Kopa, Bartzelonara

Honela jarraitu dugu finala
Lehen zatia amaitu baino lehen berdindu du Bartzelonak eta jokoan erraz nagusitu da. Azkenean, aise irabazi du partida, agian, une honetan, munduko talderik onena denak. Zaleen jarrera paregabea izan da, kiroltasunez, bi taldeak txalotu dituzte eta Bartzelonakoak ‘Athletic, Athletic!’ ohikua ere aritu dira. Festa harmailetan, futbola zelaian eta Athletic txapeldun (orde).

Toquero 1-0 (9′), Toure 1-1 (31′), 1-2 Messi (55′), 1-3 Bojan (58′), 1-4 Xavi (64′)

Futboletik at, Espainiako hedabideetan, TVEk Espainiako ereserkia zuzenean ez emititzeak eztabaida sortu du. Horren ordez, zuzeneko konexioa egin zuten Bilbo eta Bartzelonarekin, eta atsedenaldian eskaini zuten himnoaren errepikapena,  musika ahal bezain beste igota. Txistuak nabarmen entzuten ziren hala eta guztiz ere. Hona TVEren zuzenekoa.

Ikusi hemen argazki eta bideo gehiago
(9′) Toquerok buruz sarera, Yestek ondo ateratako korner itxi bat. Ametsa posible da.
http://www.youtube.com/watch?v=AOnhx_VF53s

(32′) Toure Yayak banakoa areaz kanpotik jaurtita. Bartzelona baloiaren jabe eta Athletic bere zelaian sartuta.

http://www.youtube.com/watch?v=9mwsPt9r7qA

(55′) Messik aurretik jarri du Bartzelona, bigarren zatia hasi eta berehala. Bartzelona gustora dago zelaian, eta Athleticek ez du baloia gehiago edukitzea lortzen.

(58′) Bartzelonaren kontraerasoa. Bojanek pase sakon bikain bat jaso eta barrura. Kontatu zenbat pase egiten dituen Barçak.

http://www.youtube.com/watch?v=YqtzocB_PMM

(64′) Falta area ertzean eta Xavik eskuadrara.

http://www.youtube.com/watch?v=IhbHvhsKFh4

Hona gol guztiak bideo bakar batean.

Partida amaiera hunkigarria izan zen, eta futbolak izan beharko lukeenaren adibide.  Zaletuek sekulako txalo zaparrada eskaini zieten bi taldeei eta Bartzelonako jokalariek Athleticeko jarraitzaileak zeuden aldera hurbildu ziren eskerrak ematera.

http://www.youtube.com/watch?v=N6sLFsyXPvQ

Ereserkiaren polemika

Ereserkiaren ordez, hau eman zuen TVEk.

Atsedenaldian eskaini zuten ereserkia. TVEk barkamena eskatu du, giza akatsa bat izan omen da. Hedabide batzuk aldiz, zentsuraz ari dira mintzo.

http://www.youtube.com/watch?v=wR0OWU3w500

Audioak entzuteko hemen klik egin (SER)

Athletic, Bartzelona, finala, kopa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Kopa, Bartzelonara”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude