‘Dasatskisi’ filmak irabazi du Zinemaldiaren 68. edizioa

‘Dasatskisi’ Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra – 

‘Dasatskisi/Beginning’ filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra

zinemaldia 68

  • Koprodukzio franko-georgiarrak Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorrak eta gidoi onenaren saria jaso ditu
  • ‘Druk/Another Round’ filmeko gizonezko aktore taldeak irabazi du gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta Epaimahaiaren Sari Berezia ‘Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan’ dokumental musikalarentzat izan da
  • Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria Yuta Tsukinagak jaso du, ‘Nakuko wa ineega/Any Crybabies Around?’ lanarengatik

Dasatskisi / Beginning koprodukzio franko-georgiarrak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra, eta hiru sari gehiago ere eraman ditu: Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra Dea Kulumbegashvili hasiberriarentzat, Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra Ia Sukhitashvilirentzat eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria Kulumbegashvili berarentzat, eta Rati Oneli filmaren koproduktore eta filmeko aktoreetako bat denarentzat.

Bestalde, Luca Guadagnino zinemagile italiarra presidente izan den epaimahaiak erabaki du Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra aktore bati baino gehiagori ematea; hain zuzen, Thomas Vinterberg zuzendariaren Druk Another Round (Danimarka-Suedia-Herbehereak) filmeko aktoreei: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Magnus Millang eta Lars Ranthe.

Gainera, Epaimahaiaren Sari Berezia Julien Temple zuzendariak The Pogues taldeko liderrari buruz ondu duen dokumental musikalarentzat izan da: Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan (Erresuma Batua). Aktaren arabera, saria “Julien Templerentzat eta Shane MacGowanentzat da”, Johnny Deppek ekoitzitako filmak transmititzen duen “punk energia eder, poetiko, tinko eta haserretua” dela eta.

Azkenik, Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria Yuta Tsukinagak irabazi du Takuma Sato zuzendariaren Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around? (Japonia) film luzean egindako lanagatik.

BESTE SARI OFIZIAL BATZUK

Isabel Lambertik zuzendutako La última primavera (Herbehereak-Espainia) filmak bereganatu du Kutxabank-New Directors saria, eta sail horretako aipamen berezia Dong Xingyiren Ge sheng yuán hé màn bàn pai  (Txina) filmarentzat izan da. Horizontes Saria Fernanda Valadezek irabazi du Sin señas particulares (Mexiko-Espainia) lanarekin eta aipamen berezia Clarisa Navasek lortu du Las mil y una (Argentina-Alemania) filmarekin. Zabaltegi-Tabakalera saria Catarina Vasconcelosek irabazi du A metamorfose dos pássaros (Portugal) filmari esker eta aipamen berezia Hong Sang-sooren The Woman Who Ran-entzat (Hego Korea) izan da.

Euskal Zinemaren Irizar Saria David Pérez Sañudoren Ane-k irabazi du eta Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasen Non dago Mikel? dokumentalak aipamen berezia izan du. Donostia Hiria Publikoaren saria Florian Zeller-en The Father (Erresuma Batua) pelikulak eraman du eta Europako film onenaren Publikoaren saria, Maite Alberdiren El agente topo (Chile-AEB-Alemania-Herbehereak-Espainia) filmak. Halaber, Gazteriaren TCM Saria Ben Sharrocken Limbo (Erresuma Batua) lanarentzat izan da.

Dasatskisi / BeginningDruk / Another Round eta Limbo Cannesko zinema-jaialdiko sail ofizialerako hautatuta zeuden, baina 73. edizioa bertan behera geratu zen koronabirusaren pandemia dela eta.

”ESKERRIK ASKO ZUEN BALDINTZARIK GABEKO ATXIKIMENDUAGATIK”

Galan zehar, gainerako sarien berri eman dute; eta aurkezleek, Edurne Ormazabalek eta Juan Diego Bottok, ikusleen babesa eskertu dute. “Zinemaldiaren edizio bakoitza bakarra eta errepikaezina da, baina aurtengoa are gehiago izan da. Festarik, jendetzarik eta besaulkiz besaulki elkarri belarrira zerbait xuxurlatzeko aukerarik gabeko Zinemaldia izan da aurtengoa, eta esan behar dugu hunkitu egin gaituela publikoaren portaera eredugarriak. Eskerrik asko zuen baldintzarik gabeko atxikimenduagatik”, azpimarratu dute. Ekitaldiaren ostean, El olvido que seremos / Forgotten We ‘ll Be film kolonbiarraren nazioarteko estreinaldia izan da. Fernando Truebak zuzendu du lana eta Javier Cámara du protagonista; Héctor Abad Faciolincek idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da.

Dea Kulumbegashvilik (Georgia, 1986) zinema-zuzendaritza ikasi zuen Columbia Unibertsitatean, New Yorken. Film labur hauek zuzendu ditu: Ukhilavi sivrtseebi (Invisible Spaces, 2014), Cannesko zinema-jaialdiko Film Laburren Sail Ofizialean lehiatu zena, eta Léthé (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs lehiaketan parte hartu zuena. Dasatskisi da bere lehen film luzea Cannesko jaialdiaren 2020ko hautaketa ofizialean dago, baina azkenean bertan behera utzi da edizio hori, COVID-19a dela eta.

Festival de San Sebastián

Sariak 2020

palmaresa

Sail ofizialak – FIAPF

FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA

  • DASATSKISI / BEGINNING – DEA KULUMBEGASHVILI (FRANTZIA – GEORGIA)

EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA

  • CROCK OF GOLD: A FEW ROUNDS WITH SHANE MACGOWAN – JULIEN TEMPLE (ERRESUMA BATUA)

ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA

  • DEA KULUMBEGASHVILI – DASATSKISI / BEGINNING

EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA

  • IA SUKHITASHVILI – DASATSKISI / BEGINNING

GIZONEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA

  • MADS MIKKELSEN,THOMAS BO LARSEN, MAGNUS MILLANG, LARS RANTHE – DRUK / ANOTHER ROUND – THOMAS VINTERBERG (DANIMARKA – SUEDIA – HERBEHEREAK)

GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA

  • DEA KULUMBEGASHVILI, RATI ONELI – DASATSKISI / BEGINNING

ARGAZKI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA

  • YUTA TSUKINAGA – NAKUKO WA INEEGA / ANY CRYBABIES AROUND?

Beste sari ofizialak

KUTXABANK-NEW DIRECTORS SARIA

  • LA ÚLTIMA PRIMAVERA / LAST DAYS OF SPRING ISABEL LAMBERTI (HERBEHEREAK – ESPAINIA)
  • AIPAMEN BEREZIA GO SHENG YUÁN HÉ MÀN BÀN PAI / SLOW SINGING – DONG XINGYI (TXINA)

HORIZONTES SARIA

  • SIN SEÑAS PARTICULARES / IDENTIFYING FEATURES FERNANDA VALADEZ (MEXIKO – ESPAINIA)
  • AIPAMEN BEREZIA LAS MIL Y UNA / ONE IN A THOUSAND CLARISA NAVAS (ARGENTINA – ALEMANIA)

ZABALTEGI-TABAKALERA SARIA

  • A METAMORFOSE DOS PÁSSAROS / THE METAMORPHOSIS OF BIRDS CATARINA VASCONCELOS (PORTUGAL)
  • AIPAMEN BEREZIA DOMANGCHIN YEOJA / THE WOMAN WHO RAN – HONG SANG-SOO (HEGO KOREA) 

ORONA – NEST SARIA

  • CATDOG Film laburra ASHMITA GUHA (INDIA)
  • AIPAMEN BEREZIA THE SPEECH Film laburra HAOHAO YAN (AEB) American Film Institute (AEB) 

DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA

  • THE FATHER – FLORIAN ZELLER (ERRESUMA BATUA)
  • EL AGENTE TOPO / THE MOLE AGENT MAITE ALBERDI Europar Filmaren Saria

EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA

  • ANE / ANE IS MISSING – DAVID PÉREZ SAÑUDO (ESPAINIA)
  • AIPAMEN BEREZIA NON DAGO MIKEL? / WHERE IS MIKEL? AMAIA MERINO, MIGUEL ANGEL LLAMAS

GAZTERIAREN TCM SARIA

  • LIMBO BEN SHARROCK (ERRESUMA BATUA)

Industria Sariak

WIP LATAM INDUSTRIA SARIA

  • PIEDRA NOCHE / DUSK STONE IVÁN FUND (ARGENTINA – TXILE)

WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA

  • EL EMPLEADO Y EL PATRÓN / THE EMPLOYER AND THE EMPLOYEE MANUEL NIETO (URUGUAI – ARGENTINA – BRASIL – FRANTZIA)

WIP EUROPA SARIA + WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA

  • IKI SAFAK ARASINDA / BETWEEN TWO DAWNS SELMAN NACAR (TURKIA – FRANTZIA – ERRUMANIA)

EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROA

EUROPA-LATINOAMERIKA IX. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA

  • POBRES PIBES BENJAMÍN NAISHTAT (ARGENTINA)

DALE! SARIA (EUROPA –LATINOAMERIKA GARAPENA)

  • ¿QUIÉN MATÓ A NARCISO? / WHO KILLED NARCISO? MARCELO MARTINESSI (PARAGUAI – ALEMANIA – FRANTZIA)

KOPRODUKZIO GARAPENARI EURIMAGES SARIA

  • EL REPARTIDOR ESTÁ EN CAMINO / RIDERS (BANATZAILEA BIDEAN DA) MARTÍN REJTMAN (ARGENTINA – PORTUGAL)

ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE

  • EL DÍA DE MI BESTIA / THE DAY OF MY BEAST CAMILA BELTRÁN (KOLONBIA – FRANTZIA)

IKUSMIRA BERRIAK SARIA

IRUSOIN POSTPRODUKZIO SARIA

  • LA MISTERIOSA MIRADA DEL FLAMENCO / THE MYSTERIOUS GAZE OF THE FLAMINGO (FLAMENKOAREN ITXURA MISTERIOTSUA) DIEGO CÉSPEDES (TXILE)

ZINEMALDIA STATUP CHALLENGE SARIA

  • FILMCHAIN (ERRESUMA BATUA)

Beste sari batzuk

TVE-BESTE BEGIRADA SARIA

  • NEVER RARELY SOMETIMES ALWAYS ELIZA HITTMAN (AEB)
  • AIPAMEN BEREZIA GAL-MAE-GI / GULL KIM MI-JO (HEGO KOREA)

ESPAINIAKO LANKIDETZA SARIA

  • SIN SEÑAS PARTICULARES / IDENTIFYING FEATURES FERNANDA VALADEZ (MEXIKO – ESPAINIA)

Ohorezko Sariak

DONOSTIA SARIA

  • VIGGO MORTENSEN

ZINEMIRA SARIA

  • SARA BILBATUA

Sari paraleloak

FIPRESCI SARIA

  • WUHAI ZHOU ZIYANG (TXINA)

SGAE FUNDAZIOAREN DUNIA AYASO SARIA

  • LAS NIÑAS / SCHOOLGIRLS PILAR PALOMERO (ESPAINIA)

FEROZ ZINEMALDIA 2020 SARIA

  • DRUK / ANOTHER ROUND THOMAS VINTERBERG (DANIMARKA – SUEDIA – HERBEHEREAK)

EUSKAL GIDOI ONENARI SARIA

  • MARINA PARÉS PULIDO, DAVID PÉREZ SAÑUDO ANE / ANE IS MISSING DAVID PÉREZ SAÑUDO (ESPAINIA)

GREENPEACE – LURRA SARIA

  • URTZEN TELMO ESNAL

SIGNIS SARIA

  • DRUK / ANOTHER ROUND THOMAS VINTERBERG (DANIMARKA – SUEDIA – HERBEHEREAK)

SEBASTIANE SARIA

  • FALLING VIGGO MORTENSEN (KANADA – ERRESUMA BATUA)

Dasatskisi Beginning filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra

Viggo Mortensen Donostia Saria eta Falling [trailerra+]

Johnny Depp, Matt Dillon, Viggo Mortensen eta Gina Gershon Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan [bideoak]

zuzeu.tv

‘Dasatskisi / Beginning’ filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra

Seriefiloa naiz.