Biolentzia erabiltzearen giltzaz
Biolentzia erabiltzearen giltzaz
Biolentzia politikoa estatuen esklusiba ei da, gainerako biolentzia oro arbuiagarri den bitartean. Badakigu zerbait horretaz. Adibideak, baina, etengabe iristen zaizkigu, defendatu eta gorde beharreko herritarrak suntsitzen dituzten biolentzia legalak, gero eta haizatuago dabiltza planetan zehar. Gaur bertan, azkenekoa, Al Kairotik datorkigu. (Kasu, gogorrak dira eta, irudiok).
Erretorikoa gerta daiteke galdetzea nor den nor gertaera hauetan, nor santu eta nor deabru. Irudiok ikusita, argia eta garbia dirudi kontuak:
Nork defendatuko du herritarra defendatzailetik?
Ostia! gogorra. Uste dut aurreko sarrerak aipatzen den arduradunen aitortzak honekin duela zer ikusia, eta bai, badakigu zerbait horetaz…
Zakurrak han ere oinutsik (eta hamatuta).
Zer dira, txakurrak ala hienak? Saldoan ez dira ondo desberdintzen.