Nola kaleratuko ditugu presoak?

Nola kaleratuko ditugu presoak?

Honako idatzi hau Ahotsa hedabidetik hartu dugu, hainbat Euskal Preso Politiko ohiek sinatuta. Gaur bertan KALERA KALERA preso politiko ohiek bultzatutako giza-mobilizazio eta sentsibilizazio ekimena abiatuko da Usurbilen, urtarrilaren 8a bitarte.


Nola kaleratuko ditugu presoak?

….

Dagoeneko bost urte igaro dira ETA-k borroka armatua behin betiko utzi zuenetik. Geroztik gauza asko gertatu da, baina badago aldatu ez den gauza bat: frantses eta espainiar estatuek ez dute gatazkaren ondorioak konpontzeko inongo borondaterik agertu.

Euskal Preso Politiko ohiak

Kontrako norabidean aritu dira, espetxe politika ankerra are gehiago gogortuz, eta estatu espainolaren kasuan, presoen aldeko eragileen lana errepresioaren bitartez goitik behera baldintzatuz. Honek ondorio sakona utzi du askapen mugimenduaren animo egoeran, sektore ugaritan frustrazioa eta etsipena instalatu delarik. Bada garaia horri behingoz buelta emateko.

Nola kaleratuko ditugu presoak?Nola kaleratuko ditugu preso eta errefuxiatuak? Galdera behar-beharrezkoa planteatzen dugu. Gakoa herri honen baitan lo dagoen indar kolosala berraktibatzea da. Batasunetik eta norabide egokian berraktibatzea. Baldintza politiko, sozial eta juridiko berriak sortzen joan beharra dugu. Baldintza berriak sortzea bide luzean pauso bat ematea bezala ulertu behar dugu. Pauso bat emateak egoera berrian kokatuko gaitu, berriro ere baldintza berriak lortzeko egoeran, hots, gure helburura hurbilduko gaituzten pauso gehiago emateko egoeran. Eta horretarako, indar kolosala norabide egokian berriz ere aktibatzea ezinbestekoa izango da. Ezinbestekoa izango da batasunetik eta osagarritasunetik palanka guztiekin ahalik eta indar handiena egitea. Presoen giza eskubideen aldeko dinamika zabalak, langile esparrutik abiatu berri duten erronka erraldoia, nazioartetik eta instituzioetatik etor daitezkeenak, eta maila juridikoan egiten den lan ixila eta etengabeaz ari gara. Aurrez aurre izango ditugu larriki gaixorik dauden kideen askatasuna lortzearen, preso politiko guztien euskal herriratzearen, eta kondenen konputo bikoitzaren erronkak gainditzea, eta horretarako, ezinbestekoa izango zaigu hau erraztuko duten baldintza politiko, sozial eta juridikoak erdiestea, presoen gaia berriz euskal ajenda politikoan lehentasunezkoa izatea lortzetik hasita. Aurrez aurre izango dugu ere 7/2003 salbuespenezko legea, dozenaka kide 40 urte oso-osorik betetzera kondenatzen dituena, eta frantziar perpetuité-ak inposatzen dizkiguten erronkak. Ezinbestekoa izango da hauek gainditzea gure kideak kaleratzeko.

Ez gara ezer berria deskubritzen ari. Ez ulertze eta kontraesan handiekin, baina bide onetik ari ginen duela ez hainbeste. Gogora ditzagun presoak Euskal Herriratzearen aldeko mobilizazio historikoak, Ipar Euskal Herrian alderdien artean sortutako adostasun zabalak eta egon ziren mobilizazio handiak, eta 197/2006 doktrinapean preso zeuden 60 kideen askatasunaren lorpena. Askoren artean presoen gaia euskal ajendan garrantzi goreneko gaia izatea lortu genuen. Eta EPPK-k, blokeo egoerari irtenbideak bilatzeko helburuarekin, ekarpen politiko garrantzitsua egin zuen 2013-ko azken egunetan bere ildo berritua aurkeztu zuenean. Horregatik, bide onean baldintza berriak sortzen ari ginelako, estatuak hain gogor kolpatu zuen presoen aldeko borroka.

Nola kaleratuko ditugu presoak?2013-ko irailean Herrira, presoen eskubideen aldeko tresna ahaltsua, suspenditu zuen, de facto ilegalizatuz. 2014-ko urtarrilean, EPPK-k bere ildo berria aurkeztu eta bi astetara, EPPK-ren bitartekariak atxilotu eta espetxeratu zituen, kolektiboari harreman politikoak garatzea errazten zion tresna indargabetuz, eta ondorioz, EPPK berriro isolamendu politiko ia erabatekora eraman zuen. Errepresioaren bidez, lau hilabeteren bueltan, indar kolosala zena zulo kolosala bilakatu zuen etsaiak. Hor ez zen amaitu. 2015-eko urtarrilean goardia zibilak hamabi abokatu eta lau herritar atxilotu zituen, eta martxoan Etxerateko eta Jaiki Hadiko bina kide atxilotu zituen. Era berean, audientzia nazionalak hautetsiak, presoen senideak eta herritar soilak deklaratzera deitu ditu, eta espainiar gobernu ordezkariek presoen aldeko ekimen ugariren kontra jo dute, txupinazoak edo txokolatadak debekatzeraino.

Sugarra ahuldu zuten, baina ez zuten itzaltzea lortu. “Free Otegi free them all” dinamikak nazioartetik preso politikoen askatasunaren aldarrikapenari atxikimendu esanguratsu ugari ekarri zizkion. Presoen giza eskubideen eta larriki gaixo dauden presoen askatasunaren aldeko dinamikak piztu ziren. Ezker abertzaleak ere ekimen propioak garatu ditu. Aurreko gabonetan Ernaiko kideek desobedientzia ekimen potentea burutu zuten. Abian eztabaidaren testuinguruan, Ezker abertzaleak martxak antolatu zituen 40 espetxeetara. Eta preso ohiok gure ekarpena egin genuen, EPPK-ri babes politiko sendoa eskainiz, ekarpen ideologiko garrantzitsua eginez, eta apirilaren 17-ko mobilizazioan 19000 pertsona bilduz. Sugarra indartzen ari gara, baina oraindik urrun dago behar bezain bizia izatetik.

EPPK-k eztabaida prozesu berria iragarri zuen irailaren 11-n publiko egin zuen adierazpenean, eta eztabaidaren norabidea ere publiko egin zuen: “Ezker abertzaleko antolakundeek egingo duten prozesuaren antzera, EPPK-n antolatuta egotea egokitu zaigun militanteoi ere badagokigu gure hausnartze eta eztabaida prozesua burutzea.”, “eztabaida horren helburua izango da kartzeletatik prozesu politikoari nola lagun dakiokeen, nola ekin, eragin behar den barrutik eta kanpotik”, “2013-an kolektiboak ontzat emandako ildoa garatzeko indarrak nola erabili izango da gakoa”. Kolektiboari zera adierazi nahi diogu, berriz ere: hartu itzazue egoki ikusten dituzuen erabaki kolektiboak. Gure babes osoa edukiko duzue.

Nola kaleratuko ditugu presoak?Hilabete osoko mobilizazio dinamika potentea martxan jarriko dugu horretarako. Ekimen nagusia urtarrilaren 06-an Donostian egingo dugun nazio manifestazioa izango da, eta hilabete osoan zehar Euskal Herria mobilizazioz eta ekimenez josiko dugu. Borrokaren sugarra, milaka sugar txiki bihurtuta, Euskal Herriko luze-zabalera hedatuko dugu. Eta milaka sugar txiki milaka eskutan, amnistia aldarrikatu eta Kalera kalera! abestuko dugu, kalean behar zaituztegulako, gure ondoan, independentzia eta sozialismoaren alde borrokan tinko jarraitzeko.

Irailaren 11-ko agiri hartan hauxe adierazi zigun Kolektiboak: “aurrean dugun erronkari erantzun behar diogu lokartuta ditugun indarrak ikuspegi zabalez aktibatuz eta trinkotuz; inolaz ere ez sakabanatuz”. Zeren zain gaude. Esnatu gaitezen eta askatu ditzagun behingoz. Kalera kalera borrokalari kalera!

Nola kaleratuko ditugu presoak?

EPPK, errepresioa, iheslariak, kalera kalera, Nola kaleratuko ditugu presoak?, presoak, presoak etxera
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Nola kaleratuko ditugu presoak?”-ri buruz

  • Benetan penagarria ETAko presoen egoera. 2007an Otegik aukera izan zuen presoak kaleratzeko PSOE eta EAJrekin akordio batetara iritsita. Baina orduan presoen egoera ez zen lehen leheneko arazoa eta Otegik elkarrizketak puskatu zituen onartu ezinezko kontra proposamen bat eginez beste bi alderdiei.
    Argi dago, bestalde, ezker abertzaleko mobilizazioek eragin ezdeusa izan dutela azken hamarkadetan presoen egoera pixkatxo bat badaere hobetzeko. Balio dute oinarria hunkitzeko eta kohesionatzeko, baina berotasun funtzio horretaz aparte eta ezker abertzaleari atxekimendu publizitateaz aparte ezer gehiago ez. Errito bat dira.
    Presoak benetan kaleratu nahi baldin badira argi dago bidea, ezker abertzaleko buruak erakutsitakoa, fiskalia espainiarrarekin akordio batera iristea zenbait kontzesio politikoen truke:

    http://www.elcorreo.com/bizkaia/politica/201601/20/sortu-asegura-acuerdo-fiscalia-20160120124229.html

    Zergatik ez zaie ETAko presoei bide hau ireki nahi? Ulertzen dut gogorra dela onartu behar izatea hainbeste urtetako borroka alperrikakoa izan dela eta gainera gaitza besterik ez duela ekarri. Baina presoak kaleratu nahi badira edota bere egoera hobetu nahi bada ez dago beste biderik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude