Orain irakasleak

Orain irakasleak –

Iruñeako karriketan zehar BIZIfestazioa

Orain irakasleak

Aurreko ikasturtean (2022-23), sindikatuok premiazkotzat jotzen ditugun eskari batzuk planteatu genituen, ikasgeletako hezkuntza kalitatea eta irakasleon lan baldintzak hobetzeko: ratioak jaistea, gainzama murriztea, interinitatea arintzea eta galdutako erosahalmena berreskuratzea; Administrazioak berak % 15ean aitortu eta tasatu duena 2010az geroztik.

Urtero metodologia berriak ezagutzera behartzen gaituzte, aurreko urtean aplikatutakoak oraindik ere finkatu gabe ditugunean. Hau guztia, noski, gehiegizko ratioekin. Ezin ditugu metodologia berriak aplikatu, aurreko mendeko metodologietarako planteatuta dauden ratioekin. Gure zeregin nagusia ikasleak behar duten arreta eta denborarekin heztea da, baina zeregin hau geroz eta baztertuago dago enpresa mundutik datozen kudeaketa sistemak direla eta. Hezkuntza QR eta ISO 9.000 parametroek errobotizatutako prozesu bihurtu nahi dute.

Orain irakasleak Hezkuntza Departamentuak proiektu askotan parte hartzera bultzatzen gaitu, programazioak aldatzera behartu, dokumentu asko betearazi, urtero 35 orduko prestakuntza ere egin behar dugu, gure lana etxean luzatzen da baita asteburuetan ere… Eta, jakina, gure ikasleak bere dibertsitate osoan artatu behar ditugu, eskolak prestatu, material berritzaile eta motibatzaileak asmatu, aplikazio digital didaktikoak erabili, familiei arreta eman… EZ GARA IRISTEN!

Dena den, gure lan baldintzen okertze horrek badu saria, aipatutako erosahalmenaren galera kontuan hartzen badugu, Nafarroako Gobernuak 40.000 euro kendu dizkigu batez beste irakasle bakoitzari. Edo beste modu batean esanda, 15 hilabetez dohainik aritu gara lanean.

Hezkuntza Departamentuak gure eskaerei emandako erantzuna Administrazioarekin “lantalde” batzuetara deitzea izan da. Lantalde horietan, hobekuntza eraginkorrak lortzeko marjina oso txikia da, euro bakar bat ere inbertitzeko asmorik ez baitute.

Gainera, gogoratu behar dugu apirilaren amaieran Nafarroako Parlamentuak aldeko 34 botorekin (UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) ebazpen bat onetsi zuela, sindikatuok eskatzen ari garen hobekuntzekin bat datorrena. Bertan, Hezkuntza Departamentuari eskatzen zaio urrats esanguratsuak eman ditzala hezkuntza arloko langileen lan baldintzak hobetzeko, eta horretarako behar diren negoziazioak egin ditzala, hartutako neurriak datorren ikasturtean eta 2025eko aurrekontuetan isla daitezen.

Eta zer egiten du Departamentuak egoera horren aurrean? Prestigioa kentzeko plantillako bajen ehunekoa adierazi du, egoera horretara gero eta lan baldintza eskasagoek bultzatzen gaituztela onartu beharrean. Bakarrik uzten gaituzte, baina asko gara eta gure indarra erakutsiko diegu.

Gobernu honek gure pazientzia agortzea lortu du, baina ez gara geldituko erakunde sindikalen -10.000 irakasle baino gehiago ordezkatzen ditugu- eta Parlamentuko alderdi politikoen -Nafarroako gizartea bere osotasunean ordezkatzen dutenak- eskaerei erantzun arte. Datorren ikasturtean ez gara normaltasunez hasiko, grebarako dugun eskubidea lehen egunetik erabiliko dugu, hezkuntzari Nafarroako aurrekontu orokorretan merezi duen babes ekonomikoa ematea lortu arte.

Orain irakasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude