Johnny Depp, Matt Dillon, Viggo Mortensen eta Gina Gershon Zinemaldiaren 68. edizioan [bideoak]

Donostia Zinemaldiaren 68 –

Johnny Depp, Matt Dillon, Viggo Mortensen eta Gina Gershon Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan

Johnny Depp, Matt Dillon, Viggo Mortensen eta Gina Gershon Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan izango diraDonostia Zinemaldiaren 68. edizioak gonbidatu-zerrenda luzea izango du, guztiak ere parte hartu duten filmak eta proiektuak aurkeztera etorriak hirira. Gaur-gaurkoz, bertaratuko direla baieztatu dute Hollywoodeko izar batzuek, Europako eta Latinoamerikako zinemako izar ezagunek, eta zinema espainiarraren eta euskal zinemaren ordezkaritza handi batek.

Izen ezagunenetako bat Johnny Depp da, Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan (Sail Ofiziala, lehiaketan) dokumentalaren ekoizle-lanetan aritu dena oraingoan. Julien Templek zuzendutako dokumentalak The Pogues taldeko buru Shane MacGowan du hizpide. Zuzendaria aurkezpen-emanaldietan egongo da. Aurten, gainera, beste film musikal bat dago Sail Ofizialean, El gran Fellove (emanaldi berezia, lehiaketaz kanpo), Matt Dillonek zuzendua. Dillon Donostiara itzuliko da Donostia saria jaso zuenetik 14 urte igaro diren honetan. Zuzendari-lanak ere hartu dituen Viggo Mortensen aktoreak jasoko du aurten, hilaren 24an, ostegunarekin, Zinemaldiak ematen duen ohorezko sari gorena, eta Falling aurkeztuko du, estreinako zuzendari-lana.

Woody Allenek, Rifkin’s Festival filmaren zuzendariak (Sail Ofizialaren inaugurazioa, lehiaketaz kanpo), New Yorketik bitarteko telematikoen bidez hartuko du parte biharko prentsaurrekoan. Emakumezko protagonistak prentsaurrekoan bertan egongo dira: Gina Gershon estatubatuarra eta Elena Anaya espainiarra.

Sail Ofizialean, lehian ariko dira zinemagile europar hauek: Danielle Arbid (Passion simple), Laetitia Dosch eta Sergei Polunin aktoreekin; Šarunas Bartas (Sutemose / In The Dusk); eta Harry McQueen (Supernova). Dea Kulumbegashvili zinemagile georgiar hasiberria ere (Dasatskisi / Beginning), Urrezko Maskorraren lehian sartuko da. Gainera, Luca Guadagnino epaimahai ofizialaren presidenteak We Are Who We Are telesaila aurkeztuko du emanaldi berezian, lehiaketaz kanpo. Epaimahaia, bestalde, osatuta geratu da bosgarren kidearekin, Joe Alwyn aktore britainiarrarekin.

Beste sail batzuetan hartuko dute parte hauek: Suzanne Lindon zuzendari eta aktoreak eta Arnaud Valois aktoreak (16 printemps / Spring Blossom, New Directors); Philippe Garrel zinemagileak eta Louise Chevillotte aktoreak (Le sel des larmes / The Salt of Tears, Zabaltegi-Tabakalera); Adilkhan Yerzhanov zuzendariak (Zheltaya koshka / Yellow Cat, Zabaltegi-Tabakalera); Maïwenn zinemagile eta aktoreak (ADN / DNA, Perlak); eta Florian Zeller errealizadoreak (The Father (Aita), Perlak).

Latinoamerikako zinemak ordezkari hauek izango ditu: Pablo Agüero zinemagilea (Akelarre, Sail Ofiziala), Eduardo Crespo (Nosotros nunca moriremos / We Will Never Die, Sail Ofiziala), João Paulo Miranda Maria (Casa de antiguidades / Memory House, New Directors), Santiago Loza (Edición ilimitada / Unlimited Edition, Horizontes Latinos), Clarisa Navas (Las mil y una / One in a Thousand, Horizontes Latinos), Maite Alberdi (El agente topo / The Mole Agent, Perlak) eta Michel Franco (Nuevo orden / New Order, Perlak). Jayro Bustamante zuzendaria ere Donostian izango da (Horizontes sariaren epaimahaiaren presidente), baita Mariana di Girolamo aktorea ere, iaz Ema aurkeztu ostean, aurten Leonardo Medel zuzendariarekin datorrena (La Verónica, Horizontes Latinos).

ZINEMA ESPAINIARRA ETA EUSKAL ZINEMA

Espainiako zinemaren eta euskal zinemaren ordezkari gisa, hirian izango dira Alex Brendemühl eta Amaia Aberasturi aktoreak, Pablo Agüero zuzendariarekin (Akelarre, Sail Ofiziala). Rodrigo Sorogoyen, Antidisturbios telesailaren arduraduna (Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo), Zinemaldira itzuliko da, talde handi batek lagunduta: Álex García, Hovick Keuchkerian, Patrick Criado, Raúl Arévalo, Raúl Prieto, Roberto Álamo eta Vicky Luengo. Aitor Gabilondok sortutako Patria telesailaren (Proiekzio Berezia) aurkezpenean ere aktore-multzo guztia agertuko da: Elena Irureta eta Ane Gabarain protagonistak, baita Jose Ramon Soroiz, Mikel Laskurain, Jon Olivares, Susana Abaitua, Loreto Mauleon eta Iñigo Aranbarry. Amaierako filma, El olvido que seremos (Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo), Fernando Trueba zuzendariak eta Javier Cámara aktore protagonistak aurkeztuko dute.

Patricia López Arnaiz birritan ikusiko dugu; David Pérez Sañudo (Ane / Ane Is Missing, New Directors) eta Imanol Rayo (Hil Kanpaiak / Death Knell, New Directors) zuzendariekin. Azken horrekin aritu dira, halaber, Yon González eta Eneko Sagardoy. Pepón Nietok Juan Cavestanyren esanetara egindako lana aurkeztuko du (Un efecto óptico / An Optical Illusion / Interval, Zabaltegi-Tabakalera) eta Carla Simónek, aldiz, Dominga Sotomayorrekin batera zuzendu duen film laburra (Correspondencia / Correspondence, Zabaltegi-Tabakalera). Donostiara etorriko dira, halaber, Iciar Bollaín zuzendaria eta Candela Peña aktorea (La boda de Rosa, Made in Spain), Nerea Barros aktorea eta Paula Cons zuzendaria (La isla de las mentiras, Made in Spain) eta Hermanas (Made in Spain) filmaren zuzendarikidea den Diego Postigo, Bárbara Lennie eta Irene Escolar aktoreek lagunduta. Azken hori Eduard Cortés zuzendariarekin ere ikusiko dugu (Dime quién soy, Movistar gala) Julia Navarro idazle eta gidoilariarekin eta Oriol Pla aktorearekin batera.

RTVE Emanaldiak sailaren barnean, Cesc Gay aktore multzo handi batekin etorriko da, tartean, Alberto San Juan eta Javier Cámara (Sentimental), eta Nacho Álvarez antzera etorriko da, baina Ingrid García-Jonsson, Fernando Tejero eta Natalia Millán izango ditu lagun (Explota explota). Carlos Sedes errealizatzaileak ere aktore eta artistak izango ditu alboan, esaterako, Blanca Suárez, Javier Rey, Carlos Cuevas, Guiomar Puerta, María Pedraza, Pablo Molinero eta Alejandro Sanz musikaria (El verano que vivimos, Ongintzako Gala). Bestalde, Paz Vega El lodo filmaren aurkezpenean izango da (Beste jarduera batzuk).

Zinemira sailean, besteak beste, Enrique Villarreal musikaria egongo da, El Drogas dokumentalaren protagonista, eta Tanya Diane Ibar nahiz Michael Ibar, Pablo Ibarren emaztea eta anaia, El Estado contra Pablo Ibar / The Miramar Murders: The State vs. Pablo Ibar telesail dokumentalarekin. Beste dokumental bat, Mikel Zabalzaren desagerpenaren inguruan, Non dago Mikel?, Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamasek zuzendua. Gainera, Juan Mari eta Elena Arzakek, besteak beste, Ricard Camarena, Raül Balam eta Carme Ruscalleda sukaldariekin, Culinary Zinemako filmetan eta afarietan parte hartuko dute.

Thierry Frémaux, Canneseko zinema-jaialdiaren zuzendariak, hasierako galan parte hartuko du José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariarekin. Biek jaialdi frantziarraren eta Covid-19aren ondorioz bertan behera geratu diren beste ekitaldi batzuen aldeko hitzaldia eskainiko dute.

Bestalde, Isabel Coixet zinemagilea hirira itzuliko da Espainiako Zinematografia saria jasotzera, eta Tous galara, aldiz, Tamara Falcó, Eugenia Martínez de Irujo eta Paula Echevarría etorriko da.

JOE ALWYN, EPAIMAHAI OFIZIALEKO BOSGARREN KIDEA

Joe Alwyn aktore britainiarrak (1991) 2016an egin zuen debuta Billy Lynn’s Long Halftime Walk filmaren izenburuko rolean (Billy Lynn, Ang Lee). Hurrengo urtean, Jim Broadbent, Charlotte Rampling eta Emily Mortimer aktoreekin batera, Ritesh Batra zuzendariak Julian Barnesen liburuan oinarrituta egindako The Sense of an ending (El sentido de un final) filmean aritu zen. Halaber, Operation Finale (Chris Weitz, 2018), Boy Erased (Identidad borrada, Joel Edgerton, 2018) eta Mary Queen of Scots (María, reina de Escocia, Josie Rourke, 2018) filmetan hartu zuen parte, eta urte berean urteko aktore berri onenaren Chopard Saria jaso zuen Cannesen. Harriet (Kasi Lemmons, 2019) filmean parte hartu ondoren, Yorgos Lanthimos zuzendariaren The Favourite (La favorita, 2019) sonatuan hartu zuen parte, Emma Stone, Rachel Weisz eta Olivia Colman aktoreekin. Hurrengo urtean, Alwyn The Last Letter from Your Lover (Augustine Frizzell) filmean ikusiko dugu, Felicity Jones eta Shailene Woodley aktoreekin, eta BBC Filmsen The Souvenir: Part II ekoizpenean, Tilda Swinton eta Richard Ayoade lagun.

prensa@sansebastianfestival.com

Festival de San Sebastián

‘Dasatskisi’ filmak irabazi du Zinemaldiaren 68. edizioa

Donostiako ZINEMALDIA 68Donostiako ZINEMALDIA 68

Johnny Depp, Matt Dillon, Viggo Mortensen eta Gina Gershon Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan

Donostia Zinemaldiaren 68. edizioa

Seriefilo Ugalde

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude