Inkoherentziak

Inkoherentziak – Inkoherentziak

Orain dela aste batzuk Maritxu, nora goaz?! Youtubeko kanaleko Maitia eta Marikarmenek gai interesgarri bat jarri zuten mahai-gainean: inkoherentziak. “Askotan ezin gara gure borroka eta ideologiekin guztiz koherenteak izan; azken finean, kapitalismoa, patriarkatua eta kolonialismoaren ‘seme-alabak’ gara. Eta kutsatuak egoteaz gain, askotan ez gara gure inkoherentzietaz ohartzen.”

Halaxe diote bideoan, eta euren adibide pertsonaletik abiatuz mezu garrantzitsu bat ere ematen dute: frustrazio eta autoexijentzia maila altuegia izatea ez da osasungarria, norberak bere kontraesanekin elkarbizitzen ikasi behar du eta hobetzeko urratsak ematen jarraitu.

Nik ere baditut inkoherentziak, noski, mundu guztiak dituen moduan. Maitia eta Marikarmenek erronka bota zidaten, nik ere nire kontraesanei buruzko bideo bat egin nezan eta benetan gai interesgarria iruditu zitzaidanez, animatu eta azkenean egin dut.

Egunerokotasunean ditudan hainbat kontraesan aipatzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideo batean nire irudia erabiltzeko baimena eskatu zidanetik konpartitu nahi nuen hausnarketa bat ere sartu dut bideoan. Youtuberrak jarraitzen hasi nintzenetik pentsatu dudan zerbait da eta Maitia eta Marikarmenek botatako erronkak hori plazaratzeko aukera eman dit.

Inkoherentziak