatik. Hasteko, ordutegia. Arraro xamarra benetan: goizeko 10:45etan aritu dira Zubietan non arerioa Betis izan den. Telebista kontuak izan direlakoan dago idazten ari zaizuena, izan ere beIN Sports ematen aritu da norgehiagoka bere kanalean eta 13:00etarako mutilen Lehen Mailako partidu bat dute emateke.

Beste gauza arraroa nola galdu duten partidua izan da. Aukera mordo bat eduki dute txuri-urdinek baina golik ez dute sartu. Nahikari Garciaren gabezia pairatu dute gipuzkoarrek 20 urte azpiko selekzioarekin dabilelako mundiala jokatzen Papua Ginea Berrian, antza. Baloiak ez zuen Betisen atean sartu nahi. Adibide moduan 17. minutuan gertatutakoa: Beristainek pase zoragarria eman dio ezkerraldetik Maria Diaz Cirauquiri azken hau bakarrik zegoelako atearen aurrean eta, ez dakidan arrazoiren bategatik, baloia ate gainetik bota du Mariak. Gauzarik zailena egin du Realeko futbolariak.

33. minutuan beste aukera bat: Cirauquik hutsunerantz bidali du pase zoragarri bat areatik gertu zegoela, Leyre Fernandezek jaso du pasea eta baloia jo ostean Betiseko atezainak kornerrera bidali du.

Bide batez, Miriamek, hots, aurkariaren atezainak, sekulako partidua egin du gaurkoan. Zorionak eman beharko, bada, jokalari sevillarrari.

Eta Reala partidua menperatuta zuenean Betisen gola iritsi da. Korner bat atera, aldaratze batzuk donostiarren arean eta Laura Gonzalezek zartako eder baten medioz andaluziarrak aurretik jarri ditu markagailuan 43. minutuan. Badirudi jokalariren batean jotzen duela baloiak baina, gauzak diren moduan esan behar, gola markagailura igo da eta min handia egin dio Realari golak lehen zatia bukatzear zegoen eta.

Lehen zatia bukatu aurretik Itxasok falta bat bota du eta postetik gertu pasatu da baloia. Lastima gero.

Bigarren zatian gauzak berdin jarraitu dute: Realak 5 abagune izan ditu aurretik jartzeko eta Betisek bakarra. Eta partidua bukatzear zegoela Betisek bere bigarren gola sartu du kontraeraso azkar batean. Golaren egilea Paula izan da eta minutua 82.a.

Esan bezala, aurkarien atezain Miriamek lan bikaina egin du gaur eta bigarren zatian 3 geldiketa garrantzitsu egin dizkie Chini, Manu eta Itxasoren jaurtiketei.

Gauzak horrela, puntuak andaluziara doaz. Bi taldeek puntu premia handia zeukaten donostiarrek azken 15 puntuetatik 5 bakarrik lortu dituztelako. Andaluziarren aldetik ere gauza bera: azken 15 puntuetatik 2 bakarrik lortu dituzte, gaurko partidua kontuan izan gabe.

Orain zain egon behar hurrengo partidurako non derbia izango dugun Lezaman, izan ere aurkaria Athletic Club izango da. Baina ez da datorren astean izango, bi aste barru baizik. Ea egun hartan zorte gehiago duten Igor San Miguelen neskek eta gola aurkitzen duten behin betiko.

neskak

Aldaketak

58. minutuan: Nerea Eizagirre sartzen da berdegunera eta Maria Diaz Cirauqui erretiratzen da.

61. minutuan: Andrea sartzen da berdegunera eta Rosa Marquez erretiratzen da.

66. minutuan: Bea Parra sartzen da berdegunera eta Miriam Rodriguez erretiratzen da.

70. minutuan: Leire BaƱos sartzen da berdegunera eta Nuria Sanchez erretiratzen da.

83. minutuan: Aintzane Encinas sartzen da berdegunera eta Manu Lareo erretiratzen da.

83. minutuan: Lidia sartzen da berdegunera eta Paula Moreno gol egilea erretiratzen da.

89. minutuan: Marta Perez sartzen da berdegunera eta Maria Suarez erretiratzen da.
Txartelak

52. minutuan: txartel horia Beristainentzat.

88. minutuan: txartel horia Laurarentzat.

@ZuriUrdin1975

Realeko neskek Nahikariren golen falta sumatu