Amnesiarena

Ez zaizkit Uribe-Etxebarriaren hitzak gustatu. Euskal Herriaren kontra oldartu den talde armatu bateko kideak “Euskal Herria”-ri eskerrak ematea ez zait gustatu. Euskal herritarra naizen heinean, uste dut hori esateko eskubidea daukala Uribe-Etxebarriak; baina ez da nire gustukoa. Agian ez da politikoki zuzenena, zeren dagoen egoeran dago, baina nik horrela pentsatzen dut.

Hala eta guztiz ere, poztu naiz Uribe-Etxebarria askatu izanaz. Nahiz eta Esperanza Aguirre bezalako “betiko-demokrata” nirekin bat ez etorri, uste dut guztiok geure egunak geure ohean amaitzeko eskubidea daukagula. Gustatu ala ez, geure eskubidea da eta eskubideak gauzatzeko daude. Gainera, Justizia ez dago mendekuan oinarrituta. Beraz, askatzea bide bakarra zen.

Xinpleki esateko, pentsatzen dut Uribe-Etxebarriak berak Ortega Lara-ri eman zion tratu berdina jasatea ez duela merezi. Nik ez dut hartuko “borrokalari kalera” abestuz, eta ez diot omenaldirik egingo ere. Ulergarria zait ondo etorria egitea, baina bere ibilbide politikoa “borrokalari”-tzat eukitzea ez. Kostatzen zait, asko.

Espainan frankismoa zelan zuritu den kritikatu dugu sarri. Arrazoi osoz, gainera. Euskal Herrian kontu antzekoa gerta liteke, aitzitik. Etorkizunera begira, Uribe-Etxebarria biktimatzat agertzea ez dut uste positiboa denik. Izan ere, badakigu zer talde armatuko kidea izan den eta zeintzuk izan diren bere ekintzak.

Batzuk esango dute “beste fase batean” gaudela, baina hori frankismoaz (ez) mintzatzeko PP-k erabiltzen duen “ez da zauriak irekitzeko unea” bezalako argudio-amua  iruditzen zait; amnesiarena.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.