Bake prozesua errotzeko zer egiteko prest zaude?
Lokarri-ren webgunetik aterata:
Datorren urriaren 21ean hauteskunde autonomikoak izango dira, bakea errotzeko garrantzi handia duen momentu batean eta ezohiko egoera batean: ETAk indarkeriari amaiera eman dio eta tradizio politiko guztiak ordezkaturik egongo dira Eusko Legebiltzarrean. Testuinguru horretan, Lokarriko jardueretan parte hartzen duten pertsonek eta baita gizarteak, oro har, ere, bake prozesua errotzeari dagokionez alderdi politiko eta koalizio ezberdinek dauzkaten proposamenak modu zuzenean ezagutu ahal izateko interesa dute. Arrazoi horregatik “Bakea errotzeko hautagaia” izeneko ekimena aurkezten dugu gaur. Alderdi politikoetako hautagai guztiei bake prozesua errotzeko eta bizikidetzaren normalizazioa bultzatzeko eman behar diren pausuak zeintzuk diren azaltzeko bere proposamenak laburbiltzen dituen bideo bat grabatzeko eskatu diegu.
Patxi Lopez (PSE-EE):
Iñigo Urkullu (EAJ):
Laura Mintegi (EH Bildu):
Mikel Arana (Ezker Anitza):
Aitor Urresti (Equo):