Windows 8tik 10era salto eta berriz ere hasi
Microsoftek bere sistema eragilea aurkeztu du irailak 30 dituela San Franziskon (AEB). Windowsen azken aldaketa handia izan da honakoa, berriz ere, ‘hasi’ menura itzuli eginaz.
Zenbakien sekuentzian zortzitik hamarrera salto egiten duen Windows 10 berria (jende askok uste baitzuen Windows 9 izanen zuela izena), askok kritikatutako Windows 8 bertsioaren ostean, aldaketa gehien izan duena da. Ez dago argi Windowsek zenbakiz salto egin izanaren arrazoia zein den, baina zurrumurruen diote, aurreko bertsioaren porrotetik gehiago urruntzeko gogoa dela erabakiaren benetako funtsa.
‘Hasi menu mitikoa berreskuratuko du
Windows 10 berriak’
Gailu askotan erabiltzeko balioko du software berriak. Horrek ez du esan nahi ordea, ukipenezko pantailetarako egindako egokitzapenei uko eginen dietenik, Joe Belflore exekutiboak azaldu legez: “Erabiltzaileak ukipenezko ingurunearen eta sagu eta teklatuaren ingurunearen artean aukeratu ahal izango du”.
Belflorek adierazi duenez, egun, 1,5 milioi erabiltzailek erabiltzen du Windows. Baina, hala ere, “garai berriak datoz Windowsentzat”.
‘Hasi’ menuak nahieran aldatzeko zati bat izango du, Windows 8aren antzeko estetikarekin. Menu mitiko hau arbuiatzea izan zen erabiltzaile gehienek enpresa amerikarrak aurkeztu aurreko sistema eragileari egindako kritiken arrazoi nagusia. Ikusi bideoa.