Markel Olano bere (twitterreko) bakardadean

Sare sozialen erabileran dominarik ez du jasoko EAJk. Ez behintzat euskaraz aritzeagatik. Umap proiektuaren sailkapenean 208. lekuraino joan behar da politikari jeltzale bat aurkitzeko. Euskal Herria Bilduko politikariek eta abertzale ezkertiarren antolakundeek goiko posizioak dituzte.

olano twitter

Interneteko sare sozialen tamaina eta eragina aparra bezala igotzen doa. Normala den bezala, mugimendu politikoek lekua egin nahi izan dute. Geure euskarazko munduaren txikitasunean, kazetari, musikari, albistegi eta idazleek betetzen dituzte Twitterreko koska garaienak. Umap-en sailkapena Kristoren hitza ez dela onartuta, Twitterreko euskaldunen errealitatera hurbiltzeko abiapuntu gisa aztertuko ditugu datuak. Lehia politikoa saren ere jokatzen baita. Momentuz jeltzaleak azken putz dira.

Umapen sailkapenak (2013ko urriaren 3an) Topatu.info du lehenbiziko lekuan. Horren atzetik, beste ekimen politiko batzuk agertzen dira lehenbiziko 100 sailkatuen artean. Hor daude Ikasle Abertzaleak (8), Ernai (10), GazteIraultza (13), Herri Harresia (20), Herrira (33), Eleak mugimendua (53), GazteAbertzaleak (89) edo AteakIreki (93). Sortu alderdiak hamabosgarren lekua du.

Politikarien artean, Karmelo Landa (56), Maribi Ugarteburu (63) eta Joseba Permach (97) agertzen dira. Hauen atzetik, eta lehen aipatutako Markel Olano (208) lehenbiziko politikari jeltzalearen aurretik daude, Joseba Alvarez, Udalbiltza, Etxerat, EH Bildu legebiltzarra, Laura Mintegi, Jon Abril, Bakartxo Ruiz edo Xabier Isasi.

EAJren euskarazko Twitter erabiltzailea (@eajpnv_eu) ez du kontuan hartzen Umap-en algoritmoak (informazioa zabaltzera mugatu eta euskal komunitatekoak jarraitzen ez dituelako). Ezta Andoni Ortuzar, Iñigo Urkullu edo Itxaso Atutxaren kontuak ere. Maria Eugenia Arrizabalaga parlamentari jeltzalea (484) da Olanok atzetik duen alderdikidea; Josu Erkoreka 736garrenean dago. Bitartean daude noski aipatu EH Bilduko hainbat gizon-emakume eta Sortu naiz Herriraren tokian tokiko erabiltzaileak.

Euskarazko txioetan ezker abertzalearen pentsamenduak monopolioa nagusitasuna du. Izan ere, apenas dute beste indar politikoetan ordezkari euskaldun eta txiolaririk. Argigarria izan zen, adibidez, ETB1eko #Debatea saioan sartu ziren txio guzti-guztiak zuten posizio politikoa EH Bildutik hurbilago zegoela beste edozeinetatik baino.

Hau guztia jakiteko ez zela beharrezkoa sailkapenera jotzea? Baliteke.

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

38 pentsamendu “Markel Olano bere (twitterreko) bakardadean”-ri buruz

  • Ezker abertzalearen monopolioa?
    Uste dut Larra, laban egin duzula zure azterketaren bukaeran. Ezker abertzaleak, euskara erabili egiten du… ez manipulatu. Erabili egunerokoan, erabili bileretan, mintzatu, argitaratau, idatzi, esan, adierazi, pentsatu… ezker independentistak azken 20 urteotan jauzi ikaragarria egin du euskararen berreskurapenean bere egunerokotasunean.
    Besteek ez erabiltzea, ez euskara baliatzea… ezin da izan egiten duenaren akatsa edo kritika.

    Eta monopolio berbaren esangura… hobeto aztertzea proposatuko nizuke.
    Kontzeptu ekonomikoa da, eta horregatik euskaraz daukagun entziklopediarik interesgarrienera jo dut, wikipediara.
    Eta hau dio:

    Ekonomian, monopolioa (grekeratik, mono -bat- eta polein -saldu-) dagoela esaten da merkatu batean ondasun edo zerbitzu baten eskaintza enpresa bakar baten esku dagoenean. Adibidez, urrutiko herri bateko okindegiak monopolio bat osatzen duela esan daiteke, bera baita herri mailako merkatuko ogi-saltzaile bakarra. Ondasuna eskaintzen duen enpresak, monopolista izena duena, merkatu-botere handia hartzen du, merkatuko salneurria eta eskaintzen den kopurua bere mendean dituelako, bereziki ordezko ondasunik eta merkatu-kuota kenduko dion lehiakiderik ez dagoelako eta monopolio iraunkorretan beste enpresen sarbidea sarrera-hesien bitartez eragozten delako.

    //
    Ondorioz, eskatuko nizuke… berba hori aldatzea. Ezker abertzale osoaren jardunari begirunea eskaintzea, twitter eta sare sozialetan behintzat, euskara inork baino gehiago baliatzen duelako, euskaraz politika normaltasunez egiten delako.
    Eta gainera, sare sozialetan, eraginkorra ere badelako, bistan denez.

    Oso artikulu interesgarria iruditu zait halan eta guztiz ere, datu hotzetatik irakurketa baliagarriak egin daitezkelako, apika.

    Nahi baduzu twitter bidez jarraitu dezakegu, bakardadetik at!

    • Iñaki Larrañaga 2013-10-06 13:27

      Iep Patxi. “Monopolio” hitzaren erabilerari dagokionez: gehienetan kutsu ezkorrarekin erabiltzen da, ekonomian eta hortik kanpo ere bai, baina ez dut uste beti horrela denik. RAEtik atera dudana, eta euskaraz ere baliogarria dena: “Ejercicio exclusivo de una actividad, con el dominio o influencia consiguientes”. Testu honen kasurako esanahi hau hurbiltzen zaio gehien. Euskarazko hiztegietan ez dut horrelakorik aurkitu, #daitort, baina asko ere ez dut bilatu.

      Begi bistakoa da ez dudala hitz egokiena erabili, bestela ez ginateke eztabaida honetan arituko eta. Egin fabore bat mesedez, eta monopolioren tokian nagusitasuna irakurri 😉 Behin honezkero ez dut aldatuko, eta iruzkinak gera daitezela azalpenaren lekuko.

      • RAE ez dakit gidalagunik onena den.
        Ni ez nintzateke asko fidatuko erret akademia horrekin, ideologikoki behintzat.
        Egin duten azkena, izutzekoa da eta:
        http://www.elmundo.es/elmundo/2013/10/02/comunicacion/1380712451.html

        Ikusita izango duzu bideoa ere.

        Bromak aparte, eskertzen da kazetariaren malgutasun eta ahalegina. Ez editatzeko jarrera hori ordea, ez da oso 2.0 ala?
        Noizbait Zuzeuk euskal hedabideen artean nagusia izatea lortuko balu, ez genuke Zuzeu monopoliorik jasan ahal izango….ezta? nahiago aniztasuna eta koloreak… biba zuek!

      • Kontraesan txiki bat ikusten dut edo nire irudipena izan daiteke irakurri dudan guzti honetan.
        Euskararen erabilpenaz idatzi eta RAEko (Real Academia de la lengua Española) hiztegia eredutzat hartu…
        Euskaraz bizi nahi dut.

  • Gaztelumendi jauna, zuk ez al duzu nehoiz erabili hitz bat zentzu zabalago batean? Zer du txarretik “Monopolio” hitza ekonomia kontzeptutik atera eta “Nagusigo” edo “Nagusitasun” adierazteko erabiltzeak? Ez al duzu sekula orain arte halakorik kausitu? Polisemia zer den jakingo duzu, ba?
    Larrañagaren gaurko sarrera bikainarekin bezalaxe, azken denboretan ezker abertzalearen begian sartutako zakarrik txikienak salatzen ibili zabiltza, gaztelu horretako maiordomo nagusi bazina bezala, eskularru zuriak jantzita. Barkatu, sherif bezala, hobeto.
    Jakizu zulako ortodoxoak izaten direla, ia beti, trabarik handiena malgutasuna, azkartasuna, irekiera eta egokitzapen estrategikoak behar diren garaietan.

  • Txutxo, ez duzu aurpegia emango, bazara zerbaiten beldur, edo lotsa beharbada.
    Monopolioak esan nahi du, bere zentsurik polisemikoenean… besteei ukatzea gauza bera egitea, saltzea, lantzea…. nahi baduzu.
    Monopolioak ukazioa azpimarratzen du, norberarena gailentzeko.
    Ezkerreko, euskaltzale, independentista, solidarioak diren twitter kontuek arrakasta daukate euskaraz, bere txikian. Horraino ados nago, eta egia esan… besteak beste ahalegin askoren ondorio ere bada. Eta ondorio horretara iritsi gaitezke.

    Ezker abertzaleraren begian, nik neuk ere sartzen dut ziririk… badakite nirekin batera batean edo bestean ibili direnek, militantzian, ekintzan, pentsamenduan, idazketan, kontaketetan.
    Ez nauzu bada ondo ezagutzen, nahiz eta agerian nabilen. Eta enago ni ez inor zerbitzeko ez are gutxiago inor zuritzeko, are gutxiago inor epaitu edo salatzeko.
    Hizkuntzaren, komunikazioaren hobebeharraz egin ditut aipuok, zilegi bazait.
    Eta malgutasunaz, azkartasunaz, irekieraz eta egokitzapen estrategikoaz berba egiteko nahi duzunean, aurrez aurre ere bai, zu zeu edo beste askorekin. Biba zuek!

  • Ah bai, hori ere ahaztu zait: “arrazoiaren monopolioa” beti zeurea izaten da eztabaidetan. Besteok ixilik hobe, beraz. Biba zeu!

  • (lehentxoago erantzun hau argitaratzen saiatu naiz, baina ez dakit orain ere lortuko ete dudan)
    Nioen:
    Txutxo, ez duzu aurpegia emango, bazara zerbaiten beldur, edo lotsa beharbada.
    Monopolioak esan nahi du, bere zentsurik polisemikoenean… besteei ukatzea gauza bera egitea, saltzea, lantzea…. nahi baduzu.
    Monopolioak ukazioa azpimarratzen du, norberarena gailentzeko.
    Ezkerreko, euskaltzale, independentista, solidarioak diren twitter kontuek arrakasta daukate euskaraz, bere txikian. Horraino ados nago, eta egia esan… besteak beste ahalegin askoren ondorio ere bada. Eta ondorio horretara iritsi gaitezke.

    Ezker abertzaleraren begian, nik neuk ere sartzen dut ziririk… badakite nirekin batera batean edo bestean ibili direnek, militantzian, ekintzan, pentsamenduan, idazketan, kontaketetan.
    Ez nauzu bada ondo ezagutzen, nahiz eta agerian nabilen. Eta enago ni ez inor zerbitzeko ez are gutxiago inor zuritzeko, are gutxiago inor epaitu edo salatzeko.
    Hizkuntzaren, komunikazioaren hobebeharraz egin ditut aipuok, zilegi bazait.
    Eta malgutasunaz, azkartasunaz, irekieraz eta egokitzapen estrategikoaz berba egiteko nahi duzunean, aurrez aurre ere bai, zu zeu edo beste askorekin. Biba zuek!

  • Isilik? inolaz ere ez.
    Argudioak eta aurpegia eman, ez da asko eskatzea ezta?

    Nik uste dut, argudioak eskaini dizkizudala. Eta zu humilatzen, zirikatzen, adjetibatzen hasi zara.
    Ez naiz ni izango, joko horretan eroriko dena. Baina argipenak emateko beti pronto.
    Arrazoirik ez dudala onartzeko ere, banaiz gauza.

    Ikusi arte, eta gainontzekook barkatu endredoa.

    Begirunetik

  • Kontuan hartu duzu zenbat txiokatzen duen bakoitzak? Eta zeri buruz? Euskaraz txiokatu baina interesik ez duten gauzak konpartitzeak askorako balio du?

    • Iñaki Larrañaga 2013-10-06 13:29

      Umap-en algoritmoak sailkapena egiterako orduan baldintza hauek hartzen ditu kontuan. Laburbilduz, haien webguneko azaletik aterata: “Gure robotak euskal tuiterlari gehientsuenak jarraitzen dituenez, euren arteko sailkapena edo Rankinga ere proposatzen digu. Horretarako algoritmo bat aplikatzen die euskal tuiterlari guztiei, besteak beste ondorengo faktoreak kontuan hartuta: jarraitzaile kopurua, jasotako bertxioak, idatzitako txioen interesa, eta abar. Azken batean, erabiltzaile interesgarrienak detektatu eta sailkatzen ditugu; #euscool-enak, badakizue”.

    • Bai askotarako balio du euskaltzalea bazara. Euskaraz egiten den guztiak du balioa.

  • Hau da, ranking-aren helburu nagusia euskaraz txiokatu eta ‘cool’-ak diren txiokatzaileak sailkatzea da. Adibidez: Ziur nago badirela dena euskaraz txiokatzen duten txiolariak, baina ez dutenez jarraitzaile ‘cool’-ik eta ez dutenez, beraz, jarraitzaile ‘cool’ horien bertxiorik, sailkapeneko zuloan daude. Ez zait oso bidezkoa iruditzen ranking-a egiteko era hori… Euskarak izan beharko luke benetako neurgailua, eta ez nork jarraitzen zaituen edo noren bertxioak jaso dituzun…

  • Asier Azpilikueta 2013-10-06 22:14

    Gaiaren mamian sartu gabe… Niri «kristoren» horrek egin dit min. Jo…

    • Mamian sartu gabe ere, hitzaren esanahia gaizki ulertu duzulakoan nago. Kasuan, “kristo” hori Kristo da, hau da, jainkoaren semea; horenbestez, “jainkoaren hitza” esan nahi da. Akats bakarra hitz larria erabili ez izana da. Bestela, Iñakiren esaldiak ez luke zentzurik, gainera.

  • Ertzain bat 2013-10-07 08:38

    Ezker abertzalearen ingurutik euskararekin egiten den lanari meriturik kendu barik, UMAPek erabilitako algoritmorari irizpede batzuk gehituko nizkioke, gaztelumendik esandakoaren harira (Euskarazko txioetan ezker abertzalearen pentsamenduak monopolioa du).
    Izan ere, datu kuantitatiboak harago badira kontuan hartzeko alderdi gehiago, esate baterako, iritzi pertsonalak argitara emateko askatasun pertzepzio propioa. Eta pertzepzio horren ikuspegi positiboaren monopolioa ere ezker abertzalearen pentsamenduak dauka, hau da, pentsamolde hori duen orok libre sentitzen du bere burua nahi beste txio idatzi eta argitaratzeko.
    Argi gelditu behar da hitzokin ez dudala esan nahi ezker abertzaleko pentsamolderik ez duen txiolari guztiak gatibu direnik, eta hauek askatzekotan UMAPen zerrendari buelta emango litzaiokeenik, ez, baina zenbakiren bat bai.
    Euskarazko 4.654 txiolari egongo lirateke, baina nola nire izenan propioarekin agertu ertzaina izateak dakarren arriskuarenin?

    • Hemengo gaia ez da euskal herritarrek sarean botatzen dituzten ideien ingurukoa, zein hizkuntza erabiltzen duten baizik. Ezker abertzaleak “monopolioa” baldin badu, hori euskaraz omen da, ez orokorrean iritziak plazaratzen. Izan ere, beste ezpal politikokoek erdaraz errazago eta aho bilorik gabe agertzen dute iritzia Twitterren eta gainerakoetan. Batek erdaraz esaten duena ezin du euskaraz esan askatasunik sentitzen ez duelako? Erdaraz aske baina euskaraz ez? Ez dauka zerikusirik.

      • Ertzain bat 2013-10-07 15:27

        Gonzalo, nire kasuan euskaraz zein erderaz…

        Bestalde, artikuluaren muinak badauka erabiltzaile euskaldunen joera ideologikoen aipamenik nire ustetan, baina ez naiz horretan sartuko.

  • Iban Tustan 2013-10-07 08:55

    Iñakik hona ekarritako informazioaren mamiaaz ez, ia beste edozerrez gainean eztabaidatu da hemen orain arte.
    Psikiatrek badute nahikoa lan gure produkzioaren nondik-norakoak aztertzen, bai, ideologo-usteko prakestuena batik bat.

  • Iban Tustan 2013-10-07 08:58

    Ertzain honek esan duena ere aintzat hartzekoa da. Bada giro askatasunez jarduteko euskarazko sareetan?
    Nire ustez, ezker abertzaletik at dabilen jendeak euskararekiko ardura gutxiago agertzen du, oro har, ezker abertzalekoak baino, baina ezker abertzalezale askoren agresibitateak jende asko atzera botatzen du.

    • Aitzakia merkea. Diozuna arrazoi litzake txiorik ez bidaltzeko…. baina ez txioak euskaraz ez bidaltzeko. Ertzain honek izen abizenekin bidaltzen ditu txioak erdaraz, eta ezin euskaraz?
      /
      Azken esaldia ondo ulertu dizudala ziurtatzeko: zure iritziz ezker abertzaletik at dabilen jendeak (kasu, jeltzaleak) euskararekiko ardura gutxiago erakusten du, hain zuzen ere, ezker abertzale askoren agresibitateak bultzatuta? eta haragi gutxiago jateko joera ere ezker abertzale askoren agresibitateak eragindakoa izango da, ala?

  • Iban Tustan 2013-10-07 09:39

    Ezker abertzalezale askoren agresibitateak ez du laguntzen, ez. Euskaltegi asko uste luzez ezker abertzalearen afitxez josita egon izanak jende askori atzera egiten zion bezala, eta horrela, eta horrela.
    Haragiaren kontu horretaz, ez dakit deus.

    • haragiaren adibidea, zure argumentazioaren logika bera erabiliz, egin duzun baieztapena faltsua dela agerian uzteko adibide bat izan da. ein?

    • Eta horrela eta horrela, zerbait egiten duenari errua botaz… Sugarrekin erabat ados. Baina ez da Twitterreko kontua bakarrik. Parlamentuaren estatistikak ikusi besterik ez daude… Hor ere agresibitatearen beldur dira? Mesedez!!

      • Bai Urtzai, ongi, baina batzuek giro itogarria jartzen dutela bistakoa da. Ikusi bestela eztabaida hau. Iñakik ekarritako gaiaz ez, beste edozertaz eztabaidatu da, ezker abertzaleari zeharkako kritika bat egin zaiola ulertu duelako gaztelumendik. Aspergarria zinez.

        • Itogarria esatea gehitxo esatea iruditzen zait. Aspergarria dela? Baliteke, baina horrek ezin du aitzakia izan hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko. Gauza aspergarriago eta zentzugabeko (deitu itogarriago nahi baduzu) hainbat eta hainbat elkarrizketa espainol ederrean hitzegiten dute oraindik ere gehiengo abertzale batek.

  • Ezker Abertzalea da orain besteei Euskaraz egiten atzera botatzen duna? Hori bai Gezurra dela, hartu EAJko jarraitzaile bat Euskaraz dakiena, idatziozu txioak Euskaraz eta ikusiko dezu nola Euskaraz erantzuten dizun, beste gauza da, gero zukin eztabaidatzen ez dagonean, ia dena Gazteleraz egitea. Baina hori ez da ezker abertzalearen agresibitatearengatik, ze talde politiko guztietako txiolariak, akotan agresibitate berdin dute iruzkinak egiterakoan, batzuk gazteleraz ta beste batzuk Euskaraz, ta EHBildukoen txioak agresiboak badira, ni superman naiz, Txioetan, Telebistako debatetan… Formalegi ta errespetu izugarrikin konportatzen dira, irainak besterik jasotzen duten bitarten.

    Gaur El Diario Vascon, Kilometroari buruzko artikulua argitaratu dute, gazteleradunen mezuak Euskararekiko, bai direla agresiboak, ta Euskararekin zerikusia dun edozerekin, horrelakoak dira.

  • Iban Tustan 2013-10-07 10:16

    Erretiratzet. Ezker abertzalezalee askoren jarrera ez da agresiboa eta euskaltegietan ez ziren ezker abertzalearen afitxak jartzen. Hori bai, haragiaren aferaz deus jakin gabe jarraitzen dut.

  • Tira, Iñaki. Gaur, urriak 7, Markel Olano 203. postuan dago eta zu 202.ean.

  • Iñaki, niri ere atentzioa eman zidan “monopolio” hitza irakurtzeak, baina ez zitzaidan iruditu inolako zentzu txarrean idatzi zenuenik eta ez nion garrantzi gehiagorik eman. Hori bai, RAE-ko definizioan “uso exclusivo” esaten da, eta ez dut uste hitz hori (exclusivo-excluir-baztertu) bat datorrenik eman nahi zenion zentzuarekin. Jatorriko testua ez aldatzea ulergarri iruditu zait, baina hala ere, ikusirik ondoren zenbaitek zure hitzak nola interpretatu dituzten (agian zuzen, baina baita zorrotz ere), nik zure lekuan aldatu egingo nuke. Esan nahi izan duzunak gaizki ulertuak ez izate aldera.

    • Iñaki Larrañaga 2013-10-07 12:27

      Aurkitu dut modua “monopolio” behin betiko kendu gabe “nagusitasun” hitzarekin ordezkatzeko 🙂

      • A, bai, atzo ahaztu zitzaidan, “nagusitasun” hitzak erabat egoki beharko lukeela iruditzen zait!

  • Kaixo.
    Zure ustez beraz ezker abertzaleko jendeak libreki idazteko askatasun handiagoa du EAJkoak baino, eta horregatik dute euskarazko (ez guztirako) txioetan nagusitasuna…eta diozu zuk zeuk adibidez nola idatz dezakezun izen abizenez ertzaina izanda…
    1-Jende guztiak ez du izen abizenekin sinatzen bere kontua. Sailkapen horretan daudenek ere ez
    2-Demagun hori dela “nagusitasun” horren arrazoia. Ertzainek ezin dute twitterra erabili (orokorrean dela suposatzen duzu), gainera suposatzen duzu ertzainak EAJkoak izan daitezkeela… Ez zait sailkapenaren zergatia azaltzeko pisuzko arrazoi bat iruditzen. Ziur asko sailkapenaren emaitzek lotura handiagoa dute aukera politiko bakoitzak duen hartzaile taldearen adin tartearekin (eta interneteko erabiltzaileek adin tarteka duten kopuru ezberdin nabarmenekin) “ez dakit zeinenen beldur politikekin” baino.
    Ziurra dena da ezker abertzaleko 600 pertsonak ezin dutela twitter erabili (sailkapenean beraz ezker abertzalearen kaltetan) espetxean daudelako, eta ihesean bizi diren askok zuk diozun beldur horrengatik ere ezin dutela twitterra erabili. Guztira 1500 pertsona inguru izan daitezke. Horietatik twitterreko erabiltzaile potentzialak direnak bakarrik kontutan hartzen baditugu…hala ere kalte nabarmena sailkapenean ezta?

    • Ertzain bat 2013-10-10 13:13

      Ezker abertzaleko jendeak libreki idazteko askatasun pertzepzio handiagoa du, hori uste dut bai; Gainera sareen erabiltzaileen gehiengoa den gazte jendearen artean, ezker abertzaleko kideek konpromiso politiko militante handiagoa dute besteek baino. Badira sailkapen hori egokiago egiteko gehitu beharko lirateken irizpide asko. Nire erantzunaren lehenengo esaldia irakurri.

      Nire berbetatik suposizio asko egin dituzu, nik esan ez ditudan zure ondorioak.

      Presoen tirabiran ez naiz sartuko, nik ere badut biktimizazio jolasean aritzeko kartarik, baina antzua deritzot…

  • Peru Dulantz 2013-10-09 11:31

    Aitzakiak aitzaki, argi dago Ezker Abertzaleak duela, gaur eta hemen, konpromisorik handiena euskararen benetako erabilerarekin, alderdi politikoei dagokienez.

  • Abertxepelak 2013-10-09 15:15

    Ez da askorik behar…

  • Peru Dulantz 2013-10-10 11:11

    Momentuz egoera hori da. Etorri dadila norbait podiumera lekua kentzera, denok ospatzeko modukoa izango da!