Tradizioa, tradizioaren kontra

Tradizioa, tradizioaren kontra

1787tik hona Markinako monumentu ezagunena Goiko Portala enparantzako iturri famatua da, 1923tik Pragako Jesus Haurraren marmolezko eskultura gainean zuela. Zuela diot, zeren eta duela gutxi deskubritu nuen eskultura Karmelgo elizaren izkinara zigortuta bidalia izan zela, lehen zeukan toki ikusgarritik at, ezkutuko txokora. Iturriaren gainean, 20 hamarkada aurretik omen zuen perinola.

Tradizioa, tradizioaren kontra Tradizioa, tradizioaren kontra

Operazio honen zergatia, herriko etxeak amaitzear dagoen urte honetako urriaren 18an plazaratutako prentsa ohar batean adierazten da: tradizioari segika, iturriak duela 100 urte zeukan itsura berreskuratzea, Eliza inposatzaile batek ezarri ei zuen eskultura deserosoa erbesteratuz. Garbiketa ideologiko honek 6.200 euro baino gehiago kostatu zitzaien markinarrei.

Deigarria da ezker abertzaleak gidatutako udaletxe batek mende bat baino gehiagoko sinboloak kendu nahi izatea, zer eta tradizioari jarraiki, Euskal Herriaren tradizioak gidatu dituena bereziki Eliza izanik. Are gehiago: ezin ulertu nola ez duen iturriak XVIII. mendetik duen zigilua kendu, Espainiako errege (katoliko) batek ezarria, eta gaztelerazko ortografiak bustitako euskaran zera dioena:

Ondorioztatzen dut beraz Bilduk herriko tradizio egiazkoa berpiztekotan, Jesus zegoen tokian utz zezakeela, eta Goiko Portalean dagoen ikurrina kendu (Arandarren asmakuntza baita, tradizio herrikoi-urrikoa). Eta noski, herriko izenaren erdal-ortografia mantendu, “Marquina-Jeméin”, 1980 arte izan duena hain zuzen – ondorioz, tradizionala –. Herriaren historiak eskertuko luke, herritarren sakelak beste.

Tradizioa, tradizioaren kontra

Komunikazio irakasle eta iritzi emaile. "Ausartzea bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra"

2 pentsamendu “Tradizioa, tradizioaren kontra”-ri buruz

  • Hor ikusten den orthographiá laur mende lucetaco euscal orthographia classicoa da.

  • Ezker abertzalearen gurutzada anti-erlijiosoak paranoia iturri etengabeak aurkitzen ditu.