Sexua marrazten

Sexua marrazten

Nola marrazten duzu zakil bat, edo alu bat? Badakizu halakorik marrazten? Bi lerro sotilez ala era korapilatsuan egiten duzu? Inoiz egin duzu halakorik?…

Patrice Bauduinet errealizatzeile belgiarrak, parean aurkitzen duen ia edozeini eskatzen dio Mouleskine kaierean egin diezaiola organu sexualaren marrazki bat. Baina ia inork ez du sexu organurik marrazten, edo ez hori bakarrik, behintzat. Nahita ala nahigabe, ia mundu guztiak gaineratzen du marrazkian garaiotan sexuarekin dugun tentsioaren albistea, edo dardara, gutxienez.

2010 urtetik hona, horietako 6480 bildu ditu liburu batean: Sexuaren 1001 ikuspegi.

Hemen azpian jarri ditut bildutako batzuk baina ordaina eskatuko dizut trukean, zergatik ez duzu zeuk sexuaren marrazki sinple bat egiten, argazkia atera eta helbide honetara bidaltzen?.

Ondoren politenak, edo interesgarrienak, edo bitxienak… hautatuko ditut beste sarrera batean hementxe herrenkadan jartzeko. Izan ere, noiztik ez duzu marraztu sexu organu bat, dela arrarena, dela emearena? Ale, Picasso, edo Picassa,  anima zaitez!

Sexua marrazten

Sexua marrazten

Sexua marrazten

Nire begietatik ...

Zer duzu buruan “Sexua marrazten”-ri buruz