Iñaki Perurena finlandiarrei harrijasotzea zer den azaltzen, 1980ko hamarkadan
Iñaki Perurena finlandiarrei harrijasotzea zer den azaltzen, 1980ko hamarkadan
Harriak jasotzea “jende bati eginiko omenaldia” da. Hala zioen Iñaki Perurena berak Finlandiako telebista kamera baten aurrean. 1980. hamarkada amaierakoa da erreportajea, aurkezleak dioenez Perurenak 309 kiloan zuen eta marka; 1990ean 315 kilo jaso zituen.
Nola arraio heldu ziren finlandiarrak Leitzaraino?
309an bazuen marka, eta 315 “igo” bazituen gero, 624an utzi al zuen marka? 🙂
Uste dut 315 “jaso” zituela.
Zorionekoa ni, gaizki esana zuzentzeko aukera baitut. Eskerrik asko, Aitor.
Ez horregatik, atentzioa deitu dit ta txiste tontoa zen. Ez zen nire asmoa kiskilosoa izatea.