Echeverriatik Etxeberriara eta Ignacio Ellakuriatik Iñaki Ellakuriara

Ignacio Ellakuriatik Iñaki Ellakuriara


Ignacio Ellakuriatik Iñaki Ellakuriara
Ignacio Ellakuria Beaskoetxea (Portugalete, Bizkaia, 1930eko azaroaren 9 – San Salvador, El Salvador, 1989ko azaroaren 16) jesuita, filosofo eta teologoa izan zen, askapenaren teologiaren ekintzailerik handienetarikoa. Bitartekaritza lanetan jardun zen Salvadorren, eta gerran ziharduten bi aldeetako buruzagiekin behin baino gehiagotan bildu zen. Armadako zenbaitzuk eta eskuin muturreko paramilitarrek ez zuten begi onez ikusten Ellakuriaren politika aurrerakoia, kontuan izanik, gainera, bere ikasleen artetik irtenak zirela garai hartan FMLN (Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional) erakunde armatuko buruzagi batzuk. Aldez aurretik iragarri zen bezala, 1989. urteko azaroaren 16an, talde militar batek hil zuen Ellakuria, beste bost apaizekin, etxeko langilearekin eta honen alabarekin batera, San Salvadorreko unibertsitatean egindako atentatu batean.

Iñaki Ellakuria bilbotarra zauritua izan da da Berlineko atentatuan. Oiartzungo Echeverriatik herri bereko Etxeberriarra jauzi handia dagoen moduan, Bilbo Handiko Ignacio eta Iñakiri tokatu zitzaienaren artean ere badaude zenbait ezberdintasun: Ignacio atentatuaren helburua zen, Iñakiri beste edozeini gerta zekiokeena gertatu zaio; Ignacio hil zutenak igandero mezetara joango ziren (dira), Iñakiri kasik bizitza ostu diotenak islamistak dira; batetik bestera 27 urte; baina denen artean, bat nabarmendu nahiko nuke: Ignacioren garaian ez zegoen sare sozialik, Iñakirenean bai.

Iñakiren twiterreko profilean “independentzia eta sozialismoa” jartzen du, eta fondoan Gure Esku Dago mugimenduak Zurriolan egin zuen ekimeneko argazki bat dauka; eta mundu birtualak errealitate gordina bistarazi digu beste behin.

“Zauritutako espainiarra” zen bitartean dena zen elkartasuna, dena sustengua, dena maitasuna; baina hedabideek bere pentsamendu politikoa zein zen zabaldu bezain pronto, guztia irauli eta erasoak besterik ez ditu jaso.

Ignacio Ellakuriatik Iñaki Ellakuriara

Pentsatzen dut Iñaki ospitale bateko ohean egongo dela orain, eta ez dakit nola erreakzionatuko duen sare sozialetan piztu den panorama ikusita; barkatu iezadala zerbait ona atera nahi badut.

Ebrotik behera joanda poliziak geratu, dokumentazioa eskatu eta nongoak garen ikusten dutenean jartzen duten aurpegia. Preso politikoak edota kolektiboa direla ukatu eta ondoren neurri politikoak eta kolektiboak ezartzea. Euskarekiko daukaten amorrua. Espainiarrak garela esan baina ondoren ez gaituztenean espainiar gisa tratatzen.

Arrazoia ematen digute. Hegoaldekoak ez gara espainiarrak, espainiarrek erakusten digute behin eta berriro.

Ignacio Ellakuriatik Iñaki Ellakuriara
atentaua, Berlin, ellakuria, ellakuriatik ellakuriara, Espainia, Euskal Herria, Ignacio Ellakuriatik Iñaki Ellakuriara, independentismoa, sare-sozialak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude