Mikel Arana: “Europa hegoaldeko herrien frontea da gauzak aldatzeko modu bakarra”
Eusko Legebiltzarrean etengabe izan da presente 1994 urtetik ezkerreko alderdi ez-abertzalea; Izquierda Unida hasieran eta, geroago, izena aldatuz, Ezker Batua. Urriaren 21ean, ordea, kolokan egongo da Mikel Aranak (Ordizia, 1973) gordetzen duen eserlekua. Barne zatiketek astinduta (Alternatiba eta EB-Berdeak) eta ezkerreko fronte abertzalearen itzalean, Ezker Anitzak kale edo bale egingo du. Eserleku gabe gera daiteke, baina baita hiru ordezkarirekin ere. Eskukada boto gutxiren artean erabakiko da alderdiaren ordezkaritza, eta, batez ere, erreferente ezkertiar errepublikazalearen existentzia bera. Ezkerreko hautesleen abstentziorako joera eta boto dispertsioa (Equo edo Ezker Batua) galarazi beharko du Arana koordinatzaile orokor duen alderdiak. Bestalde, estatu mailako bipartidismoaren krisiak Izquierda Unidari egin dio mesede: Gaspar Llamazares diputatua bakardadetik zazpi lagun izatera pasa zen 2011ko azaroan. Igoera horretan dute itxaropena Ezker Anitzak eta Mikel Aranak. Herritarren konfidantza eskuratzeko hauteskunde kanpainan ideiak garbi azaltzea jarri dute helburu: “krisia kudeatu ordez, krisia gainditzea”.
ELKARRIZKETA ZATIKA (8 GALDERA)
Patxi Lopezen legegintzaldiaren balorazioa.
Ezkerreko abertzaleak batu egin dira, zuek banatu. Jabetzen zarete horren ahultasunaz?
Zergatik ez zara abertzalea?
Legebiltzarrak autodeterminazioaren bidean egiten badu. Zein da Ezker Anitzaren posizioa?
Zer eskainiko diozue bosgarren espazio ezkertiar eta ez-abertzaleari?
Krisia hasi zenetik ezkerrak gudu denak galdu al ditu?
Euskadiko ezkerreko fronte ez-abertzalea teoria hutsa al da?
Zer ekarriko lioke Espainiako hirugarren errepublikak Euskal Herriari?
ELKARRIZKETA OSOA