Mikel Pagadi: “Politikariek ez didate graziarik egiten”
Mikel Pagadi (Villabona, 1974) bizkorra da hizkeran, erreflexu onekoa eta alaia, nahiz eta berak denboraren %95ean serioa dela esan. “Beti automatikoakin jarrita nago okurrentziaren baterako”, dio. Bere eskolan, irakaslearen desgrazirako, beti guztiari ginda ipintzen aritu ohi zen, eta orain afizio hori du ofizio. Bere lanarekin bizi ahal izateko, disziplina guztiak landu behar direla gogoratzen digu, horregatik dela saltsa guztietako perrexila. Gidoilaria eta umoregilea da Villabonako mutila, EITBko Wazemank, Brinkola edo Oilategia proiektuen asmatzaileetako bat. Antzerkian Xabinaitor-enak ere egin ditu. Hitzordua Miramongo EITBren etxean egin dugu. Errodajerako plato itzalietako batean eseri gara, argiak piztu eta hasi da elkarrizketa. Hona hemen bere erretratua.