Joseba Gabilondo soberaniaz… (“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU Uda ikastaroko hitzaldiaren hasiera)

Joseba Gabilondo soberaniaz (“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU Udako ikastaroko hitzaldiaren hasiera)

Soberania zergatik pentsatu behar den globalizaziotik eta abertzaletasunaren ortzadarrak (EAJ, Bildu, Ahal Dugu) ez duen planik/ideiarik (The ghost of Europe is haunting Europe)

By • Jun 11th, 2016 • LapikoKritikoa

XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU Udako ikastaroan aurkeztuko dudan hitzaldiaren hasiera. “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea”.

Has gaitezen esaten, euskal abertzaletasunak, bere ostadarraren kolore guztiak kontutan harturik (EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu), ez duela globalizazioari eta neoliberalismoari buruzko diskurtsu argirik, eta beraz esan dezagun globalizazioan galdurik dabilela. Eta hau da garrantzitsuena, abertzaletasunaren eredu klasikoak jada bere akidura puntua lortu duela alderdi guztiek onartzen badute ere, gehienek, oraindik ere ez dute pauso teoriko eta historiko garrantzitsuena eman postnazionalismora. Hala, gaurko hitzaldiak azpimarratu nahi duena hain zuzen hori da: pauso hau eman gabe atzerantz goazela. Euskal abertzaletasunaren ortzadarrak ez du ulertu, egun, nazioa, naziotasuna, foraltasuna, independentzia, estatutasuna edoeta subirotasuna, globalizaziotik abiatuz pentsatu behar direla eta ez alderantziz, hots, ezin direla ulertu tradizionalki egin den bezala, estatu barnetik, euskal politikak bere bertsio desberdinetan proposatzen duen hemen geopolitiko horretatik (nazio forala, elkarte autonomoa, estatu espainiar federala, estatu bruaskia…). Baina globalizazioak eskatzen duen pentsamentu abertzale politikoa zuzenean aurkezteak ere ez du zentzurik, inork ez baitu nahi izaten proposamen berriei arretarik egin, duenarekin konpontzen bada, hots, zorioneko “paradigma” aldatu behar ez badu. Beraz, inork entzun nahi ez dituen proposamenak borondate onez aurreratu beharrean, inork entzungo ez baititu, maniobra perbertsoagoa eraginez abiatuko naiz hurrengo lerroetan. Denei egurra emango diet, zorun politikoa beren oinazpitik kenduz. Jendeak bakarrik kasu egiten du bere burua desesperoan ikusten duenean, irtenbide edo baliabiderik gabe, izan ere orduan, eta esaera ingelesak dioenez, ateoek ere errezatzeari ekiten baitiote inteerarik gabeko “foxhole” batean. Hots ezak beti bultzatzen gaitu animalia politiko garen gu erantzun sinboliko baten, esannahiaren, bila — askotan belaunikatutako ateoaren fede aurkituberriaz errezatuz. Ikus dezagun alderdi bakoitza berezita: EAJ, EH Bildu, Euskadi Ahal Dugu.

EAJek erretorika oso aberats eta ideologikoki definitugabea erabili du, bere abertzaletasuna definitzeko. Ibarretxeren “zorakeriak” Madrildek egurtu zituenetik, oso terminología bitxia eta eraberritzailea, ia poetikoa, erabili du, Madrilekin duen ezkontza edota izatezko bikotetza definitzerakoan. Azken aldian, nazio foralaren kontzeptua aurkeztu dute jeltzaleek, beren abertzaletasunaren zutoin eta oinarri ideologiko gisa. Azken batean forutasuna beti ere inpeiru gaztelar edo espainiar baten barnean jazo denez, esan dezagun, zertzelada teoriko edo historikoetan sartu gabe, estatu espainiarraren barruan kokatzen dutela foru naziotasuna jeltzaleek, eta gero, bigarren momentu batean Europan eta mundu globalizatuan. Ofizializatu ez den, baina askotan entzun dudan ideología foralista eta espainiar honen azpian egiazki ezkutatzen den azken sustratua zera da, “hemen bezala ez dela inon kudeatzen.” [1] Soziologiako katedratiko batek esan zidan adibidez, Euskal Herriko kudeatzearen bertuteak Europa guztian direla ezagunak eta miretsiak.

Ideologia kudeatzaile eta konparatzaile honen atzean, azken batean, estatu espainiarra da zeruertz inkontzientea, egiazki ideologikoa, EAJen barne fantasiari eusten diona. Eta beraz, hortik aurrera EAJentzat mundu ordenak ondo segitzen du eta ondorioz ez da pentsatu behar. Arazoa eta fantasia politikoa estatu espainiarrean amaitzen da. Baina fantasia guztietan bezala, badago alderdi traumatiko bat, zeina galdera honek laburbil dezakeen: estatu espainiarraren geroaldi ekonomiko eta politikoa zein da? Berriro ere diskisizio politiko eta partidistetan erori gabe, esan dezagun, Alemaniaren eta Troikaren menpe dagoen ekonomia menderatu bat izaten segiko duela espainiarrak eta geroaldi ezkorra duela, eufemismo bat erabiltzeko. Eta beraz, EAJek Troikari eta Alemaniari buruz duen erlazioa adierazi beharko luke, bere abertzaletasunaren egiazko zentzua gaur egun, globalizazioan, esplikatzeko. Ikusten duzuen bezala, hau ez da jokabide politikoki arrazionala eta fantasia politiko batek eusten diote errealitate globalaren aurka. Eta erantzun bakarra, psikoanalisian, Freudek Verwerfung eta Lacanek foreclosure-errefusatzea bezala esplikatu dutena da, hots arazoa badagoela onartu baina ez balego bezala jokatzearena, azken batean errealitatea ukatuz. Lacan: “an element is rejected outside the symbolic order just as if it had never existed” [2] ; Freud: “the ego rejects the incompatible idea together with its affect and behaves as if the idea had never occurred to the ego at all.” [3] Fantasia politiko hau, errefusatzean oinarritzen dena, psikotikoa da, zentzu klinikoan—bere burua zatitzera darama.

Are, arazoa hemendik aurrera gero eta gehiago okertuko zaio EAJi. Izan ere neoliberalismoaren doktrinak eskatzen dituen aldaketak dagoeneko EAEn sartzen hasi da boterean dagoen alderdi hau eta horrek kontraesan global gehiago sortuko dizkio—Geroa Bai, beste egoera eta koalizio batean dago. Hitz batean esateko EAJen joera neoliberal gero eta hazkorragoa pribatizazioaren politikan laburbiltzen dela proposa daiteke. Hala, pribatizazioak gauza bat dakarkio EAJi, bere kudeatze maisu eta eredugarriaren galerarena. Hots, interes pribatuei kudeaketa utzi ahala, EAJek ondo lerrotuko ditu bere interesak Alemania eta Troikarekin, baina ezingo du esplikatu bere kudeatze europarki mirestua zertan datzan (sektore pribatuaren ustelkeriarako joera ezaguna da; gogoratu adibidez eskoletako jangeletako pribatizazioak sortutako eskandalua). Are, pribatizazioak kontraesan bat gehiago sortzen dio EAJi, egun bai baitakigu, pribatizazioaren ekonomia interesak ez direla lokalak, globalak baizik. Hots, EAJen kudeaketaren mugak enpresa pribatuen interes ez-publikoek (ustelkeriatik beti hain gertu) eta globalek markatzen dituzte eta pribatizazioaren/globalizaioaren eragina eta dimentsioa ukatuz bakarrik atera dezake aurrera bere kudeaketa hobearen ideologia forala.

EH Bilduk aldiz globalizazioaren ukatze diferente bati ekin dio. EAJena psikotikoa bada, EH Bildurena fetitxista dela proposatuko dut. ETArekiko eta programa iraultzaile-bangoardiazko batekiko egin behar izan dituen biraketa transatlantikoak direla medio, eta bere independentzi diskurtsuaren zentraltasuna kontutan harturik, EAJen antzeko arazo global bat izan du, erantzuna diferentea izan bada. Hots, bake prozesua eta independentzia bateratzen dituen programa aldebakarrekoa aldarrikatu eta gero bere programa ere estatu espainiarraren zeruertzean amaitu du. Estatu espainiarreko eliteen sistema esplotatzailea erausteko irtenbide sistemiko eta bide bakar bezala independentzia aldarrikatuz, eta are, estatu independentista horretan emakumeek luketen gehiengoa, era programatiko eta demokratikoan, estatu ereduaren definizio organiko bihurtuz, (hots euskal estatu feminista), hor amaitu du bere diskurtsua. Berriz ere, hain zuzen EAJek bezala, estatu espainiar antagoniko hori globalizaziotik eta Europatik at, linbo politiko platoniko batean egongo bailitz bezala, aurkeztu du eta bere politika fantasia horren gainean eraiki. Hala estatu espainiarretik bananduko litzatekeen estatu euskaldun baten barneko ekimen demokratikoak dena aldatuko duela baieztatzen duen fantasia politikoan sineste du EH Bilduk, hain zuzen Troikaren, Alemania hegemonikoa eta globalizazioaren garaitan.

Hots, esker independentistak ez du elaboratu euskal estatu feminista batek Troikari eta Alemaniari zein erantzun emango liokeen, eta hor hasten eta amaitzen da estatu euskaldun baten fantasia politikoa. Egun subiranotasuna Troikatik eta Alemaniatik pasatzen dela daki ezker independentistak, baino subiranotasun-gabezia hori era fetitxistan konpondu du, sozialismoa eta nazioarteko kolaborazioa-elkartasuna Troikaren eta neoliberalismoaren aurka aldarrikatuz (nazioarteko sozialismoa). Galdera da, gaur egun sozialismoa zer den, eta ezker osoak onartzen du, egun hitz hori hutsik dagoela, ez duela eduki politiko zehatzik, eta beraz fetitxe bat dela, gabezia bat estaltzeko fetitxea: ez dakigu zer den sozialismoa baina halaere sozialismoa da gure arazoen erantzuna. Hots berriro ere fantasia politiko irrazional bat dago ezker independentistaren pentsamentuaren oinarrian. Euskal estatu putatibo batek egungo garai neoliberaletan ez luke subiranotasunik, baina fetitxe batek ahalbidetzen dio subiranotasun-gabezia hori gainditu eta ukatzea. Hori da Freudek Verwerfung ere deitzen diona, baina Lacanek disavowal edo desonartze bezala bereizten duena. Hots, Freudentzat Verwerfung dena, Lacanentzat bi errealitate desberdin dira:foreclosure-errefusatzea eta disavowal-desonartzea. [4] EAJen kasuan ikusi dugu errefusatzea. Aldiz, desonartzearen logikaren bidez errealitate globala onartzen badu ezker independienteak hasiera batean, objektu edo fetitxe batek errealitate global hori ez onartzea, desonartzea, ahalbidetzen dio azkenean: “ez, ez dut subiranotasunik, baina halaere nazioarteko sozialismoak bermatzen dit subiranotasun-gabeziaren arazoa ez dela esistitzen”. Eta, are, sozialismoak egun zer esan nahi duen argi ez dagoenez, bere ezker independentistaren logika inkontzienteak, desonartzearen logika irrazionalak, inplikatzen du euskal eredu horrek kasurik onenean sozialdemokrata izaten amaituko lukeela jada ez dagoen baina fetitxeak baieztatzen dion ongi-izatearen estatu desagertua berpiztuz. Ikus beheko elkarrizketa honetan Arnaldo Otegik nola mobilizatzen duen desonartzearen logika irrazionalean oinarritzen den fantasia politikoa (“ez dugu subiranotasunik baina nazioarteko sozialismoak bermatzen digu ez dugula arazorik subiranotasunarekin”). Eman duen elkarrizketa sakon azkenetakoa aipatzen dut (maiatzak 2016):

[Galdera:] S’ha de desconstruir l’actual Europa o crear un contrapoder dels països del Sud. Per quina via t’inclines? [Otegiren erantzuna:] Si ens mirem el cas grec, és molt fàcil dir que el govern s’ha doblegat i ha abandonat els valors. Però, a Tsipras, la màfia li diu: això o corralito; i quan prova de buscar finançament internacional alternatiu, la Xina i Rússia li diuen que no. Aquest és el dilema, aquestes són les regles de joc. Va haver-hi un moment en què l’esquerra grega creia que

Europa podia reformar-se de manera democràtica, quan és un projecte de dominació que no es pot democratitzar. Hi ha gent que planteja que els canvis de govern a l’Estat espanyol, Grècia, Portugal, Irlanda… poden servir de contrapès. Però el pes d’aquests països és el que és i cal dir que aquesta UE és bastant difícil de democratitzar, per no dir impossible. L’única manera de combatre-ho és generant contrapoder i, al mateix temps, reforçant la consciència no europea. Però, mentre Grècia lliurava la batalla, la resta vam desaparèixer del ring, tot i que era una batalla de tothom. El que jo em preguntava a la presó era on eren els sindicats o l’esquerra abertzale. Aquestes batalles les hem de lliurar conjuntament i a escala internacional.Existeixen problemes globals –canvi climàtic, polítiques econòmiques– que necessiten respostes globals. Ells han globalitzat l’economia, la transmissió de capitals, les seves polítiques de mercat i nosaltres ens mantenim cadascú al seu txoko (lloc petit en èuscar, que designa els locals de les societat gastronòmiques). [5] (nire azpimarratzea)

“Conjuntament i a escala internacional” da bere fetitxea, izan ere galdetuz gero hori nola egin daitekeen erantzun bakarra jakintza gabezia da. Greziaren bakardadea ez ulertzeak frogatzen du berer enorantzia fetitxista.

Azkenik EH Ahal dugu/Podemosek determinazio edo erabakitzeko aukera onartu du, baina bi kontraesan handiren gainean eratu du autodeterminazio aukera, era berean irrazionala diren eta globalizazioari erantzuten ez dioten fantasia politiko bat paratuz. Batetik estatu barneko kontraesana du. Hots, Pablo Iglesiasen “estamos orgullosos de ser patriotas españoles”-en ondotik, zail da erabakitzeko eskubideak zer esan nahi duen ulertzea EHrentzat Ahal Dugunen arabera. Bestetik, Syrizaren sindromea dei dakiokeena du: kasu greziarra ahaztu behar izatea, gero esperantzadun baina kontraesankor bat aldarrikatu ahal izateko. Ikus dezagun arazo bakoitza berezirik.

Podemitek eratu duten estrategiak, ironikoki, estrukturalki ezinezkoa egin du erabakitze eskubide nazionala euskaldunentzat (eta katalentzat). Izan ere, Errejonek Laclauren teoria populistak inposatu dituenetik alderdian—Pablo Iglesiasen ideia antiglobalista zaharragoen gainetik salto eginez—alderdikoek zera erabaki dute: populismoak erantzuten diola logika azken batean nazional bati. Oraindik Errejonek bertsio oso motz bat eman badu ere, beraien mentore eta teoriko garrantzitsuenetakoak, Manuel Moreneok, jada aurreratu du tesia era hedatuagoan: Ahal Duguren logika populistaren hurrengo fasea “espainiar-nazionala” da. Eta fase hau ez da aukera bat, baizik eta estrukturalki beharrezkoa den hedapen bat. Moreneok bere artikuluan, “Del ‘populismo de izquierdas’ a la estrategia nacional-popular”, dioen bezala:

Se podría decir, para ser coherente con el proyecto que se dice defender, que Podemos ha sido insuficientemente populista en una acepción muy general. La condición previa a polarizarse y trazar una nueva transversalidad político-electoral es tener con quién hacerlo. La casta cumplió ese objetivo razonablemente y luego, rápidamente, se agotó. Desde ahí se hace política sin enemigo, no se ha sido capaz de definir un proyecto de país en positivo [… ].

Insisto, no se trata de una abstracción. Desde el 15M se puede decir que estamos de nuevo en condiciones de poner en marcha un nuevo proyecto de unidad popular. Lo nacional ya no es tan solo una disputa entre nacionalismos y lo popular no es solo la cuestión social y de clase. La clave es la demanda de soberanía, de autogobierno de las poblaciones por las poblaciones mismas, del derecho a decidir el modelo económico y social y el territorial. Las últimas elecciones y el debate posterior lo ponen de manifiesto. La ciudadanía quiere mayoritariamente derechos sociales garantizados y un Estado capaz de protegerla de la brutalidad de los grupos de poder económico. Las poblaciones quieren seguridad, un orden basado en la justicia y derecho a un futuro digno y previsible. La demanda de soberanía debe desconectarse de la demanda de la independencia; soberanía como poder y capacidad de decisión, como democracia republicana y plebeya. Un nuevo Estado, un nuevo poder, una nueva clase dirigente.[6]

Moreneok independentzia nazionalen arazoa (Katalunian, EHAn), bigarren mailako bihurtzen du, estatuaren eta bere biztanleen soberaniari subsumituz. Hala, independentziaren arazoa onartzen badu ere, azken batean ezinezko bihurtzen du; hots, estrukturalki esannahi-gabea izaten amaitzen du Morenoren diskurtsoan. Inigo Errejonek honen bertsio motzagoa eman du oraingoz:

¿Cómo construir un proyecto nacional-popular, democrático y progresista, en una sociedad altamente institucionalizada en la que la crisis de sus élites y partidos no es crisis de Estado? Quizás la pista tenga que ver con construir un “nosotros” blando, tenue y siempre abierto a una composición muy heterogénea, y un “ellos” duro, en torno a la ínfima minoría privilegiada que se ha situado por encima de la ley. [7]

“Nosotros” eta “ellos” horiek espainiar-nazionalak dira eskakizun estrukturalez. Pablo Iglesiasek oraintsuago esan du: “Si hay una palabra que defina a nuestra candidatura es ‘patriótica’”.[8] Madrildik datorren proiektu populista-nazional-epainiar bati Ahal Dugu Euskadik bere burua makurtu behar dionez, hots, alderdi unionista edota zentralista bihurtu behar duenez bere burua ezustean, Podemos espainiarraren dilema bera du globalizazioarekiko. Kasu honetan, Syrizaren sindromea esan diezaiokegu dilema konpondu-gabe honi, eta dilema honek Ahal Dugu ere planu politiko fantastiko eta irrazional batean lekutzen du. Hots, Ahal Duguneko liderrak xake taulaz eta kastaz ari direnean, politika nazionalki ulertzen dute eta aurkezten dituzten proposamen guztiek eite edo mozkera nazional-espainiarra izaten amaitzen dute, soluzio guztiak estatu espainiarrean konpon daitezkeen fantasia politikoa sortuz. Baina, Syrizak 2015an onartu behar izan zuen bere soberanotasunaren estatu kolpeak, hain zuzen Alemaniak eta Troikak emanak, argi uzten du Greziako ekonomiaren edozein alderdi kanpotik erabakitzen dela.

Joseba Gabilondo soberaniazHala proposatuko nuke, EAjen fantasia psikotikoa bada eta EH Bildurena fetitxista, Ahal Dugurena aitzitik neurotikoa dela. Izan ere alderdi honek onartzen du bere politika, kanpotik eta goitik behera, eratzen duen instantzia aitatiar edo boterezkoa (Troika, Merkel…), baina erreprimitzen saitzen da. Hots, abertzale psikotikoak edo perbertso-fetitxistak ez bezala, abertzale neurotiko podemitak onartzen du lege neoliberal-kapitalista, baina botere horren presentzia erreprimituz eratzen ditu bere erantzun politiko guztiak. Ahal Duguk, bere 50 orrialdeko programa politikoan, egungo politikaren dimentsio europar edo globalak, orrialde bakar bat du. Are, arazoaren izaera global eta europarra erreprimituta dago, neoliberalismoak Espainiari ezartzen dizkion mandatuak proposamen kosmetikoz konpon daitekeela proposatzen baitu programak. Hots, Troika-Alemaniaren izaera kastratzailea ezeztatuz eratzen du bere fantasia politika, eta, konpentsazioz aldarrikatzen du etxe barrutik, populismo-nazional baten subiranotasunetik, aldaketak egin daitezkeela. Bestela esanda, eta adibide bat emateagatik, Zapaterok konstituzioaren 138. sailari ezarritako eraldaketa aldatzeko gauza izango dira? Erantzuna ezezkoa da, nahiz eta beraiek baietz uste duten. Janis Varoufakisek dioen bezala:

Last December, Podemos made the mistake of opposing austerity at home without spelling out a program for altering the Eurozone’s “business plan,” within which Spain’s austerian fiscal policy is embedded. A government representing the monetary union’s fourth largest economy has to have clear proposals for the euro area as a whole.

Without a plan for ending the deflationary process everywhere, Podemos’ promise to end austerity in Spain rings hollow. And many Spanish voters, who might otherwise jump on the Podemos-United Left bandwagon, are deterred.[9]

Beraz, euskal abertzaletasunaren ortzadarrean, joera psikotikoak, fetitxistak eta neurotikoak ditugu globalizazioaren aurrean, baina, eta hori da garrantzitsuena, hala direla (psikotikoa, fetitxista eta neurotikoa) konturatzen ez direnak. Hots, ez dira oraindik konturatu fantasia politikobatean oinarritzen dutela beren globalizazioarekiko bere diskurtsua, izana eta geroaldia.

Hemen amaitzen da psikoanalisiaren laguntza oraingoz, izan ere disziplina honen erantzuna eta proposamena izango litzateke egoera hauen kontzientzia hartu eta onartu behar dutela ezer aldatu gabe (norberaren desira zeharkatzea). Baina argi dago, globalizazioaren, Troikaren, AEB, eta Alemaniaren (the reluctant hegemon, neobismarkismoa) aurrean, ezin dugu besterik gabe gure gabezia politikoaren fantasia ulertuz eta onartuz amaitu, zerbait egin behar dugu joera irrazional hauetatik inoiz erabat aterako ez bagara ere. Uste dut orain badudala entzulegoaren atentzioa eta beraz hemendik aurrera esan behar dudanarekiko atentzio gehiago lortuko dudala espero dut. Edo hori da nire fantasia politiko propioa.

Erantzun/konponbide/soluzio guztiak, egiazkoak eta berdaderoak, hitzaldian emango ditut, jakina lol

[1] http://europe.newsweek.com/spain-elections-podemos-yanis-varoufakis-syriza-mariano-rajoy-458636

[2] http://www.elviejotopo.com/topoexpress/topoexpresspodemos-del-populismo-de-izquierdas-a-la-estrategia-nacional-popular/

[3] http://ctxt.es/es/20160420/Firmas/5562/Podemos-transformacion-identidad-poder-cambio-Tribunas-y-Debates.htm

[4] http://m.eldiario.es/politica/Pablo-Iglesias-Ritz-candidatura-patriotica_0_523897662.html

[5] Sempre has dit que el cop d’estat a Xile de l’any 73 va canviar l’esquerra. Com hauria de canviar l’esquerra el cas de Grècia? La gran virtut del cas grec és que van fer un referèndum i el van guanyar, possiblement nosaltres ho haguéssim gestionat d’una altra manera, però cal adonar-se que el recorregut dins les institucions és el que és. Les grans lliçons del cas grec: no arribant al govern, ells accedeixen al poder; la batalla no es guanya a la taula de negociació per molt hàbil que siguis, sinó al carrer; i encara que tinguis el carrer a favor, si la planteges des d’un sol Estat, no la guanyaràs. Això exigeix una estratègia global, almenys en l’àmbit europeu. (nire azpimarratzea).

https://directa.cat/damunt-de-tot-lesquerra-mai-no-pot-perdre-credibilitat

[6] Lacan eta Disavowal.

[7] “Según el grupo parlamentario Nacionalistas Vascos-Euzko Abertzaleak, la gestión en manos de las instituciones vascas asegura un futuro mejor. “Gestionamos la educación, la sanidad o el sistema de protección social y lo estamos haciendo con resultados mejores que en España. No ha sido un riesgo y sí un acierto; no es un mito que aquí se gestiona mejor”. Josune Gorospe ha recordado que en Euskadi cotizan 64 personas de cada 100, mientras que en España sólo 57 y que aquí la tasa de desempleo es 10 puntos inferior.  “A la vista de estos datos, parece evidente que Euskadi tendría mayores recursos para asegurar unas prestaciones económicas justas y unas pensiones dignas”.”

http://www.eaj-pnv.eus/notas-prensa/eajpnv-reclama-transferencia-euskadi-gestion_42892.html

[8] Lacan, JacquesÉcrits. Paris: Seuil, 1966. p. 386-7;  The Seminar.Book I. Freud’s Papers on Technique, 1953-54. Trans. John Forrester. New York: Nortion; Cambridge: Cambridge University Press, 1988. p. 57-9; The Seminar. Book III. The Psychoses, 1955-56. Trans. Russell Grigg. London: Routledge, 1993. p. 321.

[9] Freud, Sigmund. “The Neuro-Psychoses of Defence“, 1894a: SE III, 58.

Joseba Gabilondo soberaniaz (“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU Udako ikastaroko hitzaldiaren hasiera)
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Joseba Gabilondo soberaniaz… (“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU Uda ikastaroko hitzaldiaren hasiera)”-ri buruz

  • Harri eta zur utzi nau hitzaldi honek.

    Baina, ez al genekien, ezker abertzalearen etengabeko matrakaren ondorioz, EAJ burgesia nazionala zela, beraz partido neoliberala, kapitalista, eta europeista zentzu erabat merkantilean? Baina, EAJ ez al da azaldu behin eta berriz oraingo eraikuntza europarraren alde? EAJk ez du kontraesanik ez konplexurik, mendebaldeko eredu demokratiko honen aldekoa da.

    Baina gauzarik ikaragarriena ez da EAJ psikotikotzat ematea. Ahal Dugu alderdi abertzalea dela? Ahal Duguk behin eta berriz esan du beraiek patriota espainiarrak direla. Eta autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea, hori esatea oso polita da adierazpenetan baina ekintza mailan, zer konpromezu hartu du Ahal Duguk horrekin? Hain juxtu PSOEri baldintza bezala jartzea beraiekin ez itunik egiteko.

    Ulertzekoa da ezker abertzalearen ikuspegitik ezkertiartasuna eta Ahal Duguren ezkertiartasu bolibarianoa urrezko domina izatea eta horregatik anai bezala kontsideratzea horrelako tipoak. Horrek ez du loturarik abertzaletasunarekin, ezkerrekoa eta eskubikoa izan daitekeena. Baina zu ezin zaitezke aldi berean patriota espainiarra eta abertzale euskalduna izan. Nazionalista eta internazionalista izatea ezinezkoa den bezala, nahiz eta ezker abertzaleak horrelako konstrukto mamuzkoak egiten saiatzen bada ere.

    Hauteskunde hauek froga argia dira, Espainiako erreferentziek tira egin dute eta gure herriaren parte handi batek erantzuna eman die. Eta EAJren botoemaileak nahiago izan du EAJri botoa eman, ezker abertzalearen hauteslegoaren erdiak beste partido espainol batera joan denean, nahiz noski ezker santu bateko partidoa izan, Joseba Gabilondoren ustetan.

  • “La demanda de soberanía debe desconectarse de la demanda de la independencia; soberanía como poder y capacidad de decisión, como democracia republicana y plebeya. Un nuevo Estado, un nuevo poder, una nueva clase dirigente.[6]
    Moreneok independentzia nazionalen arazoa (Katalunian, EHAn), bigarren mailako bihurtzen du, estatuaren eta bere biztanleen soberaniari subsumituz.”
    Barka, baina podemista izan beharrik ez dago MONEREOren (eta ez Moreneo) artikulua osorik irakurtzeko. Independentziaz mintzo denean, egilea ez da ari Katalunia edota EHri buruz, horrelako txikikeriak bost axola baitzaizkio berea bezalako PAIS bateratu eta handi baten eraikuntzaz diharduenean.
    Haren “independentzia” beste zerbaitekin lotua dago, hirugarren puntuan (“Por un nuevo proyecto de país”) adierazten duen bezala:
    “El elemento central aquí y ahora de una estrategia así definida es la lucha por la independencia del país y de la soberanía popular. Lo he defendido con mucha fuerza en los últimos tiempos y sigo en ello.”

  • Arazoa da ezker abertzaleko ideologoek ideia berdinarekin ari direla jokatzen. Independentzia ez da nortasuna ez hizkuntza ez ezer ere euskal naziokoa, eredu bat da, Podemoseko tipo horrek esaten duen zentzu berdinean. Hein horretan, ezker abertzalek bere iturri ideologikoetara jotzen du eta horrela demostratzen du bere abertzaletasunaren tamaina eza. Bai, lagunak, egunen batean ikusiko dugu, urte hauetako ezker abertzalearen borroka engainu itzel bat besterik ez dela izan, ondorioetan ikusten baitugu bere benetako ekarria. Hauteskunde hauetan ikusi da erreferentzi nazionala EAJk irudikatu duela eta ezkerrekoa Podemosek. Hain politki egindako nazio-iraultzaren ezkontza horrek azkenean bi konponente horren banaketara eraman gaitu. Berezitasun batekin, ezker abertzaleak ezkertiarrak espainol bilakatu ditu bertako “eskubia”ri ereindako klase gorrotoaz. Noski, espainolentzat klase borrokak ez dakar ondorio hilgarririk, bere nortasun nazionala ez baitago horrela arriskuan. Euskal Herria bezalako herri txiki batentzat klase borroka edota gizarte borroka planteatzea suizidio bat besterik ez da nazio ikuspegiaren aldetik. Orain ezkertiarrak beren erakunde amara joango dira, ezker abertzaletasunaren ilarak hutsean utzita. Eta bitartean ezker abertzaleko mandatariak ariko dira esaten, goazen hau egitea, eta bestea… Eta inork ez ditu beren talaietik mugituko, bertan eternizatu baitira ez dakigu zer lege sakratuaren ondorioz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude