Wikimaratoia EHUn

Wikimaratoia EHUn

Wikimaratoia EHUn

Abenduak 2an Wikimaratoia egin zen Carlos Santamaria eraikineko liburutegian, Donostiako campusean. Ediziorako ekintza hori arratsaldeko 3etan hasi eta 7etan amaitu zen; ikasleek elkarrekin lan egiteko aukera paregabea ez ezik, zalantzak eta galderak planteatu zituzten artikuluak ondu ahala. 100dik gora ikasle, 6 euskal wikilari, irakasleak zein liburutegi eta administrazioko arduradunak bildu ziren bertan. Atsedenaldian, edariak eta zizka-mizkak hartzeko aukera ere izan zuten.

Wikimaratoia da Euskal Herriko Unibertsitatearen eta DSS2016ren eta, aldi berean, DSS2016ren eta Euskal Wikilarien Elkartearen arteko hitzarmenean kokatutako azken ekintza. Abian jarritako lankidetzan, unibertsitateko ikasleek aukera izango dute hainbat diziplina (zuzenbidea, psikologia, informatika, kimika, filosofĂ­a, matematika, etab.) Wikipediaren bitartez lantzeko, artikuluak osatuz. Sinergia honek bi aldeen, Euskal Wikipediaren zein EHUren, mesedetan jokatuko du, eta ikasleak aro digitaleko alfabetu berrietan modu praktikoan aritu ahal izango dira. Gainera, haien lana komunitate guztiarentzat ikusgai jarriko dute. Irailaren amaieran eta urriaren hasieran, tailer bana egin ziren EHUren Donostiako campusean.

Abenduak 23a dute ikasleek, taldean edo banaka lan eginez, artikuluen azken bertsioa argitaratzeko mugaeguna. Ondoren, wikilariek ebaluatuko dute wikipediako irizpideen arabera; hala ere, gainerakoan, dagozkien irakasleak izango dira proiektuak baloratzeko azken arduradunak. Honen antzeko proiektuak jarri dira martxan munduko beste zenbait tokitan ere, Wikipedia eta inguruko komunitatea uztartuz. Emaitzak behin baloratuta, asmoa da Euskal Wikilariek eta EHUk bultzatutako programa hau aurrerantzean ere jarraitzeko.

Wikimaratoia EHUn