Microsoften Xbox bideokontsola berriaren proiektu izena Durango da

durango 360Xbox 360 kontsolaren ondorengoa martxan dagoela dirudi, eta, izen bat ere zabaldu da: Durango. Jakina, ez da makinaren izena izango, baina harritzekoa da Amalur bideojokoaren ostean, euskal izen bat erabiltzea proiektu teknologikoa izendatzeko.

Alta, Durango Mexikok dituen 31 estatuetako bat ere bada. Horri egiten diola erreferentzia diote hedabide amerikar batzuek. Nolanahi ere, Project Natal (Xbox 360), PSX (PlayStation) Katana (Dreamcast) edo Dolphin (Game Cube) izenen artean kokatu da herri bizkaitarraren izena.