Udako kantua: desagertutako espeziea?


King Africa edo Georgie Dannen klasikoak. Edota David Bisbalen “Ave Maria” eta Gozategiren “Kalanbreak“. Manu Chaoren kantu martxosito haiek ere ezin baztertu. Gogoratzen zarete kantu honetaz?

Zenbatetan entzun ote genituen aspaldiko uda haietan?. Txosnan eta diskotekan, telebistan eta udako kantu onenen bilduma xelebre haietan.

Haiek benetako udako kantuak ziren. Nazkatzeraino, behin eta berriz entzuten genituen han eta hemen.

Aspaldiko urtetan ordea, ez dago “udako kanturik”. Ez zaigu iruditzen behintzat.

Gaur egungo kantuek ez dute lehengoen xarmarik. Denak reggaeton estilokoak, lehengoen lelo errepikakor eta festa usainik gabe.

Ala gure iritzia erratua dago?

Oraindik udako kanturik ba al da? Hala bada zein da uda honetan, han eta hemen entzuten den kantua?

Eta euskaraz, Gozategi eta Hemendik At-enez gain, izan al da udako kanturik?

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude