Mañeruko haurrek euskaraz ikasi nahi dute, baina ezin

Mañeruko (Nafarroa) eskolan sartu dira hainbat euskaltzale Sortzen Ikasbatuazen deialdiari erantzunez. Herri honetan haurren %95ak  D ereduan ikasi nahi du, baina, zonalde “ez euskaldunean” bizi direnez, herriko eskola hutsik dago eta zonalde “mixtoan” dagoen alboko herrira, Garesera, joan behar dute autobusez euskaraz ikasi ahal izateko. Burugabea ezta?

Vascuencearen Legearen urteurrenarekin batera, legearen ondorioak salatu ditu Sortzen Ikasbatuaz elkarteak. Horretarako, itxialdia egin du Mañeruko eskolan. Hainbat lagun bildu dira atzo eta gaur egin diren ekitaldietara, eta gaua han pasa dute hamabi lagunek. Mañeruko herritarren babes osoa izan dute itxialdian parte hartu dutenek, eta gosaria ere eraman diete esker ona agertzeko.

Gaur, euskalgintzako eta hezkuntzako eragileak hurbildu dira Mañerura, sindikatuetako kideekin batera. Mañeruko, Zangotzako eta Artaxoako herritarrek haien herrietako egoera gordina azaldu diete eskolan bildu diren eragileei. Han izan dira, besteak beste, Nestor Esteban eta Gorka Iriarte EHEko kideak, baita Paul Bilbao (Kontseilua) eta Garbiñe Petriati (Behatokia). ELA, LAB, EILAS, EHBE eta AEK elkarteetako kideak ere izan dira bileran.

Orain bazkari herrikoia dute Mañerun, eta arratsaldean Euskararen eguneko ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute itxialdian parte hartzen direnek. Gaur ere eskolan eginen dute lo euskaltzaleek, eta bihar bukatuko da itxialdia. Alderdi politikoekin bilera eginen du Sortzen Ikasbatuazek lehenbizi, eta bukatzeko prentsa aurreko agerraldia eginen du.

cc/:Euskal Herrian Euskaraz

Hizkuntz zonaldeen mapa:

Hizkuntz ezagutzaren mapa:

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

11 pentsamendu “Mañeruko haurrek euskaraz ikasi nahi dute, baina ezin”-ri buruz

  • Arabako errioxarra 2011-12-17 18:35

    Horrelako kasuak askotan gertatzen omen dira, adibidez euskaraz ikasi nahi duten Vianako ikasleek Arabako Errioxara joaten dira.

  • Mesetakodolkiak 2011-12-17 23:31

    Galdera batzuk honen harira:
    – Argazkiko ume horiek GUZTIAK Mañerukoak al dira? Hainbeste haur al daude Mañerun?
    – Mañerun ba al dago gaztelerazko eskolarik? Ala denak euskaraz ikastera joaten dira Garesera?

  • Txantxangorria 2011-12-18 00:07

    Mesetakodolkiak, ez dakit ume horiek denak mañerukoak diren, baina ezagutzen dudaren arabera, herriko eskola itxi behar izan dute, izan ere gazteleraz bakarrik eman dezakete legearen ondorioz, eta ez dago gazteleraz ikasi nahi duten ume nahiko eskola zabalik mantentzeko (minimora ez dira iristen). Aldiz, D eredukoa izanen balitz, ume kopuru minimoa betetzen da eta beraz eskola zabalik mentendu izango luketen. Ondoko Zirauki herrian gauza bera gertatzen da.

  • Mesetakodolkiak 2011-12-18 00:52

    Harritu egin nau eta argazkiko haur kopuruak…
    Mañerun euskaraz ikasi nahi duten haur horiek Garesera joan behar badute ikastera, eta Ziraukikoek ere bai, ba al dago nahikoa toki haur guztientzat bertan? Eta bi herri hauek Garestik nahiko gertu daude, hau da, zonalde mixtoko herri batetik hurbil, baina ba al dago antzeko kasurik, gainera inguruan halako aukerarik ez duenik? Esan nahi dut, legea aldatu ezingo balitz ere (Gobernuak nahi ez duelako), egongo lirateke moduak gutxienez etxetik ez oso urrun euskaraz ikasi ahal izateko. Izan ere, zaila ikusten dut vascuencearen legea goitik behera aldatzea, gauza askok lehen bezala jarraitzen baitute. Eskerrikasko.

  • Epa Arabako errioxa eta beste; Juxtu horrelako gauzengatik ez dugu euskal eskola publikoa sortu behar. Eskola publikoa BEREZ baztertzailea eta Española delako. Eraiki behar dugun eredua ikastola publikoa da. Eta nola ez Ikastoletatik hasita, Informazio gehiago http://www.euskaleskolapublikoa.com orrian duzue.

  • Txantxangorria 2011-12-18 12:20

    Mesetakodolkiak, ez dut beste kasurik ezagutzen (ez behintzat hain argia). Lege aldaketa ez da zergaitik goitik-behera aldatu behar. Duela gutxi, Iruñerriko hainbat herri eskualde mixtora pasa ziren (Aranguren eta Galar besteak beste), baina noski horretarako PSNren sustengua behar da…

  • Galder Gonzalez jaunak afera honen inguruan idatzitako artikulua,honatx.

  • Mesetakodolkiak lagunari zalantzak argitzera.

    -Bai. Argazkiko ume guztiak Mañerukoak dira. Porrotxek Mañerukoekin atera zuen argazkia izan zen hori. Gainontzeko (Gareseko) umeak aparte.
    -Mañerun ez dago gaztelerazko eskolarik. Azken matrikulan 23 umek eskaera egin zuten euskaraz ikasteko. 3 umek gazteleraz ikasteko.
    -Itxita dago Mañeruko eskola.

    ARgituta?

  • @Mesetakodolkiak:

    Noski, badago aukera D eredu publikoa legeak “eremu ez-euskaldun” deitzen duen horretan paratzeko. Horren adibide dugu Noain. Iruñea parean dugun herri horretan legeak ez du behartzen D eredua ezartzera, baina ez du galarazten ere. Horrexegatik, hango biztanleek euskarazko hezkuntza publikoa aukeratzeko bidea badute.
    Beraz, Vascuencearen legeak ez du, berez, euskarazko eredu publikoa ukatzen “eremu ez-euskaldunean”, baina ez du Gobernua behartzen euskarazko eskariari erantzun egokia ematera ere.

  • Jarri google bilatzailean “Hezkuntza Ereduak Euskaraz” (kakotxa artean) eta topa itzazu 10 seg baino lehen, Euskal Herriko mapa eta Eskola Publikoa Euskaraz mapa.