WIFI seinalea, altxor preziatua

WIFI seinalea, altxor preziatua

Xabier Unanuek kalean doaneko WIFIarekin kontuz ibiltzeko aholku batzuk ematen dizkigu sarean.eus atariko “WIFI seinaleak, udako altxor preziatuak” sarreran.

http://www.sarean.eus/Opor garaiaren atarian gaude. Etxetik irten, leku berriak bisitatu eta egunerokotasuna aldatzeko egunak dira. Eta askotan infernu bihurtzen diren egunak ere badira, batez ere interneterako konexioa falta zaigunean. Ba, lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke, lau haizetara, zera zabaltzeko… EZ LAPURTU WIFI SEINALERIK!

Bizilagunaren seinalera, bere baimenik gabe, konektatzea delitua baita. Nahiz eta pasahitzik ez izan. Gainera, sekula ez dugu konexio onik izango, beti izango dugu trabaren bat… eta horrelako kasuetan gainera, ezin inori gure kexa luzatu. Ezin errua inori bota… baimenik gabe ari baikara.

.

Hori da WIFI seinale batera konektatzearen arazo bakarra?

Ba ez! Oker zaude. Irekita topatu ditzakegun seinaleak, edo seinale publikoak “gaiztoentzat” gozokiak baitira. Informazioa era erraz batean eskuratzeko uhinak dira WIFI seinale horiek! Eta noski, bertara sartu ezkero, agerian geratzen gara, horrek dakarren guztiarekin.

Zer egin? Nola jokatu? Hementxe gida praktiko labur bat, bai edo bai gurea ez dek WIFI seinale bat erabili behar badugu:

  1. Ez konektatu seinale ireki ezezagunetara, zuhurtziaz jokatu. Arrazoiren bat izango du irekita mantentzeko. Azpijokorik egongo ote da? Ziur baietz.
  2. Pasahitzak erraz eskuratu daitezke. Beraz guk kudeatzen ez dugun seinaleren bat harrapatzen badugu, tentuz jokatu datu pribatuak erabiltzerako orduan.
  3. Leku publikoetan eskaintzen den WIFI batera konektatzen bagara: Ez egin bankuko gestiorik eta kontuz pasahitzak erabiltzearekin. Edonor egon daiteke zure sare berera konektatua, eta zu egiten ari zaren hori zelatatzen.
  4. Sarera konektaturik egon behar ez badugu, deskonektatu WIFI seinalea. Ez utzi aterik zabalik.
  5. Leku seguruak bisitatu. Ez du segurtasuna %100ean ziurtatzen, baina erabili HTTPS protokoloa, badaezpada ere.
  6. Nabigatzailean erabili segurtasuna areagotu dezakeen gehigarri bat. Segurtasun kapak gehitzea ideia ona izan baitaiteke
  7. VPNak erabili ditzakezu segurtasun puntu bat gehitzeko zure nabigazioan
  8. Eta garrantzitsuena… Eguneratzeak! Zure sistema eragileak dituen zuloak estaltzeko sortzen dira, “gaiztoek” erabiltzen dituzten zulo horiek estaltzeko, eta gure burua babesteko.

Kontuz, tentuz erabili guk kudeatzen ez ditugun uhin horiek, ezusterik  ez izateko. 

WIFI seinalea, altxor preziatua
doan, Internet, kalean, sarea, wifi
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude