Zure Facebookeko horma liburu bihurtuta

Zure Facebookeko horma liburu bihurtuta

Facebookeko erabiltzaileek liburu bat osa dezakete sare sozialean izandako gertakizun eta datu guztiekin. Aplikazioak Egobook du izena eta erabiltzaileen hormako testuak, iruzkinak, mezuak, profileko datuak, igotako argazkiak eta lagunekin izandako elkarrizketak bildu eta paperezko liburu bat osatzen du.

Zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileak aplikazioari baimena eman beharko dio bere datuak erabiltzeko. Datu horiek guztiak Facebooken zerbitzarian gordeko dira eta behin liburua amaituta, erabilera baldintzen arabera, datuak ezabatuak izango dira erabiltzailearen pribatutasuna bermatzeko. Erabiltzaileak liburua jasotzen duenean, aplikazioa ezezta dezake daturik jasotzen jarrai ez dezan.

Liburuaren azalean erabiltzailearen profileko argazkia eta bere deskribapena agertuko dira eta atzean, lagun guztien argazkiak mosaiko modura. Horrez gain, amaieran 20 iruzkin onenen bilduma jasotzen du.

Prezioa orrialde kopuruaren araberakoa da, 29,95 eta 44,95 dolar bitartekoa gutxi gorabehera eta, momentuz, liburua ingelesez, espainolez eta frantsesez soilik lor daiteke (norberaren kontuaren hizkuntzaren arabera).

Irudia | Egobook | Facebook | Creative Commons By SA

Facebookeko horma liburu bihurtuta

UDAZKEN KOLOREAK