Zientzia sustatzeko hitzarmena Elhuyarrek, Bizkaia Talent eta Unesco Etxearekin
Zientzia sustatzeko hitzarmena Elhuyarrek, Bizkaia Talent eta Unesco Etxearekin –
Zientzia Azokan zientziaren sustapenean eta Garapen Iraunkorreko Helburuen balioak sustatzen laguntzeko hitzarmenak sinatu ditu Elhuyarrek Bizkaia Talent-ekin eta UNESCO Etxea-rekin, hurrenez hurren.
Zientzia gizarteratzean zein zientzia-hezkuntzan, Elhuyarrek berebiziko garrantzia ematen dio zientzia eta teknologia gazteengana hurbiltzeari, eta ahalegin berezia egiten du horretarako, bai eta euskal zientzia, teknologia eta berrhttps://zientzia-azoka.elhuyar.eus/esikuntzaren sare osoa gazteengana gerturatzeko ere.
Bizkaia Talentek elkarte gisa gaur egun dituen ekintza-esparruetako bat da lankidetza-ehun trinko bat sortzea, bere helburuak garatzen eta lortzen lagunduko duten inguruko beste erakunde eta organismo batzuekin.
Horrenbestez, Elhuyar Fundazioaren eta Bizkaia Talenten arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Leire Cancio Orueta andreak, eta Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenez Aira jaunak.
Hitzarmen honen bidez, Bizkaia Talentek konpromisoa hartzen du azokan parte hartzen duen gazte-talde bat Mouvement International pour le Loisir Scientifique et Technique (MILSET) erakundeak antolatutako ekintza batera eramateko. MILSET irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, helburu duena pertsona gazteengan kultura zientifikoa garatzea, zientzia- eta teknologia-programak antolatuz, besteak beste, zientzia-azokak, kanpamentu zientifikoak, kongresuak eta kalitate handiko beste zenbait jarduera.
Halaber, talentua kudeatzen espezializatuta dagoen erakundea izanik, Zientzia Azokan parte hartzen duten gazteei lau plaza eskainiko dizkie Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programan parte hartzeko.
Era berean, UNESCO Etxeak ere euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen arteko elkarreragin eraldatzailea sustatzen du, eta iritzi eta irizpide propioak ematen ditu, ikerketaren, eraginaren, prestakuntzaren, berrikuntzaren eta dibulgazioaren bitartez.
Horrenbestez, bi erakundeetako puntuek bat eginda, Elhuyar Fundazioaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Elhuyar Fundaziaren zuzendari nagusiak, Leire Cancio Orueta andreak, eta UNESCO Etxearen zuzendariak, Arantzazu Acha andreak.
.
Zientzia Azoka
Hitzarmen hauei esker, Zientzia Azokaren aurretiko ekimen eta ekitaldietan lagunduko dute Bizkaia Talentek eta UNESCO Etxeak, bai eta 2018ko apirilaren 21ean Bilbon izango den azokan bertan parte hartu ere.
Elhuyar Fundazioak sustatzen duen Zientzia Azokaren helburua da gazteen bokazio zientifikoa sustatzea, gizartean kultura zientifikoa sustatzea eta zientzia proiektu estrategiko gisa zabaltzeko tresna bat sortzea. Ekimenak nahikoa irismen izan dezan, oso garrantzitsutzat jotzen da Euskal Herriko zientzia eta teknologia sareko eragile guztiak elkartzea. Horri dagokionez, adierazi beharra dago Bizkaia Talentek eta UNESCO Etxeak bat egiten dutela unibertsitateek, ikerketa-zentroek, enpresek eta askotariko beste kolaboratzaile batzuek osatutako sare zabalarekin.