Zein da sukaldeko robot onena?
Zein da sukaldeko robot onena? >
Gaur egun denbora ondasun preziatua da. Ez daukagu denborarik gure lagun eta gurasoekin egoteko, kirola egiteko, janaria prestatzeko eta abar…
Baina beste aldetik, egoera hau hobetzeko, aurrerapen teknologikoek laguntzen digute; Facebook-ez gure senide eta gure lagunengandik hurbil gaude, whatsapp-ez komunikatuta gaude, etengabe. Beste alde batetik, ikasketa eta lanean erabat murgilduta egon ohi gara eta kirolen bat edo beste praktikatzen, hala nola, gure zaletasunak lantzen. Hortaz, ez daukagu astirik edo gogorik janaria prestatzeko, hori dela eta aurrez prestatutako janaria erosten dugu eta hain zuzen ere supermerkatuetako apalak janari horietaz beteta daude, entsaladak, sandwich-ak, pizzak eta spagettiak besteak beste. Aitzitik, hau ez da ona osasunerako.
Gazteontzat janaria kontsumo produktu hutsa baino ez da. Ez dugu nagusiek bezala bazka eta bazkalosteko solasaldiaz gozatzen. Beraz, aukera onenetariko bat sukaldeko robotak dira. Azken urteetan merkatuan agertu dira automatikoki janaria prestatzen duten tresnak. Ez da zaila erabiltzea, eta janaria prestatzen jakitea ez da beharrezkoa.
Bitxia da nola gailu hauek sukaldean aritzea gustatzen ez zaienentzat aproposak diren eta aldi berean sukalde zaleen gustokoa izatea. Famatuenak eta bere ezaugarri nagusiak hauek dira:
…
1.- MOULINEX CUISINE COMPANION
EZAUGARRI ONENAK:
- Ontzi handiena
- Neurri konpaktua
- Gainean estalki argia dauka prozesua segitzeko
- Erraza garbitzea
- Metalezko saskia dauka
EZAUGARRI TXARRENAK:
- Pantaila txikia
- Oinarrizkoa
- Prezioa: 700€
…
2.-SUPERCOOK SC110
EZAUGARRI ONENAK:
- Prezioa: 525€ -tik. (Merkeena)
- Errezetak internet bidez lortu ditzakezu
EZAUGARRI TXARRENAK:
- Ez da bategarria Thermomixekin
- Neurri handia
- Diseinu itsusia
…
3.- TAURUS MYCOOK
EZAUGARRI ONENAK:
- Indukzio sistema
- Ondo eginda, kalitate gorena
- Agindu errazak
EZAUGARRI TXARRENAK:
- Ezin duzu programatu
- Irekitzea eta ixtea zaila da
- Prezio garestia: 750€-tik
…
4.- THERMOMIX TM5
EZAUGARRI ONENAK:
- Egitura sendoa
- Irekitzeko eta segurtasun sistema
- Pantaila garatuena
- Erabilera eta potentzia
EZAUGARRI TXARRENAK:
- Errezetako sistema itxia
- Prezio garestia: 1.100€-tik
…
Oharra: Nire esker beroenak Lander Figueroari (amaren lankide bat) eskaini didan laguntzagatik.