‘Mujeres y Hombres’ eredua eta EiTB

ETBren eredua Telecinco da. Gaztea irrati katearena aldiz , 40 principales eta musika industriala.  Kezkagarria da zinez EiTBk hartu duen bidea azken urteetan zehar. Enpresa handien eskutan eta alderdien menpe dauden hedabide pribatuek, nahi dutena eta komeni zaiena eginteko, komunikabideen erregulazio eza probesten dute. Badakigu hori. Baina ahantzi al zaigu gurea ez dela pribatua, telebista publiko bat dela? Eta, derrigor, herritarren zerbitzura egotea eta gure gazteen hezkuntza prozesuan parte hartzea duela helburu.

'Mujeres y Hombres' eredua eta EiTB

‘Mujeres, Hombres y viceversa’ eredua

Edo nahi baduzue, ‘Top Cheff’ deitu diezaiokegu. Eta ez harritu aurrerago ‘Cabo Vadillo’ bada izena. EiTBk Telecinco, Cuatro eta enparauen lorratzari segitzen dio, seriegintza bultzatu eta kalitatezko fikzio berria egin beharrean, lehiakortasun errukigabea eta umiliazioa sustatzen duten reality-ak ekoitziz. Denboraldi berrian estreinatu direnak esaterako: ‘A ze banda!’ eta ‘Gu ta gutarrak’. ‘El Conquis’ famatu eta “arrakastatsua” ere bai noski. Arrakasta audientziarekin neurtzen badugu.

’40 Principales’ eredua

Aurrez aipatutako puntuaren irratirako homologoa da 40 Principales eredua. Kasua berbera. Industria musikal komertzialean oinarritutako irrati katea da Gaztea. Espainiar irrati formula komertzialaren kopia euskalduna. “Arrakastatsua” hau ere, arrakasta audientziarekin neurtzen badugu.

Haurrentzako kluba? Zer da hori?

Egungo haurren belaunaldiei berdin die Betizu, Superbat ala unikornioak eta lamiak aipatzen badizkiegu. Ez dakite zer den haurren klub bat. Are gutxiago Nafarroako etxeko txikienek. Ezin baitute TDT bidez EiTB sintonizatu. Badira urteak zerbitzu hori utzi zela marrazki bizidun soilen esku. Baina Superbat eta Betizu ezagutu genituenok ederki dakigu hori baino askoz gehiago direla klubok; hala nola, ekitaldietara joatea, karnet eder bat izatea edo zure urtebetetze egunean telebistan irtetzea. Hori dena amaitu zen.

Nola neurtu arrakasta?

Lehenago aipatu bezala, arrakasta neurtzeko, helburuak jarri eta berauek zenbateraino bete diren besterik ez da egin behar. Baina okerreko helburuak, eta harago joanda, deontologikoki zuzenak ez diren helburuak jarrita, arrakasta porrota bilakatzen da. Jendartearen porrota. Audientzien neurgailuek behar ote dute izan gure telebista publikoaren termometro? Mozkina ote da helburu hedabide pribatuetan bezala? Ala pedagogia bat egin beharra dago, eta BBC bezalako kate publikoen ereduari segi? Telebista publikoa ezinbesteko zerbitzu publiko gisa ulertuz. Hala ez bada, ez baitu akaso zentzurik hainbeste diru xahutzeak diru publikotik.

‘Mujeres y Hombres’ eredua eta EiTB

38 pentsamendu “‘Mujeres y Hombres’ eredua eta EiTB”-ri buruz

  • Nire ustez zentzurik ez duenak inork ikusten ez duen telebista publikoa izatea da. Hori bai dela dirua xahutzea. Zorionez edo zoritxarrez jendeak horrelako programak kontsumitzen ditu eta niri ongi iruditzen zait euskaraz ere horrelako aukerak izatea. Nik seguraski ez ditut ikusiko, ez baitzaizkit interesatzen, baina besteek ikusi nahi badituzte, arazorik ez. Euskarazko telebista bakarra (edo ia bakarra) dugu eta hori kontuan hartu behar da. Beste egoera batean ez nituzke realityak justifikatuko ETBn baina gure egoeran, publiko gaztea erakartzeko saioak egin behar direla deritzot. Gure kasuan “Gu ta gutarrak” eta “Azpimarra” bezalako saioak kate berean izateak bateragarria izan behar du, ez dago beste aukerarik momentuz.

    • Niri berdin tzait kaka aupegira egiten didanak euskaraz edo erderaz edo katalanez egiten didan. Nik ez dut nahi kaka aurpegira egiterik eta punto.

    • Ondo dago publiko gaztea ekarri nahi izatea baina baina kosta ala kosta egitea eta maila iraingarri batera iristea onartezina da.

      ETB telebista publikoa den lez poblazio osoa ordezkatu behar du, ezin dira lehendik zeuden programak eta seriak erebat baztertu eta audientzia gehien dituztenengatik ordezkatu. Guk danok ordaintzen dugun telebista da, beraz, audientzia kopuruak ez dira gida egokienak. Haurrez gain telebistaz gozatu nahi duten helduak daude eta hauei edukia kentzen bazaie ba ze demontre.

      Argi dago kateek bilatzen dutena audientza dela, baino berriro ere, telebista publikoa da ez pribatua. Hortaz, telebista publikotzat jokatu beharko luke.

      Moduak eta moduak daude baina hau ez da batere egokia eta honekin oso desados gauden asko gaude. Borondate politikoa ere ezinbestekoa da honetarako, aski da, bukatu dezagun ipuin honekin eta eman diezagun garrantzia benetan duenari.

      Hemen uzten dizun euskal bikoizleen egoera oso ondo azaltzen duen bideoa (7min 54s inguruan hasten da):

      https://www.youtube.com/watch?v=DuaUx-VJOAA

      Agur bero bat.

  • Peru Dulantz 2014-10-01 10:41

    Neuk ere nahiago nuke Marguerit Yourcenarren azken elkarrizketa euskaratuta ikusi ordu berean, baina ikusleak bereganatu behar baditu, horrelako programak behar ditu ETBk. Begiratu, bestela, non duen Telecincok ikuslerik gehien: Gipuzkoako Goierrin!!

  • Bide batez, eskaera bat gehitu nahiko nioke aurrez esandako guztiari:

    Jar dezatela Dragoi Bola Z ordu naturalago batean, gaueko 1etan beharrean.

    Mila esker

    • Aspaldi utzi zioten marrazki bizidunen programazioa alde batera. Benetan behar dena da euskal bikoizketari garrantzi handiangoa ematea, behar duena hain zuzen azken urteotan ekarpen oso garrantzitsuak egin baititu euskararen normalizaziorako.

      Umeei marrazki bizidunen programazio zabal eta kalitatezko bat eskeini eta bikoizketetan lan egiten duteneei ganoraz tratatu.

      Hemen uzten dizut bideo interesgarri hau:

      Ondo dago publiko gaztea ekarri nahi izatea baina baina kosta ala kosta egitea eta maila iraingarri batera iristea onartezina da.

      ETB telebista publikoa den lez poblazio osoa ordezkatu behar du, ezin dira lehendik zeuden programak eta seriak erebat baztertu eta audientzia gehien dituztenengatik ordezkatu. Guk danok ordaintzen dugun telebista da, beraz, audientzia kopuruak ez dira gida egokienak. Haurrez gain telebistaz gozatu nahi duten helduak daude eta hauei edukia kentzen bazaie ba ze demontre.

      Argi dago kateek bilatzen dutena audientza dela, baino berriro ere, telebista publikoa da ez pribatua. Hortaz, telebista publikotzat jokatu beharko luke.

      Moduak eta moduak daude baina hau ez da batere egokia eta honekin oso desados gauden asko gaude. Borondate politikoa ere ezinbestekoa da honetarako, aski da, bukatu dezagun ipuin honekin eta eman diezagun garrantzia benetan duenari.

      Hemen uzten dizun euskal bikoizleen egoera oso ondo azaltzen duen bideoa (7min 54s inguruan hasten da):

      https://www.youtube.com/watch?v=DuaUx-VJOAA

  • Euskarak esparruak IRABAZI behar ditu, euskaldunak pertzibitu behar du euskarak edozertarako balio duela, baita txepelkeria eta kutrekerietarako ere. Beraz, ongietorriak 40 principales ereduak eta realityak. Euskara zainduz, betiere. Hori bai:

    1) Azpimarra / Sautrelaren eta Salvame Deluxe / Mujeres y Hombres okaztagarrien artean bada tartekorik, eta El Conquis gauza duina da entretenimendu arloan.

    2) El Conquis euskara hutsez egingo balitz, SEKULAKO onura izango litzateke hori euskararentzat, sekulakoa. Kapitain euskal hiztun onak hartzeko aukera sobera dago, eta parte-hartzaileak ere sobera. Erdarari lehentasuna emanez, aukera ederra galdu dela iruditzen zait. (Noski, parte-hartzaileen euskara asko zaindu behar da, 101 gaztelu eta antzekoetan zenbaitetan egin baino gehiago).

    3) Betizu klubarenean arrazoi osoa duzu, baina akatsik larriena, nire ustez, adoleszenteei ez zaiela ezer interesekorik eskaintzen. Umeek, euskara erabiltzeari uzten badiote, hain zuzen 8-16 urte tarte horretan uzten dio, erdaldun hiztunen kopuruaz aparte, hortxe galtzen baitu euskarak bere cool edo guay izaera. ETBk ez badio ezer eskaintzen euskaldunari Doraemon utzi eta Euzkitze edo Xabier Usabiaga arte… Nik gorroto ditut Disney Channeleko gaztetxoen serie hutsal horiek baina nahiago nuke ETBk emango balitu euskaraz… GoAzen kritikatu izan da, baina niretzat hori da ETBk gaztetxoei egin dien ekarpen onena aspaldian… Parker Lewis dut gogoan… noiztik ez da horrelako ezer eskaintzen euskaraz nerabeentzat.

    • El conquis euskaraz sortu zen.Basetxea zen eta arrakasta eta gero, diru gehiago inbertitu eta gazteleraz. Nahikoa da. Chiloe euskaraz zen eta iparraldeko bat dugu espainolez gaur egun.

    • Marrazki bizidunak dira umeei eta euskarari ekarpen handiena egin diena. Aspaldi utzi ziren marrazkiak bikoizteari eta hau ezin dugu onartu. Guretzat eta gure herriarentzat funtsezkoa den hau akatu izana.

  • Ni ere aurretik esandako guztiarekin ados nago. Ikusleei horrelako saioak gustatzen ba zaizkie zergatik ez egin euskaraz. Euskarazko telebista kate bakarra izan da ikusleek gustoko duten edukiak ekoiztea bidezkoa ikusten dut.
    Baina batzuk beti esango dute dokumentalak ikustea nahiago dutela horrelako saioak baina, baina audietzia datuek beste gauza bat esaten duta

  • Gaztea irratiari buruz esango nuke ez dela 40 Principales irrati formularen kopia, Europa osoan funtzionatzen duten irrati formulen parekide baizik. Eta horri esker gazteek euskarazko irratia entzuten dute eta euskarazko produktuak kontsumitzera ohitzen dira. Hor ibiltzen da Gaztea EAEko irratien artean lehen postuetan, eta hori ona da euskararentzat. Iruñerrian zoritxarrez ez da ongi entzuten eta bertako gazteek gaztelerazko irratietara jotzen dute.

  • Telebishtaria 2014-10-01 11:53

    Nafarrek erran duenarekin neurri batean ados. Halere, EITB publikoa izanda bertzelako eredua landu beharko luke. Audientziaren izenean ez da dena posible. Aipaturiko realityak gabezia baten adierazle dira. Bertze eredu bat landu behar du euskarazko kate publikoak. Aztertu zein den telebistaren ikusle potentziala, eta eredu egokiena bilatu. BBC aipatu da, eta bide bat da.

    Alor publikoan ez, baina pribatuan, Hamaika Telebistak bere apustua indartu du denboraldi berrian, bertzelako programekin, eta ETB1en ikusi ezin dena topa daiteke. ETB bezala, 11 ere Nafarroan ezin da ikusi, baina lizentzia lortu omen dute. Ea laster ikusteko aukera dugun. Bitartean http://www.hamaika.eus web orrian sartuta ikus dezakegu batzuk.

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Bertan ezer sortu gabe dena kopiatu beharra nagargarri samar egiten zait. Baina dena Espainiako telebistatik kopiatu beharra hori bai etsigarria. Etxe horretako agintari kosmopaleto babalore horiek ez al dakite munduan zehar telebista gehiago ere badirela? Eta ez txarragoak alajaina!

    • Funtzionatzen duen bitartean kopiatzea ez dut problematzat aurkitzen. Bertan ideiak izaten dira, telebistara eraman ere bai baina ondoren ez dutela funtzionatzen askotan ikustena da.
      Eta espainiako telebistatik bakarrik kopiatzen dutela, hori erdi egia da. Europa eta estatu batuetako telebista komertzial (eta publiko askok) dituzte horrelako programak. Azken batean hori bai da funtzionatzen duena.

      • Juan Inazio Hartsuaga

        Erdi egia den horri buruz zerbait. Normala da ETBko ereduren bat Espainian ez ezik munduan zehar beste nonbaiten ere agertzea, espainiarrek ere bertatik kopiatu dutelako. Baina zenbat telebista eredu daude gurean munduko beste telebistaren batetik kopiatuta Espainiako telebistak aurrez kopiatu ez duenik? Alegia, zer nola begiratzen diote mundu zabalari ETBko agintariek? Zuzenean ala Madrilgo teleskopiotik? Nahiago nuke oker banengo nire uste honetan eta gustura irakurriko ditut plazara ditzakezun adibideak.

        • Bestelarekin ados. Gainera, iruditzen zait ahal den neurrian orijinala eta ezberdina behar duela euskarazko telebistak arrakastarik izango badu, orijinala, normalean, kopia baino hobea izaten baita. Horri gehitzen badiogu gutako gehienek erosoago (hizkuntz gaitasun erlatiboa tarteko) gaudela erdarazko kateak entzuten…

  • ETB-1ek ikusleak behar ditu. Euskaldunok gustura ikusteko moduko programazio bat behar dugu. Nafar, Beñat, Conqueror eta Perurekin ados.
    ETBren arduradunek eskaintzen diguten hutsunez jositako programazio daukagularik, iragazki etikoak jartzen hasteko moduan gaude!
    ETB1en programazio OSO eta DUINA ORAIN!

    • A. Osinalde 2014-10-01 15:07

      Oso interesgarria eztabaida hau guztia, telebista publiko euskaldun baten ereduari buruz. Baina asko irabaziko luke datu batzuk ezagutuko balira, esate baterako, zenbat jendek ikusi ditu aipatu dituzuen saio horiek guztiak. Zenmbat lagunek ikusi dute GU TA GUTARRAK edota Alkain eta konpainiaren ZUEK HOR ETA GU HEMEN? Ez ditut datuak ikusi, baina ez omen dira pasatu 0’6etik. (Hartu kontutan 1 dela 20.000 pertsona).
      Mwerezi al du 8 edo 9 mila lagunentzat eredu komertziala lantzeak primetimean? galderak asko dira, eta erantzunik ez da egoten sekula, ezen eta ikusiko bagenu zenbat jendek ikusten duen AZPIMARRA, SAUTRELA edota GAUR EGUN bera (0’1, 0’2. 0’3 eta horrela), agian ETBren beharra jarriko genuke auzitan…

      • Eta zergatik ditu hain ikusle datu eskasak?
        Ez al da uxatu egin direlako urtez urte? Jendeak Telecinco zaborrarekin lotzen duen bezala, askok eta askok ETB1 asperdurarekin, euskal (hots, euskararen inguruko) gauzekin, eta hutsalkeriekin (mariatxiak, zirko absurdoak, kamera ezkutua) lotzen bukatu du.

        Non dira Roseanne moduko serie onak euskaraz (bakarrik) ematen ziren garaiak? Halako batean erdaraz ere ematen hasi ziren ETB2n, gero han bakarrik, eta gero kaka…. Non dira gaztetxoentzako serieak eskaintzen ziren garai haiek?

        • Hortxe dago gakoa! Arduradunek euskarazko katea hiltzen utzi dute… euskalgintzaren eta talde politiko guztiek ezikusiarena (ikusten ote dute?) egin duten bitartean.
          Bazeukaten nahi zutena, ETB2. Euskarazko kate bat zertarako?

  • Jon Intxaurraga

    Telezaborra euskaraz ere egin daitekeela erakustea hizkuntzaren normalizaziorarako aurrerapausoa itzela da.

  • Euskaldunok kutreak gara, oso. ETB kutrea izan da beti. Baina oso oker zaudete espainiar kutretasuna kopiatzeagatik ezer normalizatzen dugunik pentsatzean (euskal herriaren desagerpena ez bada). Tontoen nazio bat desagertzera kondenaturik dago, eta desagertzea merezi du.
    .
    Telebista autonomikoa euskaraz egon behar duela onartzen dutenez PNVkoek, behintzat euskaraz formatua bai, baina espainiar gaiak jorratuko dira. Pentsatzen zuten gizartea euskalduntzeagatik Estatu bat osatzeko nahia ez zela berpiztuko jeltzaleek… orain diote “kabendió zer egin dugu?? orain bueltza atzera, euskaraz baina baina Espainiaren alde”. PNVren lerdotasunaz baliatu izan bagina behintzat euskaldunok… ez gara ezta ohartu ere, gureak egin du.

  • Goobi zuk ETB1 ikusten duzu? Zein eduki zehatz dira “Espainiaren aldeko”? Adibiderik jartzerik? Edo zure iruzkina arerioari egurra emateko (kasu honetan EAJri) aitzakia bat besterik ez da?

    • Traidoreak ez dira NIRE arerioak, zureak ere dira. Ba edozein programan ikus dezakezu, eguraldiko mapaz hasita. Kultura española imitatzen dute, mujeres ta eztakize hau bezala. Ez dute baskoniaren izaera politikorik azaltzen, aseptikoa da españolista ez denean. NFE ez dago baskonian baturik eura aipatzen dutenean. ETB1ko programa erdiak mutuak dira, ez dute euskaratu beharrik (kamera ezkutua, mr. bean…). Filme onak euskaraz emateari utzi dute. espainiako selekzioa filmatzen dute, baina Europako besteak ia inoiz ez. Audientzia eduki dezaken edozein programa (el conquistador), beti gazteleraz ematen dute. Eguraldiko mapa zenbat aldiz saiatu dira aldatzen? Euskadi Gazteako abestien erdiak gazteleraz dira, eta 40 Principalesetik kopiatua dute musika lista.
      .
      Zenbaitzuok oraindik ez dakizue, dena den, adibide konkretu eta begibistakoak eman ezean intuitiboki antzematen. Engainua inoiz ez da begibistakoa, eta errealitatea konplexua da.

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Wheeler Dealers ikusten ari naiz oraintxe. Lagunartean noizbait komentarioa eginda, kuadrilako ia denek ikusten dute. Lau xoxekin burutzeko moduko saioa. Ez al litzateke egokia euskaraz antzeko bat egiteko? Espainiako kateren batek egin arte itxoin beharko dugu hari kopiatzeko. Eta Espainian egiten ez bada agur benhur!

  • AsierTBaias 2014-10-03 00:10

    Ez nago batere ados iruzkinarekin, nire ustez, Eitb eta Etb ez du hartu beste kanaleetako programak, eta ez ditu kopiatu edo antzeko programak egiten ditu.
    Adibidez, Etb-n kamera izkutua izeneko programa telecincon edo Antena3 edo hainbat kanaletan ez da agertzen. Mujeres y Hombres izeneko programa, Telebostean ematen dute eta ETB1 ean ez dut ikusi horrelako programarik

  • Zorionak Nakor, EiTBri buruzko zure artikuluek sekulako oihartzuna izaten ari dira. Berrian ere aipatzen zaituzte: http://www.berria.eus/paperekoa/2064/034/001/2014-10-03/zer_da_jator_izatea.htm

  • […] eguneroko zirtoan. Zer esan EiTBren norabideaz?Zer nolako EiTB dugu helburu? Eta Asun Osinaldek iruzkinetan aipatutako datuak aintzat hartuz: Zergatik ez ditu amantonik ere ikusten hainbeste laudatzen ditugun saioak? Badu […]

  • […] Nakor González, ZuZeu.eus, 2014-10-01 ‘Mujeres y hombres’ eredua eta EiTB […]

  • Jon Etxeberria 2016-02-26 02:03

    Gaztean aldaketa izugarriak egon dira. Betidanik entzun izan dut baina, Itziar Alduntzin eta Xabier Bolumburu kendu zituztenetik jasan ezina da. Audientzi txarrak, esatari tamalgarriak, saio zaharkituak etabar luze bat.

    • Iker luzaide 2016-05-01 15:04

      Zurekin bat nator, itzul daitezela Itziar eta Xabier. Kriston parrek botatzen nitun lanen Itziarrekin eta Xabiren ahotsa eta bere irrifarrea kutsakorra zen horrez gain irratian entzun dudan ahots polittena du tipoak.

  • GAuza bat da, negozioa egitea nahi izatea eta dirua ematen duenaren bila joatea. Hori ulertu dezaket enpresa pribatu baten ideologia izatea, baina euskal irrati telebista publikoan KAKA saltzea ez zait ondo iruditzen.

    Gero ez gaiztezen kexa gure inguruan dagoen kultura, orokorrean zero bada.
    Matxismoaren kontra gaude baina parrandan goazenean, reageton kantuak entzutea nahi ditugu, hauen letra matxistekin… gero ta gutxiago dira euskal musika edo kultura musika duten tabernak eta horrek ere eragina badauka. Gaztean entzuten ez bada ez da ezagutzen… eta horrela doakigu…

    Orduan, zein izan beharko luke EITBko helburu eukal telebista publikoa izanik? dirua egitea edo ganorazko programak eta bertako kultura sustatzea?

  • Ander Mujika 2016-02-27 10:57

    Guztiz ados esandako guztiarekin. La2 bera eredu izan beharko genuke. Edo hor daukagu baita, zentzu askoz gehiagorekin egindako beste telebista bat: Hamaika. Buelta haundi bat eman beharko genioke GURE telebistaren ereduari.

  • Euskal Encodings foruen sortzailetariko bat izanda, esan dezaket argi ta garbi, aspaldi euskaraz bikoiztutako kalitatezko zinema, oraindik ere ez dela estrenatu. 5 urteko bikoizketei hitzegiten nabil. Bikoizketa mundua Euskal Herrian guztiz zapaldua izan da “barne produkzioa” asetzeko, eta zertarako? Inork ikusten ez duen kate bat izateko ahin zuzen ere. Ez telesail bikoizturik, ez zinemarik, ez ezer…. Ni flipatu egiten dut benetan Asturiasen bertan duen kateei eta haien programazioei. Hori da ahin zuzen ere telebista publiko bat gutxi gora behera ondo gestionatzea.
    ETB2rentzako guztia, noski, Gazteleraz denez, denek ulertzen dugunez, eta zinema askoz be merkeagoa denez bikoizketa eginda dagoelako bapo! Horrela segi ta 4 urte pasata, agur Euskara telebista publikoan. Haurrentzako programazio penagarriak, nerabeentzako programazio eza, helduentzako programazio falta, berremisio kezkagarriak dokumentalekin baita telesaileekin ere (eta bikoiztitako filmeekin be matraka bera)… Ez dakit zuek baino ni nazka nazka eginda nago jada, ta pentsatzen noizarte egon behar garen Katalunyako telebistari begira…

    • Beharbada iruzkina ez dagokio artikulu honi, baina guztiz ados.

      2016 hasieratik ETB atzerriko filmak ematen ari da, bikoizturik, baina astelehenetan gaueko hamabietan. Autosabotajea? Nahita egiten ote dute, gero esan ahal izateko: ikusle euskaldunek ez dute atzerriko produkziorik nahi. Gero ETB2n film guztiak kanpokoak dira.

  • Marrazki bidizunak euskararen normalizazioari ekarpen handiak egin ditu eta orain, ETB-ko kanalak erreparatzen badugu zer aurkitzen dugu? zaborra.

    Marrazkiek gure herrian izan duten garrantzia izan eta gero guztiz baztertu egin dira eta honetaz arduratzen ziren langileak pikutara bidali dituzte.

    Hau al da gure haurrek eta guk geuk merezi dugun telebista PUBLIKOA? ETB publikoa den bezela eta gu euskal herritarrak garen lez kalitatezko programazio duin bat eskatzen dugu.

    Hemen uzten dizuet egoera oso ondo azaltzen duen bideo bat:

    Ondo dago publiko gaztea ekarri nahi izatea baina baina kosta ala kosta egitea eta maila iraingarri batera iristea onartezina da.

    ETB telebista publikoa den lez poblazio osoa ordezkatu behar du, ezin dira lehendik zeuden programak eta seriak erebat baztertu eta audientzia gehien dituztenengatik ordezkatu. Guk danok ordaintzen dugun telebista da, beraz, audientzia kopuruak ez dira gida egokienak. Haurrez gain telebistaz gozatu nahi duten helduak daude eta hauei edukia kentzen bazaie ba ze demontre.

    Argi dago kateek bilatzen dutena audientza dela, baino berriro ere, telebista publikoa da ez pribatua. Hortaz, telebista publikotzat jokatu beharko luke.

    Moduak eta moduak daude baina hau ez da batere egokia eta honekin oso desados gauden asko gaude. Borondate politikoa ere ezinbestekoa da honetarako, aski da, bukatu dezagun ipuin honekin eta eman diezagun garrantzia benetan duenari.

    Hemen uzten dizun euskal bikoizleen egoera oso ondo azaltzen duen bideoa (7min 54s inguruan hasten da):

    https://www.youtube.com/watch?v=DuaUx-VJOAA

    (7 min 50s -an inguru hasten da kontua).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude