YoGoe4Life proiektuaren aurkezpenak Zumaian eta Zumarragan

Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker. Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik aurrerako 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat eramango da aurrera 

Proiektua aurkezteko, Gipuzkoako zazpi eskualdeetan aurkezpenak prestatu dira. Ekitaldi horietan, perimenopausiari eta elikadurari buruzko gaiak jorratuko dira, YoGoe4Life proiektuko parte hartzaileen eskutik. Horrez gain, bertaratutakoekin elkarrekintza bultzatuko da, jendartean sor daitezkeen galderak eta zalantzak argituta.

Hori dela-eta,  Instituto del Quesok, Goenaga Esnekiak, Glucovibesek eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen ditu herritarrak proiektuen aurkezpenetara.

 

Zumaiako aurkezpena: 

Data: Urtarrilak 25.

Ordua: 17:30-18:30.

Lekua: Zumaiako Emakumeon* Etxea.

 

Zumarragako aurkezpena: 

Data: Urtarrilak 26.

Ordua: 17:30-18:30.

Lekua: Zelai Arizti Kultur Etxea.

 

Bertaratzea baieztatzeko, interesdunek asmoz@asmoz.org helbidera mezu bat bidali edo 672 648 796 telefonora deitu beharko dute.  

Proiektuko parte hartzaileek aldez aurretik eskertzen dute YoGoe4Life proiektuarekiko interesa. 

YoGoe4Life proiektuaren aurkezpenak Zumaian eta Zumarragan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude