Joseba Permach: “Kontraesanez betetako zapatak jantzita ere, posible da mundua aldatzea”

Bere ibilbide politiko luzean zehar, asko eta asko bizitakoa da Joseba Permach (Donostia, 1969). 1992tik 2000ra Donostiako zinegotzi, 1997tik aurrera Herri Batasunako mahai nazionaleko kide eta 2004tik 2005era EAEko legebiltzarkide izan baitzen, besteak beste. Euskal Herriko gatazka bertatik bertara sofritu eta gartzela behin baino gehiagotan probatu arren, politikaren lehen lerroan jarraitzeko adore irmoa erakutsi du. Ekonomian lizentziatu zen eta gauzak oso garbi ditu: “Pairatzen ari garen krisi sistemiko honen irakurketa marxista egitea ezinbestekoa da”.

1-Zer irakurketa egiten duzu urriaren 21eko hauteskundeen inguruan?

2-‘La Tuerka’-n Pablo Iglesiasek zioen EHBildurena kanpaina lighta izan dela.

3-Konparatu daitezke Greziako eszenatokia eta Euskal Herrikoa?

4-Inoizko emaitza onenak, 21 jesarleku. Zer egin botere horrekin?

5-Abstentzioa %35ekoa izan zen. Zer esango zenioke abstentzionista bati?

6-Nork agintzen du EHBildun?

7-Masek autodeterminazioa 4 urtetan iragarri du. Zer ibilbide ikusten diozu?

8-Zer iritzi duzu Juan Jose Ibarretxe lehendakariaz?

9-Hartuemanik baduzu Arnaldo Otegirekin?

10-ETAk urtebete utzi zuela. Zergatik dira garai berriak?

11-Zer esango zenioke ETA kondenatzeko eskatzen dizunari?

12-Zein da Joseba Permachek pertsona gisa egiten duen autokritika?

13-Zenbat denbora beharko da herri honen zauriak sendatzeko?

14-Ez dirudi postmodernitateaz geroztik marxismoarentzat lekurik dagoenik?

15-Ez al gara gu geu Kapitalismoa, edo Kapitalismoak irentsi gaitu?

16-Kutxabanken fusioa positiboa da Euskal Herriarentzat?

17-Oker ez bagaude ZuZeuko irakurlea zara, ezta?

 

ELKARRIZKETA OSORIK

Ekaitza bainuontzi batean

16 pentsamendu “Joseba Permach: “Kontraesanez betetako zapatak jantzita ere, posible da mundua aldatzea””-ri buruz

  • Ez dut gertutik jarraitu eta ez naiz inoiz izan Permach zalea, seguraski ezker abertzalearen garai ilunetan lehen lerroan aurpegia eman behar izan zuelako, egoera gogor samarretan maiz. Baliteke horregatik bere irudia nigan nahiko erreta egotea. Hala ere, asko gustatu zait elkarrizketa, hausnarketa sakonak eta nire ustez jatorrak planteatzen ditu. Zorionak elkarrizketagile eta elkarrizketatuari!

  • Uste dut ezker abertzaleak beste kapital humano bat erabili behar duela. Permach eta beste hainbaten ahotan txirriatu egiten dute diskurtso batzuek.

  • “Bueno, urtetan, agian, izan dugun jarrera…ba, nolabait…pues, ee, mingarria agian, ere suertatu delako hainbat, eee, hainbat biktimentzat”. Ikusten da %100ean konbentzituta dagoela esaten duenaz. Kar, kar!

    Bueno, ondo dao orokorrean, egia esan.

  • Sandi, Permach “kapital humano” handia da. Hobe zenuke berak aportatu duen ta aportatzen duen erdiaren laurdena aportatuko bazenu zu. Ezjakintasuna zer ausarta den. Bide batez, euskaraz ikasi beharko zenuke. “Txirriatu” irakurtzeak kakagurea ematen du.

  • Ezjakintasuna? Gotzon, ondotxo dakit zer ekarpen egin dion gizarte honi, eta hain justu horrexegatik diot ezker abertzaleak hobe lukeela beste erreferente batzuetan oinarritu “eszenario berri” hau. Baldin eta benetan berria bada. Ez da nahikoa esatea “eszenario berrian gaude” eta kitto. Hainbat jendek sinesgarritasunik ez du horretarako.

    Bestalde, barkatu kaleko hizkerako hitz bat jartzeagatik Mitxelena XVI. jauna… baina, aizu, memelokeria ikaragarria da “euskaraz ikasi beharko zenuke” eta horrelakoekin hastea, telebistako tertuliano merkeen modura. Euskaraz zuk baino okerxeago jakingo banu ere, esan dudanaren egiazkotasuna edo gezurrezkotasuna berdin-berdina izango litzateke. Eta azala behar da, edo oso absurdoa izan, niri hori esan eta zuk zerorrek ostikada ederra emateko gero bai ergatiboari eta bai “aportatu” bezalako euskal hitz jatorra erabiltzeko. Beraz, utzi inora ez daramaten dialektika joko txepelak eta jarraitu haria argumentatzen… eskerrik asko.

  • Ea, kontua oso sinplea da: ez zarete izango ezker abertzaletik kanpokoek ezker abertzalearei lezioak ematen hasiko zaretenak, ezta zein erreferente eduki behar dituen esango diozuenak ere. Nik ulertzen dut zenbaiti ez diola onik egiten ezker abertzalea indarrean ikusteak, garaitua zegoela sinestu zutelako (usteak ustel…), baina zer egingo zaio ba, izorratu egin behar. Permachen traiektoria jarraitu dugunok oso ondo dakigu zer egin duen orain arte, zer konpromezu pertsonal izan duen, eta justu horrexek bihurtzen du erreferente baliogarria. Alegia, praktika, ez saloiko teorizazio politak. “Listoen” listokeriak eta sinesgarritasun zertifikatuak kakagurea ematen didate.

    • Hori da kaka egin beharra, gizona.
      Ez, nik ez dut inolako leziorik eman nahi, eta oso ondo iruditzen zait zuretzat (edo dena delakoarentzat) erreferente baliagarria izatea. Hori bai, beste bateontzat hainbat jendek ez duela sinesgarritasunik ere sinestu beharko duzu. Hala baita. Piperrik ez zaizula inporta? Oso ondo iruditzen zait hori ere. Baina uste dut besteekin interakzioak eta sinergiak sortu nahi badira, interlokutoreen sinesgarritasunak baduela bere garrantzia. Sortu nahi badira, behintzat.

      Aio, eta sendatu kakagurea. Arratsaldeon pasa.

      • Sandi, zer da lezioak ematea? Hara zuk idatzi duzuna, hitzez-hitz: «Ondotxo dakit zer ekarpen egin dion gizarte honi, eta hain justu horrexegatik diot ezker abertzaleak hobe lukeela beste erreferente batzuetan oinarritu “eszenario berri” hau. Baldin eta benetan berria bada. Ez da nahikoa esatea “eszenario berrian gaude” eta kitto. Hainbat jendek sinesgarritasunik ez du horretarako». Hori ez bada lezioak ematea… Ondoren xuabeago zabiltza, pozten naiz.
        Bai, pixkat eskatologikoa ibili naiz, gaizki egina.

        • Lezioak ematea eta iritzia ematea nahasten duzula iruditzen zait…
          Dena dela, lezioa izan ala iritzia izan, zure lehen interbentzioa heavyagoa da… bai horixe. Hanka sartze eta guzti.

          • Ai, Sandi, Sandi… hemen hanka sartze latza egin duena zu izan zara, nahiz eta orain xuabe xuabe ateratzen saiatzen ari zaren. Segi, ederki ari zara.

          • Hari honetan esan dudana sinatzen dut hitzez hitz. Bai Permachi buruz esan dudana, bai zuri esan dizudana. Hitzez hitz. Zuretzat hanka sartze omen den hori eta guzti. Nahiz eta ezjakina izan eta euskara ez jakin.
            Eta eztabaidako argumentuei erreparatu ordez eztabaidariari hainbeste erreparatzeak ez dut uste zure sinesgarritasuna hobetzen ere laguntzen duenik. Xuabe xuabe esango dizut hori ere. Noski. Eta inolako kakagurerik gabe.

  • “ez zarete izango ezker abertzaletik kanpokoek ezker abertzalearei lezioak ematen hasiko zaretenak” Hori bai arrazoia!! bejondeiala!! Ezker abertzaleak esaten duena epistola dek, sinisten duenarentzat. Gainerakook nahi adina kritikatu eta mesprezatu zezakeagu ezker abertzalearen diskurtsoa. Grazia egiten zidak garai berrietaz hitzegiten, garai “zaharretako” hizkera erabiltzea: “garaitua”, “konpromezu pertsonal”, “erreferente”. Ezker abertzaleak orain bere egiten duen diskurtsoa lehentxoago bere egin zutenak traidoreak eta lapurrak hituan Permach-en esanetan eta orain bera zer da? iluminatu bat?.
    Hik bezala pentsatzen ez duen jende asko ziok, eta hauek errespetatzen ez dituanez, zaila daukak besteek hi errespetatzea. Ondo segi angelito.

    • Ongi etorri, Xabiertxin. Ez dek oso listoa ematen.
      Begira, berriro azaltzen saiatuko nauk, ea aklaratzen haizen. “Gainerakook nahi adina kritikatu eta mesprezatu zezakeagu ezker abertzalearen diskurtsoa” diok, eta arrazoi osoa daukak. Baina oso tontoa izan behar dik jarrera hori daukazuenok ezker abertzaleari zer egin behar duen aginduko diozuela uste izateko. Nik konprenitzen diat Aintzaneren aldeko apustua egin eta kaka eginda geratu zeraten aralarkideok haserretuta egotea, baina hori zuen problema dek: aurretik pentsatzea asko zenuten. Hire purrustadaren gakoa heure hitzetan zegok: ¨konpromezu pertsonala” garai zaharretako hizkeratzat jotzen dek. Bada lehen beharrezkoa huen, orain ere bai, eta etorkizunean ere bai. Baina, klaro, hitz horiek zer esan nahi duten ere ez dakienari, alferrik dek ulertuarazten saiatzea. Hala, segi hire itzalari errespetu lezioak ematen.

  • Ortzi Murua Berra 2012-11-01 15:16

    Sarri kritikatu da Ezker Abertzalea jarrera abanguardista izan omen duelako. Baina hori da nik Aralarri kritikatzen diodana. Garai horretan indarkeria besterik gabe ukatu bazen, orduan bai haustura haundia gertatuko zela herria eta alderdiaren artean eta Ezker Abertzalea herriaren erritmoan ibili da, piskanaka, oinak lurrean. Kontua da jendeak azkar ahaztu dezakeela gaur egungo egoerarekin Ezker Abertzalearen jarrera hori eta jende gehiagori ideki beharrak kaltea eragin diezaiokeela. Baina herriari dagokio horretaz konturatzea, agian jakingo dute Aralarren bere garaiko jokaera eta oraingo Ezker Abertzalearena bereizten eta neurri berean botoa ematera joan eta eguneroko lana uztartzen.

  • Gotzon:

    “Nik konprenitzen diat Aintzaneren aldeko apustua egin eta kaka eginda geratu zeraten aralarkideok haserretuta egotea, baina hori zuen problema dek: aurretik pentsatzea asko zenuten.”

    Halakoak entzunda EHBilduri bozka eman izanaren damua sartzen zaidak. Zaintzak hainbeste maite duan alderdia, eta honen boto-emaile GUZTIAK, anitzen arteko akordio gisa ari baitzarete saltzen koalizio-proiektu hau.

    Edo PNVero bat haiz anonimotasunetik ezker abertzalea kakaztu nahian? Bestela ezin diat ulertu…

  • CRISTINA IRUN 2012-11-05 21:17

    La unión de catalanes y vascos haría la fuerza, en la unión esta la clave