Zure begiek, ene maitia
Zure begiek, ene maitia –
Zure begiek, ene maitia
badute biek dir-dir eztia
zeru kolore miresgarria
izarren pare zoragarria
Begiak maiz mintzatzeko gai diren gisan, mintza gaitez gaurkoan begiez. Begi urdinez, zehazki. Tarteka-marteka gurutzatzen gaituzten bi harribitxien begirada arraro eta zoragarriaz.
Zeren eta, berez, inork ez dauzka begi urdinak. Begian ez da urdinari dagokion pigmenturik existitzen. Begi marroiak dira, melanina kantitate txikiagoarekin.
Gizakien %5-8 ak dauzka begi urdinak. Marroia da hegemonikoena, gizakien %55ak baitauzka begiak kolore horretakoak.
1991an Edinburgoko Unibertsitateak egindako ikerketa batek ondorioztatu zuen begi ilunak dauzkaten pertsonak azkarrago pentsatzen dutela, baina begi argiak dauzkatenek pentsamendu arrazional eta estrategikoagoa daukatela.
Begi urdinak dauzkaten pertsona guztiek arbaso bera daukate. Kopenhagueko Unibertsitateko ikertzaileek jakitera eman dutenez duela 6.000-10.000 urte Itsaso Beltzaren inguruan bizi zen norbanako batek begi urdinak izan zituen mutazio baten eraginez, eta horrek esan nahi du begi urdindun guztiak bere ondorengoak direla.
Begi urdinak dauzkatenek hobeto ikusten dute zerua lainotuta dagoenean, edo eguzkiaren argia ahula denean.
Begi argiak dauzkatenek hobekiago barneratzen dute alkohola, Georgiako unibertsitateak 12.000 pertsonekin egindako azterketa batek dioenez. Kantitate handiagoak edan behar dituzte intoxikatzeko, eta ziurrenik aipatutako datu honengatik, begi argiak dauzkan jendearen artean alkoholismorako tendentzia handiagoa dago.