Zenbat gizaki bizi izan dira Lurrean?

Zenbat gizaki bizi izan dira Lurrean? –

Miguel Garciak telekomunikazio-ingeniaria Zientzia Kaieran.

Joan den azaroan, 7.500 milioi biztanletik gora egin genuen gure planetan. Luze-sakon hitz egin da azken hamarkadetan giza populazioak jasan duen gorakadaz. Denak bat datoz: hilkortasun tasa gizakiaren historiako gunerik apalenean dago egun, baina hilkortasun tasa are apalago dago. Zer esanik ez, eskertzekoa da zientziak eta medikuntzak egin duten aurrerapena, berari esker, haur-hilkortasunak behera egin duelako, eta 70etik gora eraman duelako mundu mailan jaiotzetiko bizi-itxaropen ertaina.

Gauzak ordea ez dira beti horrelakoak izan. Garai batean, jaiotze tasa oso handia zen, baina umeen hilkortasun tasa ere oso handia zen, eta bizi-baldintza txarrek eragotzi egiten zuten populazioaren hazkundea. Milaka urtean hainbeste jende jaio eta hil egin delarik, zenbat gizaki bizi izan ote dira Lurrean historian zehar? (1)

Zenbat gizaki bizi izan dira Lurrean?
Ba al dakigu zenbat gizaki bizi izan diren Lurrean? Zer nolako bilakaera utzi du gizakiaren historiak?

Hasiera-hasieratik esan behar da hau oso gutxi gorabeherako zenbaki-saio bat baizik ez dela izango. Zenbaki handietan aritzen garelarik, hipotesi bat baino gehiago erabili beharko ditugu ohi bezala: ez dugu hain erraz egiazkotzat emango kopuru bat, baina gutxienez modu bat aurkituko dugu oso urrun ez gabiltzala baieztatu ahal izateko.

Lehenengo eta behin, abiapuntua ezarri behar da. Erregistro arkeologikoek eta paleontologikoek ezagutzera eman digute Lurrean hainbat hominido egon izan direla gu baino lehenago. Dakigun bezala, onar daiteke gure arbaso zuzenak direla eta dagoeneko desagertu egin direla horietako batzuk. Kalkuluak ahalik eta zehatzen egiteko, Homo sapiens espezieari erreparatuko diogu. Gauzak horrela, duela 50.000 urte izango genuke abiapuntua, uste baita une horretan egin zuela Afrikatik kanpo Homo sapiens espezieak. Zoritxarrez, Miguelón eta Lucy kanpo gelditzen dira. (2)

Bigarren urrats batean, kalkulatu egin beharko genuke zenbat Homo sapiens bizi ziren duela 50.000 Lurrean. Hemen ez daukagu aztarnarik, eta beraz, oso badaezpadako estimazioak besterik ezin dugu egin batez ere Homo sapiens modernoaren lehenengo une horietarako.

Zenbat gizaki bizi izan dira Lurrean?
Homo sapiens espeziearen hedapena.

Zenbait ikertzailek batera onartu dute 5 milioi biztanle zeudela orain 8.000 urte. Une horretan, ia Lurra guztia populatua zegoen, eta nahiko egonkorra zen gainera populazioa. Zenbaki hori erdiesteko, zentzuz pentsa dezakegu 0 edo 2 zenbaki batetik hasiko zela eten gabe populazioa hazten. (3)

Lehenengo urtean, ez dago hainbeste adostasunik. Population Reference Bureau izenekoak 300 miloi egongo zirela estimatu du, bi datutan oinarrituta: Erromatar Inperioak 40 edo 50 milioi biztanle izango zituen, eta horretaz gain Asia bazen jadanik Lurreko alde populatuena. Dena dela, beste batzuen estimazioak 170 milioitik 500 milioira doaz.

Une horretatik aurrera, ez daukagu erregistro historikorik, baina informazio gehiago dugu munduko populazioa estimatzeko. Izan ere, gutxi gorabehera bat datoz zenbait iturri desberdinetatik datozen estimazioak. Gauzak errazte aldera, berriz erreparatuko diogu Population Reference Bureau horri.

Hirugarren urratsa da garrantzitsuena, ezartzeko beharrean dugulako zein jaiotze tasa egon den hasieratik gaur arte (4). Horretarako, asmatu egin beharko dugu beste garai batzuetako umeen hilkortasun tasa (5). Badakigu kopuru horrek handia behar duela, eta beraz, zentzuz onar dezakegu urte bat bete baino lehen hiltzen zela jaiotzen ziren umeen erdia. Horretaz ezer ez badakigu ere, pentsa daiteke ehiztari eta biltzaile taldeetan hilkortasun handiagoa egongo zela. Berez, baliteke haurrak hil izana, taldearentzat behar besteko baliabiderik ez bazegoen. Baliteke hala gertatu izana, haur jaioberria taldearentzat garrantzitsutzat jotzen ez zutenean behintzat.

Pentsa dezakegu batetik 500/1.000-ko hilkortasun tasa zegoela, eta bizi-itxaropena 10-12 urtekoa zela Brontze eta Burdina Aroetan. Gauzak horrela, onar dezakegu 80/1.000 izango zela jaiotze tasa eta horrela populazioak arinki gora egingo zuela.

Behe Erdi Arotik aurrera, hobetzen joan ziren bizi-baldintzak, eta umeen hilkortasun tasak behera egin zuelarik, jaiotze tasa apalagoa beharko zen belaunaldien ordezkapena bermatzeko. Hala ere, esne pasteurizatua asmatu eta medikuntzaren aurrerapen handiak gertatu arte, ez zen nabarmen jaitsiko umeen hilkortasun tasa. Hortxe hasi zen nonbait munduko populazioaren gorakada izugarria.

Beraz, hurrengo taula izango genuke abiapuntua, eta unean uneko jaiotze tasak eta estimazioak kontuan hartuta:

Population Reference Bureau izeneko erakundeak emandako datuak.

Estimazio hauek, Carl Haubek (6) egin zituen, erakunde horretan lanean ari zelarik. Haien arabera, 2011. urterako, 107.000 miloi gizaki jaioak egongo ziren jadanik. Bestela esanda, inoiz bizirik egon diren gizakien %6-%7a bizi da egun gure planetan.

.
Oharrak:
[1]. Historia eta historiaurrea hartuko ditugu kontuan, idatzizko hizkuntzen agerpenak ez diolako kontuari inola eragingo.
[2]. Miguelón Atapuercan aurkitu zen eta Homo heidelbergensis espeziearen 300.000 urteko ale bat da. Lucy Hadarren (Etiopian) aurktu zen, eta Australopithecus afarensis espeziearen 3.2 miloi urteko ale bat da.
[3]. Zenbaki honek ez dauka Adan eta Evaren pertsonaiekin inongo zerikusirik, eta matematika-abiapuntu bat besterik ez da. Onar daiteke ezinbestez egiten dugun oker bat dela hasierako zenbaki hau.
[4]. Jaiotze tasa: jaiotzak/1000 biztanle.
[5]. Umeen hilkortasun tasa: lehenengo urtean hildakoak/urtean jaiotako 1000 umeak.
[6]. How Many People Have Ever Lived on Earth?
Zenbat gizaki bizi izan dira Lurrean?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.