Mundumob. Larunbatean denok Donostiara! Arratsaldeko 6etan Bulebarrean

Eman hartu nahi duzun mundua.

Donostian Ekainaren 8an arratsaldeko 6etan

Maiatzaren 4an Orendainen, Gipuzkoako lehenengo zero zabor herrian, hasi zen Gipuzkoa Zero Zabor eta herrietako Zero Zabor taldeek elkarlanean antolatutako Mundumob ekimena. Ekimenaren bidez, hondakinen kudeaketan ere oinarri izan beharko lukeen printzipioa aldarrikatzen ari gara. Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu hurrengo belaunaldiei mundua jaso dugun aukera berdinekin uzteko betebeharra. “Eman hartu nahi duzun mundua” leloan laburtu dugu ideia. Herriz herri eskuetatik eskutara dabilen mundubolak irudikatzen du mezua.

Ekimenak, herriz herri lau astetako ibilbidea egin du dagoeneko, eta 30 herri baino gehiagotan izan da aldarrikatzen dugun etorkizun baikor eta itxaropentsu hori giro alaian irudikatuz. Ekimen honen bidez, Gipuzkoarrak batzen gaituzten ideiak indartu nahi izan ditugu, liskarrak eta zatiketak alde batera utziz, hondakinen kudeaketa ezegokiaren arazoari irtenbide eraginkorra elkarrekin eraikitzeko dei eginez.

Larunbata arratsaldean, 6etan Donostiako bulebarrean burutuko da herrialde mailakoa izango den azken ekitaldia. Ekitaldi arin eta entretenigarria egingo dugu. Besteak beste, Joan Marc Simon, Zero Waste Europeko koordinatzaileak hartuko du parte ekitaldian. Guztiok izango dugu lekua bertan, dantzatuko ez dutenak eta dantzatuko dutenak. Oraindik koreografia jakin ez eta ikasi nahi duenarentzat entseguak izango dira 5etatik ekitaldia hasi bitartean.

Gipuzkoar guztiei dei egiten diegu etorkizun iraunkor baten aldeko Donostiako zitara. Guztion artean mundu hobeago bat daukagu eraikitzeke.

hondakinak, ingurumena, zero zabor

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude