Zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?

Zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?

“Zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?” Patxik Gaztelumendik bere atari propioan egindako itauna da, Aingeru Epaltza Euskalerria Irratian blogger eske entzun ondotik. Larrabetzuarra sarean edukiak izatearen garrantziaz hitz egina zen aurretik ere, Sarean.eus atarian, eta Salabardoak hiru atalak jaso ditu sarekada batean, Gaztelumendiren biak eta Epaltzarena; baita azken orduko zuzenketa ere.

Aingeru Epaltzaren gogoeta entzun berri dugu euskalerria irratian, podcast bidez, twitter sarean bere mezu bat ikusi ostean, amaierako esaldiak egin digu klisk!

.
Aingeru Epaltza:
.
«“Ez hadi hain sintzeroa izan” erran zion behin Atxagak Juaristiri. “Ez zaitezte hain sintzeroak izan” erran behar zien norbaitek ETBren “Ni euskalduna naiz, eta zu?” sailaren zorioneko kapituluko protagonistei. Badirudi ahantzi zitzaiela ez zirela taberna bateko barran, kamara baten aitzinean baizik. Euskaraz ari garelarik zer erraz eranzten ditugun filtroak, erdaldunak sorrak eta itsuak direlakoan. Ez hain sor, ez hain itsu. Ikasbide horixe atera behar genuke kontu penagarri honetatik. Bertze kontu penagarri bat, telesailaren zorioneko kapitulua kendu izana. Euskaldun gehienek etsi beharko dute espainolek egin duten laburpen interesatuarekin. Argitara atera diren datuen arabera, otsailaren 8an, emititu zelarik, askoz ere euskaldun gehiago ari ziren txoniak, fatxak eta katetoak Telezinkon ikusten, Euskal Telebistan iritzi-emaile euskaldun-euskaldunak baino. “Ni euskalduna naiz, eta zu?” bertze 5 kapituluak gelditzen zaizkigu sarean. Merezi dute ikustaldi bat, ez baitira batere txarrak. Portzierto, bloger euskaldunak behar dira. Urgenteki».
.

.

Eta atoan galdera etorri zait burura?

.

Blog euskaldunak

Euskarak behar ditu. Herriak behar ditu. Tresnak behar ditugu. Edukiak behar dira. Gure kezkak azaldu behar dira…. baina jendeak ez baditu behar? Nork irakurtzen ditu halakoak? Zenbatek irakurriko du hau? Twitter behera doa, facebook edo instagram gora. Ordaindutako publizitatearekin ez bada, ezinezkoa da sare hoietan ezer agertaraztea… orduan, edukioi nork erreparatuko die?

.

Zenbat ikustaldi ditu Azkue fundazioaren bideo horrek? Ondo landutako bideoa da, kamarak, gidoilariak, ahotsa, jendea gonbidatu… prestatu. Eta? Noiz ikusiko dute 200 lagunek? Kezkak dira. Egin beharreko itaunak, galderak. Erantzunik ez datorrela jakin arren. Itsasora jaurtitako harri bat. Uhinak ikusi arren, bere soinua ez dela entzungo dakizunean. Harririk ez da etorriko bueltan. Olatuak joan etorrian dabiltzan arren. Ondarretan geratuko naiz, zeruari begira. Hala ere, EZtaBAIda hedatu behar delakoan nago, edukiek duten garrantziari erreparatuta.

::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::  ::::::::: ::::::::::: ::::::::::::::

post hau argitaratu ostekoak

Eta ez dira oso poztekoak.

  • badakigu zer nahi dugun?
  • ba ote dakigu zer behar dugun?
  • Sintomak dira, nola gabiltzan erakusten dutenak….
Zertarako nahi ditugu blog euskaldunak Zertarako nahi ditugu blog euskaldunak Zertarako nahi ditugu blog euskaldunak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.