Nazioarteko txakur erakusketa Ficoban

cc-by foxspain. Flickr.
cc-by foxspain. Flickr.

Erakusketa hau, estatu mailan eta nazioartean lehiaketa garrantzitsua izango da txakur-hazle profesionalentzat eta parte hartuko duten txakurrentzat. Baina, bestalde, familia osoarentzako ekitaldi bat ere izango da,. Zaleek disfrutatzeko primerako aukera izango dute maila goreneko aleak ikusten, eta, zenbait kasutan, gure kaleetan nekez ikusi ahal diren txakur batzuk ikus ditzaten.

Horien guztien artean, arraza bakoitzaren ale onenak aukeratuko dira 09:30ean hasiko den eta 19:00etan amaituko den lehiaketan. Finaletan, arratsaldeko -16:00etatik aurrera egingo dira,-arraza bakoitzeko zakurrik onenak Ohorezko Ring-era pasako dira eta lehian arituko dira. Lehenik, taldeko onena izateko, eta ostean, hautatutako hamar horiek Erakusketako Txakurrik Onenaren titulurako lehiatuko dira Errege kopa jokoan dela.  Talde hauen artean, berezi batzuk sartzen dira; haien artean, Euskal Artzain Txakurra, Boxerra, Leon Bergerra eta Setter klasikoak.

Txakur-hazleentzako interes bereziko beste bi sari emango dira Erakusketaren barnean. Bata CAC (Certificado de Aptitud al Campeonato de España) Espainiako Lehiaketarako Gaitasun Agiria da, eta, bestea, CACIB (Certificado de Aptitud Internacional) Nazioarte mailako Gaitasun Agiria.

Lehiaketaz aparte, Ficobara hurbiltzen den publikoak Bouvier de Bernois txakurrek tiratzen dituzten orgatxoen desfile bitxia ikusteko aukera izango du (arraza hori hasiera batean zaintza txakur gisa erabiltzen zen, baita idi txakur eta tiratzeko txakur gisa ere Berna eskualdeko etxaldeetan, baina gaur egun txakur familiarra eta lan askotarako txakurra da). Horrez gain, txakurren trebakuntza zibilari buruzko erakustaldi bat eta dagoeneko ohikoa den aurkezle gazteen lehiaketa ere ikusi ahalko dute bisitariek.

Publiko orokorrarentzat dago irekita Erakusketa. Sarrerak 5 euro balio du helduentzat, eta 3 euro 10 urtetik beherakoentzat.

erakusketa, Ficoba, txakurra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude