Gora ETA trending topic mundiala!

Twitterrean nabil eguerditik gutxi gora-behera, eta izugarria da irakurri behar izan dudana…Eta oraindik irakurtzear izango ditudanak…

flickerretik Eldh-i hartua

flickerretik Eldh-i hartua

Gora ETA trending topic mundial bilakatu da Twitteren gaurkoan (twitterreko teknizizmoak ezagutzen ez dituzuenontzat: trending topic deritzona twitterreko mezuetan gehien errepikatzen diren hitzak dira, momentu horretara arte gehien jorratu den gaia, hain zuzen) eta milaka (edo milioika, ni letretakoa naiz eta…) dira hitz horiek erabiliz sare sozial horretan publikatzen ari diren mezuak. Batez ere #gora ETA gai nagusi izateaz harrituta eta horren aurka daudenak ari dira idazten, hau da, horiei esker igo da gorenera gaia, mezuak bidaltzeari utziz gero, edo eta mezuetan hitz horiek aipatu ezean, aspaldian utziko zuen goian egotea.

Hitz horiekin idatzi den lehen twitta/mezua aurkitu nahian nabil, haren jatorria, hain zuzen, baina ia ezinezkoa da, zerrenda amaigabea baita. Hala ere, horietako batean sorburuaz hitz egiten da. Antza denez norbaitek hedabide bateko albiste bat twitteatu du, eta titularrean hitz horiek ageri dira, antza, beraz jendea horren inguruan hizketan hasi da gai nagusi bilakatuz. Ondorioz, jendea #gora ETA gai nagusi izateaz kexatzen hasi da, baina berba horiek erabiliz, beraz, amaierarik gabeko kiribil bilakatu da…

Lehen twittaren bila, hainbat eta hainbat mezu irakurri ditut, gehienak euskaldunon inguruko etiketen ingurukoak, hau da, guztioi zaku berean sartzen gaituztenen deskalifikazioen ingurukoak, “que se mueran todos los vascos” izan da, agian, horien artean lightena-.

Horretaz aparte, Doraemon marrazki bizidunen abestiak (…roon poon poon, gora eta gora beti…) terrorismoari apologia egiten diola irakurri behar izan dut…Baina beno, azken baten irakurri dudan gauzen artean normalenetarikoa izan dela aitortu behar dut, eta jendearen ignorantziari esker irria eragin didala azterketa denporaldi euritsu eta ilun honetan.

Nik ez dakit zer pentsatu, asko dira ETAren amaierarekin poz handia hartu zutenak, betirako ahaztu nahi dutenak, baina badirudi ez dutela nahi, edo ezin dutela, nolabaiteko beharra dutela ETAren inguruan hitz egiten jarraitzeko, Euskal Herria eta euskaldunok horrekin identifikatzen, etiketatzen eta iraintzen jarraitzeko beharra.

Askotan entzun dut gainera, euskaldunok garela gai hori beti ahoan darabilguna, ezin garela horri buruz hitz egin gabe bizi. Nola ez dugu horren inguruan hitz egingo, bada, etengabe gure mihiei tiraka badabiltza? Beti horrekin identifikatzen bagaituzte? Ez badute sekula gure nortasun, izaera eta kultura ezberdinak direla ulertuko? Saiatuko balira, behintzat…Gainera hitz horien nagusitasuna albiste bilakatzen ari da hedabide ezberdinetan, nortzuk dira, beraz, gai horri iraganean geratzen uzten ez diotenak?

Baina beno, ikasten jarraitu beharra daukat zorion edo txarrez…Behintzat berotu eta dena egin naiz hartutako amorruaz…

Ea gutaz horrela hitz egiten dutenek gure ingurukoaz zertxobait ikasten duten eguna iristen den…

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara