UnamunoTube: Unamuno BHIko ikasle bideokazetariak

UnamunoTube: Unamuno BHIko ikasle bideokazetariak –

UnamunoTube: Unamuno BHIko ikasle bideokazetariakJakina denez, azken urteotan kazetaritzaren formatua aldatzen doa. Gaur egun, kazetariak jakin beharra du gidoia idazten, argazkiak ateratzen, elkarrizketak egiten, bideoak grabatzen eta horiek editatzen.

Horrela izanda, Bilboko Unamuno BHIn proiektu bat sortu dugu etorkizuneko erronka horri aurre egiteko; proiektuaren izena UnamunoTube da. UnamunoTube proiektuan ikasleek elkarrizketa bat egitearen nondik norakoak ikasiko dituzte, gidoitik hasi, elkarrizketa egin, grabatu, soinua eta argia egokitu eta azkenik bideoa editatu arte.

Bideoen bidez, saiatuko gara ikastetxearen ingurukoak ikustarazten eta ikastetxearen komunitatea indartzen. Bideo horiek UnamunoTube izeneko Youtube kanalean eta Twitter kontuan ikusi ahal izango dira eta ikastetxearen inguruan gertatzen direnen islada izatea da asmoa.

Ikusgai dituzue orain arte egindako bi elkarrizketak: Xabier Madariaga kazetariarena eta Esti Vivanco idazle eta Unamuno BHIko irakaslearena.

Proiektuaren aurkezpen bideoa ere ikusteko aukera duzue. Eta gogoratu, bideoak gustatu bazaizkizue eman “atsegin dut” botoiari eta egin harpidedun!

unamunotube

UnamunoTube: Unamuno BHIko ikasle bideokazetariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude