Zer kontsola erosi 2018an?
Zer kontsola erosi 2018an?
2017a Nintendoren urtea izan da eztabaidarik gabe. Nahiz eta hardwareari dagokionez, konpetentziatik urrun izan, Nintendo Switch kontsolak bazterrak harrotu ditu. Urteko joku onenen artean koka dezakegun The Legend of Zelda: Breath of the Wild jokutzarra bertan baino ezin daiteke jokatu, esaterako. Baina tira, zer kontsola erosi behar zenuke 2018an? Zeinen aldeko apustua egin?
Ea gako batzuk argitzen dizkizugun.
Alderaketa bizkorra
1- Play Station 4
Prezioa: 300€ (PS4 Slim), 400€ (PS4 Pro)
Esklusiboak: Uncharted, The Last Guardian
Erresoluzioa: 1080p (PS4), 4K (PS4 Pro)
Biltegiratzea:500GB
2- Nintendo Switch
Prezioa: 319€
Esklusiboak: The Legend of zelda: Breath of the Wild, Super Mario Odyssey
Erresoluzioa: 1080p (Mahaigainean) 720p (mugikorrean)
Biltegiratzea: 32GB
3- Xbox
Prezioa: 300€ (One S), 500€ (X)
Esklusiboak: Halo, Gears of War
Erresoluzioa: (S) 4K (X) 4K + HDR
Biltegiratzea:500GB
Mugikortasunean garaile bakarra: Nintendo Switch
Asko arriskatu ohi du enpresa japoniarrak, batzutan asmatzeko, eta beste batzutan (gogora ekar dezagun une batez Nintendo Cube) kakazteko. Oraingoan baina asmatu egin dute Nintendokoek. Mugikortasuna izan da betidanik beren markaren ezaugarri nabarmenetako bat. Game Boy kontsola serieak merkatuko esparru batean monopolioa izan du historian zehar. Bada mugikortasun hori mahaigaineko kontsolarekin uztartzea izan da Nintendo Switchen arrakastaren gako nagusia. PS4ra edo Xboxera etxeko sofan baino ezin dezakezu jokatu, Nintendo Switcha berriz parkera, kalera, lagun artera eraman dezakezu eta horri #WIN esaten zaio.
Jokuen katalogoa: Zurea da erabakia.
Arlo honi begiratuz gero bakoitzak bereari tirako dio. Nintendo Switch kontsolaren lehenego baina joku eskasia izan bazen ere, dagoeneko urtarrilerako hainbat titulu berri iragarri dituzte. Zurrumurru guztien arabera, baita Pokemonen lehenengo mahaigaineko rol jokoa ere. Baina tira, Nintendo Switch erosten baduzu, halaber, ahaztu Final Fantasy, Call of Duty edo Assassin’s Creed bezalako jokuetara jolasteaz. Ezingo duzu. Horretarako hobe duzu PS4a edo XBOXa erosi.
Hardwarea: Nori axola dio?
Tira, axola badizu, bada bai, XBOXek eta PS4ak askoz ere hardware potenteagoa dute Nintendo Switchak baino.
Switcharen 6,2 hazbeteko pantaila taktilak 1280 x 720px-ko erresoluzioa du, baina sistema 1080p-ra iritsi daiteke telebistari konektatutakoan. 32 GBko biltegiratze memoria du, baina, microSDXC txartelen bitartez handitu daiteke. C motako USBaz kargatzen da bateria eta Nintendoren arabera 2,5-6 ordu inguru iraun dezake.
Xbox One S-k eta PS4 Slim eta Pro-ak grafiko hobeak dituzte, 8GBko AMD Radeon txartel grafikoak baitituzte beren baitan (Switchak 4GB baino ez ditu). Bi sistemek 500GBko biltegiratze memoria daramate, XBOX One S-n kanpoko disko gogorrez handitu daiteke memoria eta PS4an aldiz barneko disko gogorrez. PS4 eta Xbox One S kontsolek HDR teknologia eskaintzen dute kolore eta diztira hobeak lortzeko, bateragarriak diren TBetan. PS4 Prok, gainera, 4K erresoluzioa eskain dezake zenbait jokotan.
XBox One X da kontsolarik potenteena. Gainerakoak baina %40 potenteagoa zehatzak izatera eta 4k + HDR eskainiko dizu, horretara doitzen den TB pantaila baldin baduzu, noski. Hori bai, ahaztu Zeldara jolaseaz.