Lehendakarigai ikusten duzu Garbiñe Biurrun?

Lehendakarigai ikusten duzu Garbiñe Biurrun?

Lehendakarigai ikusten duzu Garbiñe Biurrun?

.

Hauteskunde berri batzuen atarian gaude, oraindik data zehazteke dagoen arren, ekainetik urrirako tartean izango baititugu Eusko Legebiltzarrerako bozak. Eta Garbiñe Biurrun izan daiteke Podemos-Ahal Duguren lehendakarigaia. Atzo tolosarrak berak EiTBko Faktoria saioan Maite Artolari aitortu zion alderdi morearen proposamena jaso duela.

.
Biurrun eskaintza aztertzen dabil, eta aurki hartuko ei du erabakia, goiko audioan entzun duzuenez. Bitartean, gainontzeko alderdiak egin dute epailearen hautagaitzak ekar lezakeenaren aurre-balorazioren bat. Euskadi Irratian jarraituta, iluntzeko Mezularian Larraitz Ugarte abertzaleak eta Josune Ariztondo jeltzaleak erantzun dute Ainhoa Etxebestek luzatutako galdera:

.

Lehendakarigai ikusten duzu Garbiñe Biurrun?

.

Larraitz Ugarte (EH Bildu)

.

«Uste dut Ahal Duguk izan zezakeen hautagairik onena dela. Badu prestigio bat bere lanbidean, pertsona mediatikoa ere bada, ez da pertsona ezezagun bat publikora salto egin behar duena oso epe laburrean.

Uste dut erabakia hartuta duela; ez duzu esaten medio batean eskaintza bat egin dizutela serioski baloratzen ari baldin bazara ezezko bat ematea; gainera hain modu sinkronizatuan Ahal Duguk ere erantzun duenean.

Podemos-Ahal Duguko lehendakarigaia izango da, eta oso ona, Iñigo Urkulluri buruz buru begiratzeko moduko hautagaia».

.

Josune Ariztondo (EAJ)

.

«Ados, ez duzu hain esplizituki adierazten eskaintza duzula eta aztertzen zabiltzala ezezkoa pentsatuta baduzu; horrela hitz egiten duenak baiezkoa hurbilago du ezezkoa baino.

Beste guztiarekin ere ados. Pertsona mediatikoa da, ezaguna da, prestigioduna da, adinean egokia da, mundu guztiak ezagutzen du, euskalduna da, emakumea da…

Gainera, ideologikoki ulergarria da, aurreko urteetan ere babesa edo bere izena Ezker Batuaren alboan jarri duelako. Egongo dira beste batzuk ere, orain burura etortzen ez direnak, baina oso hautagai egokia da Ahal Dugurentzako (…) oso pertsona ezberdinak izan arren, gogora ekartzen du Manuela Carmenaren irudia». 

.

Eta zuk, lagun, ikusten duzu lehendakarigai?

.

Lehendakarigai ikusten duzu Garbiñe Biurrun? /  Lehendakarigai ikusten duzu Garbiñe Biurrun?
ahal dugu, bozak, Garbiñe Biurrun, lehendakarigaia

6 pentsamendu “Lehendakarigai ikusten duzu Garbiñe Biurrun?”-ri buruz

  • Urdai azpikoren bat zozketatu behar zenukete, horrelako inkesta zozoetan parte hartzen dugun zozoen artean.

  • Ez bakarrik, lehendakarigai, lehendakari ere bai ezker abertzalea ez bada espabilatzen eta bere benetako oinarri soziala zein den ez bada konturatzen. Podemos imitatzetik desastrea datorkio.

  • Aka Baramos 2016-04-16 15:23

    Ezker abertzalea zaharkituta eta jokoz kanpo samar dabil. Podemosek joko-arauak aldarazi ditu, eta abertzale askorentzat ere erakargarri bilakatu da. Ezker abertzale ortodoxoak urte luzez arrazoirik eta gupidarik gabe egurtu dituen “traidore”, saldu”, “epel” eta “susmagarri” askorentzat aukera bilakatzen ari da Podemos, eta zer esanik ez, Biurrun bezain hautagai bikaina lotzen badu.
    Gaur gaurkoz ezker abertzaleak ez dauka egitasmo ezagunik, ez eta jardun erakargarririk ere. Otegi ez bada, ez dauka buruzagi erakargarririk, eta betiko betikoak dira agintean dabiltzanak. Horietako asko, aski erreak, gizartean eragin gutxikoak.
    Erronka zailei egin beharko die aurre ezker abertzaleak datozen hilabete eta urteetan.

  • Ba honek milaka boto badakiz nola lortu:
    _Errefutxiak ekarrita. Atzerritar ezkertiarrak pablemos bozkatzen dute.
    Orain PNV eta Bilduk gozatuko dituzte inbasioaren ondorioak; IU-koen bezala karneta aldatu eta kito. Laburretara pentzatsearen gauzak.

  • Peru Dulantz 2016-04-18 13:40

    Hautagai horrekin Podemosek boto gehiago hartuko lituzke alderdi abertzaletatik PSOEtik baino. Gehiengo espainola ez dago urruti Legebiltzarretik.

  • Podemos-en eta unionismo “progre”aren aurpegi jatorra eta mediatikoa da Garbiñe Biurrun, dudarik gabe. Espainolek badakite haien abaguneak jokatzen. Ea abertzaleok espabilatzen dugun….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude