Lehorreko bitakora

Lehorreko bitakora –

Azken berrogeita hamar urteak ezagutu ditugunok, gogoan dugu euskaldunok egoera berri baten atarian ikusten genuela etorkizuna.

Lehorreko bitakora
Arg: Pexel

Orduan bezala, gaur ere hauteskunde kanpainak beti dira luze eta aspergarriak. Gainera, gezur ugari entzun behar horrek, gei azkeneko une arte erabakitze “ustez” dauden hautesleak bideratu nahian -ergelak balira bezala- bozka eskatuz, ez da batere txukuna. Baina horrelakoak dira demokraziak eta hori da gaur erabakitzeko tresna bakarra.

Katalunian ikusi genuena gertatu ez dadin EAEko lurraldean, eta hainbat bozka saltsan daudela, Sabin Etxeko pentsalariek, betiko bidea jorratzen ari dira.

Madrildik babestu litekeen egitasmo politikoan dago gakoa. Orain Indar berria da helburua estaltzen duen esaldi magikoa, baina Ajuria Eneko gobernu ezberdinek zerbait erakutsi badute, zera da: Meza emateko elizmutila behar dutela.

Aurrera begira, euskal herritarrok beste arazoak ditugu, eta ditugun  arazoak ez dira -orain arte- hauteskundetan konpondu. Egia, hori da eskaintzen diguten tresna bakarra, eta ez da aski, beraiek baldintzatutako tresnak dira, eta horregatik gaude gauden bezala.

Nire ustez, gutxiengo batzuen interesen metaketa da -eta izan da- orain arte Euskal Herria eta Estatu espainiarraren arteko gatazka politikoa bideratu duena, baina benetako gatazka politikoa gainditzeko bide bakarra hau da: “Euskal Herriak izan behar du hitza”. Euskal gizartea baita etorkizuna erabakitzeko ahalmena behar duena.

Ez dago zalantzarik, frankismoaren garai beltzaren  ondotik, arazo biziena, Nazionalitateak eta Autonomiaren arteko harreman zail bezain korapilatsua genuela eta dugula. Autonomia aipatzen denean Estatutuak jartzen ditugu mahai gainean, eta honekin, bere baliagarritasuna. Hor gakoa.

Horregatik bere burua abertzale eta ez abertzale, baina demokrata jotzen duen guztien zeregin nagusia, hitz hori adierazi eta errespetatua izan dadin borrokatzea da. Euskal Herriak bere etorkizuna libreki hautatu ahal izateko baldintzak eta bermeak lortzea baita.

Orain arte agertutakoak adierazten du Estatu espainiarrak, Euskal Herriaren, subiranotasunari jarri dizkion muga eta oztopo guztiak baliogabetzea. Eta hori behar dugula izan helburu, ez bakarrik abertzaleok, baita demokrata guztiok.

Hori lortzen dugunean, egoera berri horretan “soilik”, izango du euskal gizarteak, bere iritzia eman eta dagokion erabakitzeko aukera. Eta ez erdi-egiak eta maltzurkeria erabiliz, EAJren bukaezinak diren hauteskunde kanpainaren bitartez.

Bide honetan sakonduz, Euskal Herriaren erabateko ezagutza, eta horrek eskatzen duen muga juridiko-politikoen baliogabetzea da. Estatu espainiarrarekin hitz egin eta hitzartu beharrekoa.

Horretarako gobernu espainiarrak berea egin beharko du 1793.06.21eko Konstituzio frantziarrak bere 28. Art.an dioena: “Belaunaldi batek ezin du etorkizuna bere esanetara lotu betirako”

Agian, artikulu honen une egokia liteke EAJk, oraindik sozio duenari, PSOEri, gogoratzeko, bere kide José Mª, Benegas zenak, publikoki askotan esandakoa: “Autodeterminazioa eskubidea da, ez posizio politiko bat. Herri guztiei dagokion eskubide demokratikoa, eta ez besterik”.

Eskubide hori, noiz, nola eta zertarako garatzen den euskal herritarren artean erabaki beharrekoa izanik, eskubidearen onarpena ziurtatu behar da. Herriak bere etorkizuna, askatasun osoz erabakitzeko ezinbestekoa baita.

Ez da nire gustuko meza, eta  gazteak ez dute honen berririk, baina bai beste askok. Bilbon eta 1978ko urrian, “Uso Zurien”  manifestaziora deitu izanarekin, EAJk -alderdi bezala- neurri polita erakutsi zuen. Polita oso.

Izan litezke autokritika egiteko egun aproposak, bale, baina ez “iritsi berriak ditugun horiek” bakarrik, baita “Sabin Etxean” sorginkeria jorratzen dutenek.

Guretzat, herri gisa, herri ukatu guztiontzat bezalaxe, denbora eta espazioak ba du mundu honetan, -gero eta homogeneizatuago dagoen honetan, are gehiago- beste dimentsio bat. Etorkizuna adibidez, orainean, gaurkoan jokatzen da, ari da jokoan, baina ez da ziurtasun bat, eskuratu beharreko helburua baizik.

Lan asko dago aurretik, batez ere, ikusiz zer eta zergatik gertatzen ari den, gertatzen ari dena. Eta lan horretan ez du batere laguntzen, bai historia, soziologia edo kultura arloan, Herri desintegratu baten antza handia izateak. Eta ez administrazio mailan soilik.

Aukera horiek posible bilakatzeko bidea argia eta bakarra dugu. Hautabide demokratiko bat landu beharrean gaude, herri honentzako estatus politiko eta burujabetza, maila berri baten aukera erreala. Euskal demokraziari leihoa irekitzeko balioko duena.

Ez zait atzendu kontuan hartu beharreko “beste” hau: Euskal ezagutzak, egungo lurralde banaketaren inposaketa baliogabetzea eskatzen duela. Lurralde batasuna onartuz, eta instituzio-mugak baliogabetuz.

Gero, lurralde batasuna nola zehazten den, Euskal Herria nola antolatzen den, euskal herritarren erabaki osoa izango da.

Orain arteko lerroetan ez duzue gezur bakarrik ere aurkituko,  eta ziur zaudete, ez da beroaldi baten emaitza.

Badakit, euskaldunak “oraindik” ez gaudela erabakitzeko gaitasunez lepo, hori ere egia da. Baita bide luzea egiteko dugula, egia eta jakina da. Baina hau da bidea.

Lehorreko bitakora  Lehorreko bitakora  Lehorreko bitakora  Lehorreko bitakora

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude