Euskara erabiltzeko manerak

Euskara erabiltzeko manerak

Euskara erabiltzeko manerakEuskara erabil daiteke naturaltasunez, zintzo, politika egiteko, katu-kanario-zakurrei eta haurrei egiteaz gain, lagunekin eta bikotekidearekin hitz egiteko, euskal prentsa irakurtzeko, erdarazko saio mozorroturik sartzen ez digunean ETB1 ikusteko, lantokian, euskal irratiak entzuteko… hots, euskaraz bizitzeko. Euskaldun izateko.
Edo, erabil daiteke soilik bozka batzuk erakartzeko, euskaltzale itxurak egiteko, baita euskaldunez “olinpiar erara paso” egin arren herritarren lepotik diru mordoxka eskuratzeko ere. Hamaika adibide aipa daitezke. Horietako batzuk eskandaluzkoak.
Duela urte gutxi Gipuzkoako Foru Aldundian gertatu eta egunotan Koldo Izagirrek gogora ekarria kasurako.
.
Sustatuk bere garaian zehatz eta garbi azaldu bezala:
2010ean, euskalgintzan LAN egiten duten eragileek milioi bat euro GUTXIAGO jaso zuten Gipuzkoako Foru Aldunditik, EAJ agintean (Hamaika Bat alderdiarekin batera). Alabaina aldi berean, Diputazioak urtebeterako hitzarmena sinatu zuen Realarekin, 1,2 milioi euroren truke, “Gipuzkoa euskararekin bat” leloa zabaltzearen truke… alferrik baY.
2011ko ekainean, artean EAJ “jarduneko” agintean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Realak 2011-2012 denboraldirako kontratua berritzea adostu zuten. Hitzarmena Markel Olano buru izan zuen azken diputatu kontseiluan onartzekoa zen, baina azkenean ez zen onartu.
Hitzarmena sinatu gabe ere, Realak aurrera jarraitu zuen, ituna berritu balitz bezala, hainbat publizitate euskarri mantenduz 2011-2012 denboraldian zehar.
.
2012ko uztailean, ordurako EHBildu agintean zelarik, Foru Aldundiko gobernu kontseiluak erabaki zuen milioi bat euro ordaintzea Realari, denboraldian zehar egindako publizitatearen truke. Egun berean Martin Garitanok eta Larraitz Ugartek emandako prentsaurrekoan, ez zuten erabaki honi buruz ezer esan.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera, legez kanpo jaso zuen Realak milioi bat euro Gipuzkoako Foru Aldunditik. Foru Aldundiak bere aldetik, kontratu oso pertsonala zela; kontratazio espedientea publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez izapidetu zela; Realak eman zuela bere prestazioa eta administrazioa ez zedin bidegabe aberastu, zegokion ordainketa egin behar zitzaiola; edota aurreko foru gobernuak hartutako konpromiso bat betetzea zela kontua esanez oinarritu zituen bere alegazioak.
.
Harrigarria da, ustelkeriarik ia-ia gabeko eta maila goreneko kudeaketaren adibide den EAEko oasian eta are oasiagoa den Gipuzkoan, halakoak gertatzea.
(Ez)informazioaren kudeaketan maisutasuna erakutsi dute ostera, beste behin ere.
Auzi lotsagarri honen gainean zalaparta gutxi izan da. Apenas izan duen oihartzunik eta inongo alderdi politikok ez dio gaiari heldu nahi izan (edo ahaztu egingo zitzaien) euskal erara, etxeko suak, etxeko hautsez estaliz… Hara! Horra beste lelo polit bat bertoko talderen baten elastikoetan txertatzeko, aukeran.

Euskara erabiltzeko manerak

Oinezkoa

Zer duzu buruan “Euskara erabiltzeko manerak”-ri buruz

  • Negar egitekoa benetan. Aperribay erdaldunaren fatrikak betetzen gu. Dimisiorik ez zen izango noski?