Euskaldunizar vs erdeldunizar

El País egunkariak irailaren 23an publikatutako artikuluak zur eta lur laga ditu euskaldun bat baino gehiago. “Euskaldunizar a la fuerza” izenarekin titulatu du testua Txetxu Barruezuk. Gupidarik gabe astindu ditu hizkuntza politikak.

Perla bat baino gehiago irakurri daitezke, hona hemen horietako batzuk:

Euskara
Euskal Herriko errepideko trafiko seinale bat. (Argazkia: Txetxu Barruezu)

Nazionalismoaren adoktrinamendua

“Euskaldunek gaztelaniazko hiztunei eskertu beharko liekete euren hizkuntza ikasteko prestu egotea. Izan ere, hizkuntza egoera ezberdina izango litzateke ETArik eta nazionalismoaren presiorik gabe? Erderldunen (horrela izendatzen ditu erdal hiztunak) gehiengoak kexurik gabe onartu du euskara derrigorrezkoa edo pisu handikoa izatea lanpostuetan”

“Milaka langilek euren lanpostuak arriskatu behar izan dituzte euskarararen hazkundearen eta naziogintzaren mesedetan, bereziki, hezkuntzan eta osasungintzan. Langileak euskal hiztunengatik ordezkatuak izan dira, maiz curriculum eskasagoarekin”

 

“Euskal hezkuntza publikoak hiru aukera ematen ditu: ikasgai guztiak gazteleraz euskara ikasgaia izan ezik (A eredu), ikasgai batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz (B eredua) eta ikasgai guztiak euskaraz gaztelania ikasgaia izan ezik (D eredua); praktikan, lehenengo aukera gailendu da gainerakoak baztertuz”

 

“Nahiz eta, euskara ikasleen hazkundea bermatzeko egindako gehiegizko ahaleginak bere fruituak eman dituen, horrek, ez du eraginik izan erabileran. Geure buruari galdetu behar genioke zein puntu arte ari diren nazionalistak euskararen, katalanaren eta galegoaren ikaskuntza, errepresentazioa eta sustapena adoktrinamentuarekin kutsatzen”

Gaztelaniaren garrantzia eta euskararen gutsiezpena

“Gaztelaniari hizkuntza zapaltzailearen rola atxikitzea akats ikaragarria da”

 

“Bere kultura maite duen euskaldun orok sentitzen du bere hizkuntzari jarraikotasuna emateko beharra, nahiz eta, naizonalistek hainbeste maite duten hizkuntza zahar eta enigmatikoaren jatorria kolokan jarri duten azken aldian hainbat ikerlarik”

 

Euskara gure hizkuntza da, ordez, euskara eta gaztelania gure hizkuntzak dira ikasi beharko lukete umeek eskoletan baina hori ez da euskal independentisten asmoetan sartzen”

 

“Nazionalista gehienentzat, euskara ez da komunikatzeko erreminta bat, sinbolo bat da. Euskal hiztun urria kontuan izanda, maiz, hizkuntzak ez du irlandesek gaelikoz erabiltzen dituzten lau hitzak sartzeko baino askoz gehiagorako balio. Agur, kaixo eta aitas bezalako hitzak sartzen dituzte gazteleraz edo frantsesez hitz egiten dutenean, soilik, identifikazio etiketa gisa”

3 pentsamendu “Euskaldunizar vs erdeldunizar”-ri buruz