Abuztuak 1etik-23ra: clown antzerki ikastaroak Beran

CLOWN, SUKALDARITZA ETA ….

2009ko abuztuaren 1etik 7ra

45 orduko ikastaroa, mantenu osoan, denentzat irekia

Animatzaileak: Esther Carrizo, Pierre Vissler eta Ramon Albistur

Ikastaro honek proposatzen du sukaldaritza eta clown tailerrak tartekatzea. Pixkanaka nahasten hasiko dira biak, adierazpen bidean elkar osatuz.

Sukaldatzeak imajinatzea eskatzen du, prestatzea, eskaintzea, dastatzea… ere bai. Bide horretatik osagaien kolore, egitura, usain, zapore eta alkimiarekin jolastuko dugu.

Clowna, guzi honekin kitzikaturik, sukaldeko esperientziara pixkanaka hurbilduko da, sukaldean bizi eta lantzen ahalko duenaren egile, agertzaile eta lekuko bihurtuko da, bere saltsa propioa asmatzen.

04cocina084

CLOWNAREN AHOTSA

2009ko abuztuaren 9tik 15era

45 orduko ikastaroa, mantenu osoan, denentzat irekia

Animazioa: Ramon Albistur eta Pierre Vissler

Sukaldaritza: Esther Carrizo

“Clownaren ahotsa” ikastaro honek norberaren ahotsa aurkitzeko ibilbide bat azaltzen du, clown aktoreak daukan soinu eta sormen-unibertsoa zabaltzen eta sakontzen laguntzeko asmoz. Pixkanaka garatzen den lana da, banakako zein taldekoa. Ahotsa, emozio, sentimendu eta ideien oihartzuna bihurtuta, ekintzaren abiapuntua eta zutabea gertatzen da. Ahozkoa, oihukatua, xuxurlatua, kantatua…, norberarena edo koruarena… isiltasun eta baretasunarena…, arima eta gorputzaren adierazpena da ahotsa, norberaren barne eta ingurumenaren aditze zintzoaren fruitua. Ikastarook adierazpen bidea proposatzen du ahotsa ardatza izanik. Ez da ba ahots teknikak lantzeko ikastaldia.

06ahotsa081

EUSKAL MITOLOGIAN OINARRITUTAKO SORTZE LANEKO IKASTAROA

2009ko abuztuaren 17tik 23era

50 orduko ikastaroa, clown lanean aritzeko esperientzia dutenentzat

Animazioa: Ramon Albistur eta Pierre Vissler

Sukaldaritza: Esther Carrizo

Ikastaro honen helburua Euskal Mitologian oinarria daukan ikuskizuna sortzea da, clowna ardatza izanik. Euskal kondaira eta mitologiako pertsonaiek inspiratuta, adierazpen eta inprobisazio lanaren bidez hari dramatikoa iruten ibiliko gara. Clownaren ekintza ezberdinek zentzua hartuko dute harik eta ikuskizun batean bildu arte. Antzezlanean aritzean Clownak atzemanen du bere baitan daraman jatorri guzien bagaieria, izadi eta gizadiaren ibilbide luze baten oroimena, egungo bizitzan garaikidea eta aktiboa bihurtuta. Clown eta mitologia elkarrekin lantzeak eraman ahalko gaitu primitibotasunarekin tratua izatera eta gure gunera joatera……… mundu antolakuntza merkatu hutsa bihurtu den baino askoz lehenago existitzen zenarekin kontaktatzera, noiz natura, kosmos, auzokidearekin bat egiten genuenean… merkantilismoa giza harremanerako leku bakarra bihurtu baino lehen

07creacionrojomary1

Jakiteko ere:

HIZKUNTZAK: Ikastaroek herrialdean elkarrekin bizitzen diren hizkuntzen arteko topaketa proposatzen dute: euskara, gaztelera eta frantsesa.

TALDEA: kopuru gehiena 12 pertsona

LEKUA: Alkeberea landetxea, Larrun mendiko magaletan kokatzen da, naturarekin harremanetara gomitatuz eta baita gure kultura igortzera. Zabaldura bikoitza honek clownaren lana kutsatzen du, pertsonaiak daukan neurri mitikoa hasieratik atzematen dugu. Lana bai aretoan, bai kanpoan garatzen ohi dugu, gertu dagoen naturak eskaintzen ditugun lekuetara joaten, bere baitan dauzkan musika, kondaira eta historiarantz hurreratuz.

JANARIAK: gure ikastaroak antolatzean ongi eta bereziki zaintzen dugu janarien prestaketa, osagai biologikoei lehentasuna emanez eta dieta bereziak kontutan hartuz. Gure ogia egiten dugu, baita gure jogurtak, postreak, mermeladak… maiara joateko tenoreak atsedena, gozatzea eta elkar trukerako izan daitezela.

+ info. www.uhartean.com

Bera, clown, ikastaroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude