Isiltzen ikasi, entzuten hasi

Isiltzen ikasi, entzuten hasi

(Bixenta Goikoetxearen “Feminismoa babesteko gizonezkoek egin ditzaketen 20 gauza” artikuluak jasotako erantzunen ondorioz dator hau.)

1. Feminismo hitza azaltzen den bakoitzean ez duzu zergatik burutik pasatzen zaizun edozer esan behar. Eta burutik pasatzen zaizun hori

Baina hau… broma bat da?, tira… pikutara! Ni datorren geltokian jeitsi egingo naiz, ez nazatela treneko bidaiari txoriburuek euren defizientziaz gaixotu. Euskaldunok horrelako subnormalkeriak onartzen baditugu desagertzea besterik ez dugu merezi, eta badirudi hortan gabiltzala jo ta ke marimutil lesbofeminaziz eta mutil eunukoen gizarte bat eraikitzen, mairuak eta beltzak geroz eta gehiago diren bitartean. Egin dezala, beraz, Darwinek bere lana.

baldin bada, hobe zaude isilik. Baina noski, hemen denok dugu hitz egiteko “askatasuna” eta ez naiz ni izango erabilera baldintzek ematen dizkizuten “eskubideak” galaraziko dizkizuna.

2. Emakume batek zerbait matxista dela esaten badizu, sinets iezaiozu. Noski baietz, eta are hobeto berak esan beharrik gabe konturatzen bazara. Badira jokabide eta esamolde batzuk erraietan sakon errotuak dauzkagun arren aldatu beharrekoak. Zuzendu daiteke, ez da inor jakitun jaiotzen.

3. Jaiotzerakoan gizon gisa identifikatu zintuzten? Gizarteak gizon gisa identifikatzen zaitu? Zeure burua gizontzat duzu? Ondo legoke pribilegio batzuk esleitzen zaizkizula onartzea, hauek identifikatzea eta alboratzen saiatzea. Zer den gizon izatea? Hor dago maskulinitatearen inguruko eztabaida bere ertz guztiekin, Jokin Azpiazuren hausnarketa irakur dezakezu hemen.

4. Hau ez da pertsona ona izateko manuala. Esan diezadatela lehenik eta behin zer den pertsona ona izatea. Patriarkatua gu gara, gure gain eta guri esker (ere) dirau, saiatu jarrera eta egitura sexistak ez erreproduzitzen. Zergatik? Jendarte justuago baten alde.

5. Beldurra diozu zure pribilegioak galtzeari? Normala da, ez gintuzten deskonkistatzeko hezi. Ezkerrekoa zara? Askapen mugimenduetan sinisten duzu? Kapitalari gerra deklaratu zenion aspaldi baina ez zara gai zeure burua deseraikitzeko? Hor dago koska.

Benetan, badakit honek lezio bat dirudiela, eta ez zait batere gustatzen. Hemen moztuko dut. Baina nazka-nazka eginda nago feminismoaren “aurka” zentzubako zaborra irakurri eta entzun behar izateaz. Ba ez irakurri, ez entzun. Primeran. Baina kosta egiten zait ulertzea nola den posible halako gorrotoa. Pentsatu nahi dut gaizki-ulertutik datorrela, ezikusi nahitik baino gehiago.

Inork ez dauka egia berdaderoa, nik are gutxiago. Eztabaidatzea komeni da, eztabaida osasuntsu, eraikitzaile, argudiatuak zerbaitetarako balio du, pantailari besterik gabe hitzak jaurtitzeak ez. Hala ere, eta gaia interesatzen bazaizu, itxura batean ados ez bazaude ere, honen inguruan irakurtzea gomendatzen dizut eta hausnartzea, zalantzak badituzu argitzen saiatzea. Azkenean, oso erraza da jakin gabe hitz egitea.

Zerbait aldatu nahi baduzu hasi zure burutik, izan zure buruaren jabe (ahal duzun heinean), pentsatu nola jokatzen duzun, zergatik, inguruan zure jokaerek duten eragina neurtzen saiatu. Hainbeste gauza egiten dugu egunean oso zaila dela ekintza eta hitz bakoitza kontuan hartzea baina feminismoak autodiagnosirako klabe garrantzitsu batzuk ematen ditu, patriarkatua ulertu eta zerbait eraikitzeko klabe batzuk. Horretako egin dezakezun lehenengo gauza isiltzen ikasi eta entzuten hastea izan daiteke.

7 pentsamendu “Isiltzen ikasi, entzuten hasi”-ri buruz

  • Ioritz Agirre 2015-09-24 09:10

    “2. Emakume batek zerbait matxista dela esaten badizu, sinets iezaiozu.”
    Ez. Matxismoa zer den edo ez, ez du zerikusirik dioenaren sexuarekin. Hembrismo hutsa da! Berdina egingo dugu inperialistekin. Terrorismoa eta separatismoa dela badiote, hala da eta ixo eta kitto!

    “Beldurra diozu zure pribilegioak galtzeari?”
    Mesedez esango zer pribilegio dugun gizonezkook? Txikitatiko adoktrinamendu eta jatorrizko kulpa irakasten digute. Lan baldintza gogorrenak ditugu, lan istripuen osotasuna guk osatzen dugu. Suizidioen osotasuna gizonezkook osatzen dugu. Etxegabeen osotasuna ere. Presondegian soilik gizonezkoak daude. Erahilketen biktimen gehiengoa gara. Espainia eta frantziak torturatu eta hildakoen osotasuna ere gizonak gara. Eta gainera ezin kexatu. Hau pribilegioa!

    Gizonen bat isildu behar bada zu zara. Benetan pentsatzen baduzu emakumeei lekua egin behar baduzula isildu ezta?

    Ah, eta emakume izanda gizon anonimoak jotzeko eskubidea daukazu. Zeren patriarkatu eta hori…
    http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2015-09-03/hemeroteca_articles/el-feminismo-punk-no-ha-muerto

    Gezurti hutsa zara txikito. Zure inguruko emakumeen begirunea erakartzeko hau egin behar duzu? Penagarria benetan.

  • ainhoa zenbat 2015-09-24 09:40

    Ez da nahiko kontradictorioa feminismoaren aurkakoa hamaikagarren gizona entzutea gizonak isildu behar direla esanez? Zuzen zaudelakoa nago. Baina utzi emakumeoi erabakitzen zer den sexista edo ez. Falta zena, orain gizonek eztabaidatzea zer den matxismoa.

  • antoboto mari 2015-09-24 09:54

    ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿’Hau ez da pertsona ona izateko manuala. Esan diezadatela lehenik eta behin zer den pertsona ona izatea. Patriarkatua gu gara, gure gain eta guri esker (ere) dirau, saiatu jarrera eta egitura sexistak ez erreproduzitzen’?????????????? ostiaa feminismon honekin danok ya nazkeute

  • Ortziren Haserrea 2015-09-24 10:38

    “Hau ez da pertsona ona izateko manuala.” Bai da. Txapa moral aspergarria da.

    “Benetan, badakit honek lezio bat dirudiela” Gu alekzionatzera zatoz eta gainera emakume batek badio ezin dugula debatitu diozu.

    “Eztabaidatzea komeni da”->”Emakume batek zerbait matxista dela esaten badizu, sinets iezaiozu. Noski baietz, eta are hobeto berak esan beharrik gabe konturatzen bazara.” Demostratu gabeko Matrix bat sinetsiarazi nahi diguzu?

    “Horretako egin dezakezun lehenengo gauza isiltzen ikasi eta entzuten hastea izan daiteke.” Eta blablabla

    “Hemen moztuko dut.” Eta blablabla

    Txapa tautologiko bat idatzi ondoren->”Inork ez dauka egia berdaderoa, nik are gutxiago. Eztabaidatzea komeni da, eztabaida osasuntsu, eraikitzaile, argudiatuak zerbaitetarako balio du, pantailari besterik gabe hitzak jaurtitzeak ez.”

    “Ba ez irakurri, ez entzun. Primeran.” ->”honen inguruan irakurtzea gomendatzen dizut eta hausnartzea, zalantzak badituzu argitzen saiatzea”

    “Inork ez dauka egia berdaderoa, nik are gutxiago.”->”Baina nazka-nazka eginda nago feminismoaren “aurka” zentzubako zaborra irakurri eta entzun behar izateaz.”

    Kontradikzioz beteriko iritzi testua. Hau feminismoa bera zentzugabekeria hutsa delako gertatzen da. Eskatzen digute gizonezkooi eztabaidatzeko, baina isiltzeko aldi berean. Gure sentimenduak indiskriminatuko espresatu behar ditugula eta gure ahultasunak onartu behar ditugula diote baina gero ezin dugu kexu egin iraindu/jo egiten gaituztenean (Gasteizen gertatu den bezela). Eskatzen digute gure pribilegioak uztea baina ez dugu pribilegiorik. Eraso sexualen aurka daude baina pederastia promozionatzen dute. Sexuen arteko psikologia diferentzia biologikorik ez dagoela diote, baina gizona berez biolentoa dela diote, emakumea ordea ulerkorra eta indartsua. Gizonek sexua nahi badute behartzen dituzte indartsu eta dominante izatera, baina diote umil eta ahul izan behar direla. Eta literalki diote emakumeek beti dutela arrazoi sexismoari buruz.

  • Ortziren Haserrea 2015-09-24 11:08

    Begira ezazue bideo hau:
    http://blog.annaboye.com/matriarcados-la-isla-de-las-mujeres/

    Egileak, sona handia duena azkenaldian feminismoan, dio inoiz ez duela horren gizarte igualitariorik ikusi. Baina segidan dio gizonek ez badute nahikoa lan egiten emazteek barrabiletatik tira egiten dietela. Beraz eminismoarentzat sexu erasoa gizonen aurka bada, berdintasuna da.

    Gero Pikara (Emakunderen eskutik) delakoan semearekin erlazio pedofilikoa duten emakume baten bizipenak argitaratzen dituzte. Eta hemen ez da ezer gertatu.
    https://web.archive.org/web/20150428232736/http://www.pikaramagazine.com/2015/03/mi-mejor-amante/

    Zentzugabekeriaz zentzugabekeria. Feminismoak ez hanka ez buru. Eta gero zuk sinetsiarazi nahi diguzu feminismoa horren marabillosoa dela gizonezkook besterik gabe sinetsi behar dugula? Zeren hori da artikulu honetatik gehien izorratzen didana. Garai bateko feminismo igualitarioak bere onurak ekarri ditu, baina postmodernismo-matrix erokeria hau en plan “gizona zara – kondizionatua zaude – ez duzu ulertzen – egin kasu emakumeari” NIRI EZ EZ ETA EZ. Arrazoia > sinesmena.

    Nahiago det horretarako, nire izenak dion bezela, garai ilunetara itzuli. Ilustrazioa, eskubideak eta arrazoia zerbaitetarako garatu ditugu. Emakumearen iritzia gizonarenarengan gailentzea berdintasunaren aurka dago eta sexista da. Utikan!

  • Ana Morales 2015-09-30 22:01

    Eskerrik asko, Peru Iparragirre. Oso ondo azaldu duzu. Jakina gizonok baduzuela matxismoaz hitz egiterik eta zehazterik, nola ez ba. Zuriok ere badugun bezala arrazismoaz gogoeta egiterik eta autokritikoak izaterik. Hori da egitea dagokiguna, talde pribilejiatu horretako kide izanda.

    Tamalez, ez dut uste zure postak trollak hezteko balioko duenik, trollak, definizioz suntsitzea baitute helburu bakarra, eta iraina eta mespretxua beti lagun. Orain: beharbada trolla-ez baina akritiko xamarra den baten batek agian une bat hartuko du bere jokabideak eta ingurukoenak hobeto aztertzeko, eta, ausarta baldin bada, ikusiko du noraino blaitzen duen guztia matxismoak, eta nola batzuen zapalkuntza nahitaez beste batzuen pribilejio kontziente edo inkontzienteetan oinarritzen den. Hori baino ez baita matxismoa, botere joko zaharraren aldakietako bat.

    “Emakume batek zerbait matxista dela esaten badizu, sinets iezaiozu” idatzi duzu, eta batzuk sutu egin dira. Nik uste dut inori ez zaiola printzipioz inongo afirmaziorik beste barik “sinetsi” behar. Baina nik askoz belarri zorrotzagoa izango dut talde zapaldu bateko kide baten salaketa entzuten dudanean, talde hegemoniko bateko kideak egindako salaketa entzuten dudanean baino. Beltz batek edo asiar batek edo latino batek zerbait arrazista dela esaten badit, arretaz entzungo diot, eta galdetu diot noiz eta nola. Eta prizipioz, sinesgarria egingo zait, eta, jakina sinesgarriagoa kontrakoa entzuten badut baino (euskaldun batek diostanean bezala bere eskubide linguistikoak zapalduak izan direla: lehenago sinetsiko dut hori erdaldun batek bereak zapalduak direla baino, tamalez lehenengoa delako ohikoa). Hemen ideia garrantzitsua dela.
    Enfin, ez dakit zer jende klase sumindu edo asaldatu daitekeen gizarte honetan matxismo estrukturala eta muinetaraino sartua dagoela salatzeagatik. Ezin dut ulertu, benetan.
    Mila esker berriro, Peru (bidenabar, uste dutenak matxismoa kritikatzea ez dela gizonen kontua ez dira ohartu matxismoak gizonei egiten dien kalteaz).

  • Ana Morales 2015-09-30 22:06

    Barkatu, nire iruzkinean ” Hemen ideia garrantzitsua dela” idatzi dut, baina “Uste dut hemen hegemoniaren ideia garrantzitsua dela” jarri nahi nuen.