Gorka Julio: “Internet gune libreenetakoa da, eta mantendu egin behar dugu”
Izenez bezain beste ezagutzen dute Gorka Julio (Andoain, 1982) Teketen ezizen zibernetikoarekin. Ez da harritzekoa. Sareko garatzailea, blogaria, hacktibista… teknologia berriak non bera han, are interes handiagoz komunitate baten alde ari bada. Hamaika proiektutan hartu du parte: batzuek bizirik diraute, beste batzuk desagertu dira, baina begi bistakoa denez, guztietatik jaso du eskarmentua.
Joan zen asteazkenean hitzaldia eskaini zuen Gasteizen, AEKren eskutik, “Sare sozialak eta gizarte aldaketak” izenburupean. Amaitutakoan galderei erantzuteko minutu batzuk hartu zituen, Judimendi auzoko euskaltegiko gela batean. Hitz eta pitz aritu da interneten argi eta ilunez, euskara hitz tabura heldu arte. #etaholadena
“Internetek mila tresna
eskaintzen ditu zentsura
era batera edo bestera saihesteko”
Internet kontrolatzeko edo mugatzeko mehatxurik badago?
Arriskutsu ikusten al duzu Google bezalako enpresek gero eta zerbitzu gehiago bereganatzea?
Googlek beti esan du ez dela deabrua, baina hasieratik bi munduen arteko jokaera izan du. Software libreei sostengua erakutsi die, baina beste alde batetik zerbitzuetan oso zentralizatzailea da, azken aldian batez ere. Google izan edo beste bat, gutxi batzuk boterea eskuratzeak nahi du esan datu gurutzagarri asko izango dituztela. Hori arriskutsua da. Interneten izaeraren beraren aurka doa. Zerbitzu bateratzaile erraldoiek dependentzia sortzen dute. Hori ez da inoiz ona.
Interneten garapenean inflexio puntua izan badira sare sozialak, etorkizunean nondik etor daiteke hurrena?
Mugikortasuna izango da niretzako etorkizun gertuan izango dugun joera argienetakoa. Internet izango dugu ez bakarrik mugikorrean, baizik eta gailu gehienetan. Gauzen internet deitzen diote batzuek. Domotika bezalako teknologiak egunerokora iritsiko dira. Gailu inteligenteak izango ditugu, eta internet edonon. Hortik etorriko den aldaketa potentea da. Mugikortasuna tendentzia orokor moduan izango da joera nagusia. Gero etorriko dira besteak.
“Garrantzitsuena: Hedabidea
beraiek izan dira.
Ez dira arrakastaren zain egon”
Askeguneen fenomenoan ikusi da ekintzak bezain besteko garrantzia duela hori komunikatzeak. Sareak paper garrantzitsua jokatu du. Zein gogoeta egin duzu?
Hemendik aurrera ez da iraultzarik egingo internetik gabe?
Hori gezurra da, baina internet libre gabe iraultza askoz ere zailagoa da. Jendeak kalera jotzea beharrezkoa da, baina internet gabe zailagoa litzateke. Hori oso ondo dakite leku askotan. Zerbait potoloa gertatu den bakoitzean gobernuen lehenengo erabakia izan da sare sozialak moztea, blogak erasotzea edo internet bera etetea. Baina hor fenomeno kuriosoa sortzen da. Sistemak berak internet behar du funtzionatzeko, eta beraz ezin da erabat moztu. Internet errotuta dago gizarte osoa zeharkatzen duelako. Ezin dute guztiz itxi beraien sistema, bankuak adibidez, ere botako lituzketelako. Egipton saiatu ziren, baina bueltan piztu behar izan zuten gainontzeko egiturek internet behar zutelako. Azpiegitura horren kontrolean dago jokoan,baina ezin dute erabat itzali.
Aberatsen interneten eta pobreen internet datozela uste duzu?
Era batean edo bestean ematen ari den fenomenoa da. Orain arte hein batean lortu dugu hori gelditzea, baina gero eta ohikoagoa izango da. Erresistentziaren arabera lortuko dute ala ez, baina saiakera asko egon dira. Egon dira bi abiadurako interneten proposamenak eta egongo dira. Beharbada ez aberats eta pobreen artekoa, baina bai internet mugatua eta beste zerbait. Oso posiblea den gauza bat da.
“Beharbada hedabide txikiek
asmatuko dute handientzako
baliogarria den negozio eredua”
Paperezko prentsa hil egingo da sareko beste negozio eredu bat sortu baino lehenago?
Zein jarrera izan du kazetaritzak blogekiko eta sare sozialekiko?
Blogak jaio zirenean kazetaritzak kontrako diskurtsoa egin zuen. Nolabait kazetari ez direnek publikatu zezaketelako edukia. Norbanakoen edo talde txikien milaka hedabide sortu ziren, agenda baldintzatu zezaketen blogak. Blogariak indarra hartzen hasi ziren, irrati tertulietan gonbidatuak izaten adibidez. Agenda berri horren aurka egitea izan zen lehen erreakzioa. Gero asumitu zuten egoera eta hedabideetako zutabegileak blog gisa txertatzen hasi ziren.
Sare sozialen kasuan sustatzearen alde egin dute. Gure hedabide gehienek dute Twitterren botoia azalean. Zergatik? Sare sozialetan gehien elkarbanatzen dena edukien estekak dira, hedabideen informazioa batez ere. Hori beraientzako ona da bisita gehiago, erreferentzialtasun gehiago, zentralizazioa, intermediazio… dena berriro irabazi egiten dute. Interesgarria da erreakzioak aztertzea bi munduen arteko talka ikusteko.
Pena da orain partekatzen den informazio gehiena hedabideena izatea. Euskarazko blogekin eduki sormen izugarri sortu zen, urteetan lortu ez duguna. Interneteko sare sozialek izan duten eragin negatiboa izan da jende asko sartu dutela teknologian, baina aldi berean lehen blog bat egiteko beharra ikusten zuenak nahikoa ikusten du Facebook eta Twitter izatearekin. Lehen sortuko zen eduki hori orain ez da sortzen.
“Euskara hitza erabili gabe,
edozeri buruz euskaraz
hitz egin nahiko nuke”
Osasunez ikusten al duzu sareko euskarazko komunitatea?
Zeintzuk dira euskal komunitatearen datu onak?
Sentimentuzko datu bat: programa bat itzuli behar dela publikatu eta biharamunean %33 dago itzulita, eta aste batean osorik. Hori ez da datu makroa, baina zerbaiten erakusleak dira. Wikipedian duguna gure tamainako hizkuntzekin alderatuta edo blogen sorkuntza bere garaian. Komunitate bizian gaude. Handiek ere kontuan hartzen hasi gaituzte, nahiz eta komertzialki oso erakargarriak ez izan. Badira datu pila bat erakusten dutenak badagoela behintzat mapan kokatzeko intentzioa. Falta direla arloak? Noski baietz. Baina euskara bizirik egongo da hurrengo urteetan, eta hurrengoek erabaki behar dute bizirik irautea nahi duten. Bizirik utziko dugu. Jarraipen hori eman behar da. Momentuz ez dago zalantzarik, gero eta datu hobeagoak daude, eta inplikazio handiagoa bilatu behar dugu.
Luistxo Fernandezek zioen intelektualak botatzen zituela faltan Twitterren. Eta zuk?
Intelektualak eta jende asko. Egia da hedabide batzuetan agertzen den jende hori ez dagoela Twitterren. Behintzat Twitterren egon behar lukete, gutxiengo bat da hori. Ulertzen dut, beraien erabakia da kanpoan egotea, baina zergatik ez dute blogik, zergatik ez dute agenda honen parte izan nahi, zergatik intermediazioa edo harremana egunkari, liburu edo musikaren bitartez bakarrik egin?
Hedoi Etxartek esana du saiakera gutxi dagoela. Literatura zientifikoa ez dago asko, eta dagoena oso ofizializatua da, UEUk, Elhuyarrek… Baina nahiko nuke zientifiko batek idaztea sarean eta hor zabaltzea. Twitter minimoa litzateke, baldintza bat, baina horretaz gain esango nieke bloga irekitzeko, eztabaidetan parte hartzeko, bizitza sarera ere eramateko, horrela denok ezagutuko dugu. Loreak botako dizkiogu seguruenik, edo kritikatu. Baina, hori egin behar da: XXI. mendean zaude.
[…] barnean “Internet eta aldaketa” hitzaldiaren harira Hirinet atariak eta baita Zuzeuk ere egindako elkarrizketa bana. Bukatzeko, Radio Euskadiko Boulevard saioan ere, blogen inguruko udako […]