Badator Banden Lehia, eta hamaika aldaketarekin gainera!

Badator Banden Lehia… eta hamaika aldaketekin gainera!

Gaur Banden Lehia 2015 txapelketako 7. edizioari hasiera eman diogu.

Banden Lehia lehiaketaren helburua urtero interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. Gero eta maila handiagoa erakusten dute lehiaketan parte hartzen duten taldeek eta sari aldetik ere bilakaera nabarmena eman da ediziotan zehar eta gero eta desiragarriagoak izaten dira.

Banden Lehiako talde irabazleak 2016ko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du; eta gainera, disko bat ekoiztuko du baita ere. Musika egiten baduzu, ez duzu uste pena merezi duela benetan?

Banden Lehia erreferentziazko lehiaketa bilakatu da euskarazko musikaren alorrean.

Eta aurten berrikuntza eta aldaketak egin nahi izan ditugu. Aurtengo edizioa guztiz berrituta dator, izan ere, hamaika berrikuntza egin ditugu. Hona hemen guztiak… eta hamaika dira bene-benetan! http://bit.ly/1KBfQ8e

Badator Banden Lehia… eta hamaika aldaketekin gainera!Badator Banden Lehia, eta hamaika aldaketekin gainera!