Euskarazko-hedabideak.com gunea sortu da

Iparraldeko euskarazko hedabideen zibergune berria dugu hemendik goiti Internet-en. Euskara hutsez eta Iparralde osoan hedatuak diren euskarazko hedabideak ezagutu eta gune berean bildurik atzemateko, webgune berria sortu dute Euskararen Erakunde Publikoak eta Iparraldeko euskarazko hedabideek. Domeinuaren URL edo helbidea gogoratzeko erraza da: Euskarazko-Hedabideak.com. Gune interesgarria gure herriaren euskarazko erreferentzia kulturalak eta sozialak jasotzeko. Web 1.0 gunea izan arren, hau da, herritarren partehartzeko desioarekin sortu ez den arren, erreferentziak jasoko ditugu bertatik, eta hori jada bada zerbait. Zorionak EKE elkarteari lan horregatik. Hona hemen egin berri dudan pantailakada zibergunearen lehen orrialdearen itxura ikus dezazuen.

Iparraldeko euskarazko hedabideen topagunea
Iparraldeko euskarazko hedabideen topagunea

hedabideak, Iparraldea, kazetaritza

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

2 pentsamendu “Euskarazko-hedabideak.com gunea sortu da”-ri buruz

  • Helbidea gogoratzen erraza bai, baina nahasgarria ere bai. Hor agertzen diren euskarazko hedabideak ez dira benetan daudenen %10 ere!

    Tokiko hedabide bakar bat ere ez da bertan agertzen, eta alde horretatik erreferentzia nahasgarria suerta daiteke panorama ondo ezagutzen ez duenarentzat. Mezua bidali diegu Topaguneatik hori konpontzeko elkarlana eskainiz, ea zer erantzun jasotzen dugun.

  • Bai, Joxe, zuzen zaude. Nik ere hasieran antzeko zerbait pentsatu dut. Baina, geroago gogoeta egindakoan, neurekiko pentsatu dut zenbat diren erreferentziak Nafarroa Osoa edo Euskal Herri Osoa aintzakotzat hartzen ez dutenak. Nafarroa penintsularrean sarri entzuten dugu euskal erreferentziak Nafarroako gainerako herrialdeei dagozkien gauzak kontutan hartzeke.
    Tamalez, Nafarroa kontinentaleko euskarazko erreferentziak baino ez dira agertzen EKEren infogune horretan… Eta diot nik, zenbat dira euskarazko gauzen erreferentziekin EAE soilik, hots, Mendebaldeko Nafarroako euskarazko hedabideak, albisteak, ardoak eta zenbatgura kontutan hartzen dituztenak? Euskal Telebistatik nik sarritan entzun ditut horrelakoak, eta abertzaleen mihietan. Beraz, errua larria izan arren, Mendebaldeko Nafarroako hiriburuetan, Donostian, Gipuzkoan eta Gasteizen bereziki ere pekatua nahiko ohikoa da eta inor guti da kexu. Iparraldeko nafarrak hegoaldeko euskaldunek legetxez portatu dira kasu honetan. Zuek lagundutzeke, erraz dute konponbidea domeinu berria sortu: Ipar-nafarroako-euskal-hedabideak.info (proposamena baino ez da, jakina). .com domeinua izan barik, zergatik ez .info, horretarako da-eta. Eta Nafar erreferentzia zergatik ipini? Nafar Estatuaren subiranotasuna berreskuratu nahi dugulakotz… horren sinplea. Ni Mendebaldeko Nafarroako herri batean bizi naiz, Getxon, hain zuzen, eta Anakleto Ortueta bezala harro sentitzen naiz ene nafartasunaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude