Ekin eta jarrai

Pe Pandora. Flickr
Pe Pandora. Flickr

Lagunok, ahaztua neukan alua mundua bihotzeko hau. Asko zor diot blog honi, eta asko baino gehiago zuoi, hona hurbildu zareten guztioi. Kito da, ordea, alua mundua. Ez dut uste berriro agertuko naizenik hona, ez bada apunte oso pertsonalak eta kriptikoak egiteko. Egia esan, Konatxe hil egin da eta haren errauts zibernetikoa baizik ez den H. Etxeberriak, beste leku batean du ekinbiderako parada: ZuZeu.

Albistari digitala da, etengabekoa eta irekia, erabiltzaileek eurek egitekoa, tartean neu. Esan beharrik ez dago gonbidatuta zaudela, izan ere, asko gustatzen zitzaigun (eta zaigu), Jaume Sisak abesten zuen hura:

Oh benvinguts, passeu, passeu!

la casa meva es casa vostra

si es que ya,

casa es d’algĂșn.

Ba, hori, nahi duzun arte.

Besarkada haundi bat.

despedida
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

7 pentsamendu “Ekin eta jarrai”-ri buruz

  • Ez dakit zergatik, baina hau ere espero nuen… (Itzuli, urtean behi bada ere…)

  • Goian bego!!

  • Lastima, baina hasten den guztia hazi eta bukatu egiten da. Irakurketa paregabeak eskaini eta gomendatu dizkiguzu orri hontatik. Joatzula dana ondo baino hobeto.

    PD Zera, ZuZeuko helbidean bigarren zeta falta da antza eta loturak gune aluago batera garamatza.

  • Bizi zaren etxe berri horretan auzoko ugari izanik, zarata ere egongo da eta, tarteka lasaitasuna lortzeko baino ez bada ere, gordeko nuke nik etxe zahar hau. Zorte on, dena dela.

  • Michael Jacksonek hemen Londonen duela gutxi esan zuen bezala: “This is it.” Agur Konatxe.

  • Karaxo konatxe, ZuZeu-ren esteka beharrean Zueu-rena jarri duzu. Amerikako unibertsitateen lagun zara orduan, jeje.

  • Kontxo konatxe, gaur gero ez zintugun hemen espero. Aukeran, azken aldian agur soberaxko (Glotonia,… ) irakurtzen ari gara.
    Tira, Zuzeuko galaxian segituko zaitugu.
    Aukeran, alua izanagatik, mundu txiki hau nahiago genuen, ordea.

    avec plaisir
    WO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude